UXUE LOINAZ:

1993ko martxoaren 27an jaio zen Donostiako hospitalean. Lasarte-Orian bizi da txikia zenetik orain arte. Landaberri ikastolan ikasi zuen. Hiru seme-alabetatik bigarrena da, nahiz eta hiruretatik azkarrena den.

Txikitatik gustatu izan zaio antzerkia egitea. 9 urte bakarrik zituela sartu zen Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolan.

Gaur egun magisteritza ikasten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. Dantza eta antzerkiarekin ere jarraitzen du. Gainera, bere denbora librean Itzartu taldeko pandero-jole, dantzari eta abeslaria da.