MENDIKO USO-BELARRA aldatu

 
Lotus corniculatus; mendiko uso belarra

Oso kalitate oneko belarra ekoizten du, hosto-proportzio

handiarekin eta zurtoin finekin.

EZAUGARRIAK: aldatu

Mendiko uso-belarraren izen zientifikoa Lotus corniculatus da. Lekaleen familiako landare loreduna da. Hori kolorekoa. Lore bitxiak sortzen ditu, horregatik; espezie aproposa da lorontzietan eta lorategietan hazteko.

Gainera, iraunkorra da, hau da, hainbat urtez bizitzen da lehortu baino lehen.

HABITATA: aldatu

Lotus corniculatus, Europan, Asian eta Ipar-Afrikan aurkitzen da.

Eguzkitan egon behar du, baina ohituta dago klima epelagoetara eta klima hotzagoetara ere.

NUTRIZIOA: aldatu

Landareek mantenugaiak ekoizteko egiten duten prozesuari fotosintesia deritzo, eta horri esker hazi eta gara  daitezke. Eguzki-argia, karbono dioxidoa, mineralak eta ura behar ditu bere janaria lortzeko fotosintesiaren bidez.

ERABILERA: aldatu

Lore lehorrez betetako zopa koilarakada bat gehitu behar da edalontzi batean irakindako urari eta horrela, tisana bat presta daiteke. Tisana honek lo lasai egiten laguntzen du.