Arizkungo hartza: Iñautetako pertsonaia nagusia da, astearteko desfilean bakarrik ateratzen da. Herriko gazte bat izaten da eta ardiaren 8 larru eramaten ditu gainean.

Hartza zaintzeko zaintzaile batez lagunduata joaten da, "hartzazain" deitzen zaiona. Herriko kaleetatik barna ibiltzen da bertze mozorro eta musikariekin batera. Desfileari amaiera emateko, herriko plazan mozorro dantza dantzatzen da.