Durdo Bizkarurdin

Durdo Bizkarurdina Mediterraneo eta Atlantiko ekialdean bizi den arraina da. Labridoen familiakoa da.

Izena aldatu

Antoine Rissok Lutjanus palloni izena eman zion.

Deskribapena aldatu

Gorputz luzea eta zilindrikoa dauka. Arre koloreko arraina da baina bizkarraldean kolre urdin-gorrindola dauka eta sabelaldea zurixka. Lerro ilun batek zeharkatzen du bere gorputza. Aho txikia du eta hortz zorrotzak dauzka. Bizkarraldean hegats gardenak ditu.

Bizitokia aldatu

Kostaldeko arraina da eta 30 eta 250 metro arteko sakoneran bizi da. Algaz estalitako harrizko eremuak guztatzen zaizkio. Algak erabiltzen ditu lo egiteko eta babesteko.

Elikadura aldatu

Itsaso hondoan bizi diren animali ornogabetaz elikatzen da: zizareak, molusku txikiak eta krustazeo txikiak jaten ditu.

Ugalketa aldatu

Arrautza bidez ugaltzen da. Arrak habia egiten du eta emeak arrautzak jaten ditu. Gazteak direnean talde handitan ibiltzen dira baina heldutzen direnean oso bakartiak dira.

   Ba al dakizu    
Erraz ohitzen da akuarioetan bizitzera oso lasaia delako. Oso jatuna da eta sarritan jaten eman behar zaio.