Lankide:Xsuarez8/Proba orria

Chantal Anne Akerman (Brusela, 1950eko ekainaren 6a-Paris, 2015eko urriaren 5a) zinema zuzendari belgikarra izan zen. Bere pelikulak eguneroko bizitzaren azterketan, identitate femeninoan, jatearen beharrean eta sexualitatean oinarritzen dira besteak beste. Jeanne Dielman pelikularen bitartez eman zen ezagutzera eta bere azken urteetan idazketan nabarmendu zen.

Biografia aldatu

Akerman jatorri poloniarreko familia judu batean jaio zen. Bere aitona-amonak eta ama Auschwitzera bidali zituzten, ama bakarrik salbatu zen.

Hamabost urte zituenean bere kabuz filmatzen hasi zen, Akermanek berak azaldu bezala. Hamazortzi urterekin Institut National Supérieur des Arts du Spectacle et des Techniques de Diffusionen sartu zen, zinema eskola belgikarra