Lankide:Txikillana/Södra Ljunga

Södra Ljunga
Suediako udalerria
Administrazioa
Estatua Suedia
Geografia
Eremua[1]km²
Lurrakm² (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea)
Urakm² (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea)
Demografia
Biztanleria[2]biztanle
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km²
Bestelako informazioa

Södra Ljunga Suediako herrixka bat da, Småland eskualdeko Ljungby udalerrian dagoena, herriaren erdigunetik 10 bat kilometrotara.

Gizartea aldatu

Södra Ljunga-ko eraikinak herrixkako elizaren eta errepidearen inguruan daude, guztira 30 etxe eta 20 apartamentu inguru. Herrixkan janari denda bat, jatetxe/catering enpresa txiki bat eta 0-6 urte arteko haurren eskola ere badaude. 2015ean 126 biztanle zituen.[3]

Södra Ljungan hiru apaiz-etxe daude; haietako zaharrena 1768koa da, solairu batekoa eta enborrez egina; bertan jaio zen Pehr Henrik Ling olerkaria eta gimnasia suediarraren aita. Orain eraikinak Linggården izena du, eta bertan Ling-i eskainitako museo txiki bat gordetzen du. Etxetik hurbil, bi oroigarri daude: bata 3,5 metroko altuerako granitozko harria, 1876ean bere jaiotzaren mendeurrenean altxatu zena; bestea brontzezko busto bat, 1939an, Ling hil eta ehun urtera ezarri zena.

Bigarren apaiz-etxe zaharrenean, Suediako Turismo Elkartearekin loturiko aterpetxea egon da urte askoan.

Komunikazioak aldatu

Södra Ljungak autobus konexioak ditu Ljungby eta Älmhult-ekin .

Ekonomia aldatu

Södra Ljungako bizilagunak Ljungbyra joan ohi dira. Herrixkan 80 lanpostu inguru ditu, gehienak nekazaritzan,basogintzan eta osasun eta zaintzan (zaharren egoitza bat dago inguruan).

Kirolak aldatu

Södra Ljungan futbol kluba eta mahai teniseko kluba daude.

Södra Ljungako jendea aldatu

Galeria aldatu

Oharrak aldatu

  1. (Suedieraz) Statistiska centralbyrån, Kommunarealer den 1 januari 2014. Statistics Sweden.
  2. (Suedieraz) Folkmängd i riket, län och kommuner 31 mars 2016. Statistics Sweden.
  3. Estadistika. http://www.scb.se/.