Lankide:PULAGZON/Proba orria

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Intranet» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Erabilpenak aldatu

Intranetak geroz eta gehiago erabiltzen dira hainbat erreminten erabilerarako, adibidez, lankidetza edota direktorio korporatibo sofistikatuetarako, bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemetarako, proiektuen kudeaketarako… Guzti hori noski produktibitatea hobetzeko.

Intranetak kultura elkarbanatzeko plataforma korporatibo bezala erabiltzen ari dira. Adibidez, intraneteko foro batean sortutako aplikazio bati buruzko eztabaida batek ideia berriak sor ditzake administraziorako, produkziorako, kalitatearen hobekuntzarako eta beste arazo korporatibo batzuk konpontzeko.

Intranet handietan web orrialdearen trafikoa askotan sare publikoaren trafikoa bezainbeste izaten da eta, web orrialde baten aktibitatea arakatzeko erabiltzen den web metriken softwarea hobeto ulertzeko balio du. Bestalde, erabiltzaileei egiten zaizkien inkestek web orrialdearen eraginkortasuna hobetzeko ere balio dute.

Enpresa handienek intranetaren bitartez eta firewall zerbitzariak erabiliz, haien bezeroei internet publikora sartzea ahalbidetzen diete. Mezuak jasotzea eta bidaltzea ahalbidetzen die, segurtasuna mantenduz. Ostera, Intranetaren atal batean enpresaren bezeroak zein negoziotik kanpo dauden pertsonak sar daitezkeenean, estranet baten atal bihurtzen da. Enpresek zifratze eta deszifratze berezia edota beste segurtasun neurri batzuk erabiliz mezu pribatuak bidali ditzakete sare publikoaren bitartez.

Bestalde, Erabiltzaileen esperientziak neurtzeko erabiltzen diren ekipoak, editorialak eta intranetaren teknologiak elkarrekin lanean dabiltza kanpoko eremuak sortzeko asmoarekin. Intranetak komunikazio departamentuen bidez lortzen dira, erakunde handien Giza baliabideen kudeaketen edota CIOen bitartez edota hauen konbinaketa baten bitartez.

Duten irismena, edukiaren aniztasuna eta sistemaren interfaze kantitatea dela eta, erakunde askoren intraneta haien web publikoa baino askoz konplexuagoak da. Hori dela eta, Intraneten erabilera azkar dabil hasten azken urteetan. Nielsen Norman Groupen "Intraneten urteroko diseinu 2007" arabera, erabiltzen diren intranet kopurua 200000 zen 2001 urtean eta 2005-2007 urtera arte, 6000000 web orrialde baino gehiago sortu ziren.[1]

Planifikazioa eta sorkuntza aldatu

Erakunde gehienek intraneten plangintza eta inplementaziorako erabiltzen dituzte haien baliabide gehienak. Izan ere, erakundeek arrakasta izateko ezinbesteko da. Plangintzak intraneten helburuak,[2] [3]xedearen ebazpena, pertsonen identifikazioa edo inplementazio eta kudeaketarako sail arduradunak eta plan funtzionalen edo web orriaren diseinua biltzen ditu.[4]

Langileriaren zati bat inplementaziorako egutegiak eta jada funtzionamenduan dauden sistemak ezabatzen direla ziurtatzeaz arduratuko litzateke, intraneten segurtasuna inplementatu, definitu eta aldi berean, marko legalaren barruan dagoela ziurtatuz. Izan ere, balio handiko produktu bat ekoizteko, sistemaren planifikatzaileek nahi duten interaktibitate maila finkatu behar dute (adibidez, wiki…).

Bestalde, planifikatzaileek datu sarrera eta jada existitzen diren datuen eguneraketa modu zentralizatuan kontrolatu edo transmititu egin behar den aukeratu behar dute. Erabaki hauek bat egiten dute hardware eta softwarearekin (Edukiak kudeatzeko sistema moduan), parte-hartze arazoekin (gustu ona, erasoak , konfidentzialtasuna) eta onartu behar diren ezaugarriekin.[5]

Intranet gehienetan leku estatikoak izan ohi dira; hau da, partekatutako unitateak dira zentralizatutako dokumentuak partekatzea ahalbidetzen dutenak barneko artikulu edo komunikazioekin batera (gehienetan bide bakarreko komunikazioak). Gainera, enpresak pentsatzen hasi dira nola intranetak haien ekipoentzako “komunikazio zentro” bihurtu ahal diren Intranet “sozialetan” oinarritzen diren enpresetan oinarrituz.[6] Benetako inplementazio batek goreneko gerentziaren finantzazioa eta sostengua,[7] negozioa sortzeko baldintzen analisia eta erabiltzaileen informazioaren beharra analizatzea ekarriko luke.

Ostera, Ikuspuntu teknikotik instalazio koordinatu bat egon beharko litzateke web zerbitzarientzako, erabiltzaileentzako sarearen sarbiderako, erabiltzaile/bezero aplikaziorako eta erabiliko den informazioa barne hartzen duen dokumentuaren txantiloirako.[8]

Gainera, Amaierako erabiltzaileak probetan parte hartu eta enpresako intranetaren erabilera sustatu beharko du "parallel adoption" moduko metodologia erabiliz edo eta programa pilotu baten bitartez. Epe luzean enpresak hainbat neurketa, ebaluazio eta enpresako beste zerbitzuekin konparaketak egin beharko ditu.[9][10]

Azkenik, Intraneten mantenua eta egungo edukiarekin konpromisoa duten pertsonak funtsezkoak dira intraneten egiturarako. Hori dela eta, Intraneti buruzko informazioa lortzeko foro edo Sare sozial zerbitzu bat erabili daiteke erabiltzaileek nahi edo gustuko ez dutena esan dezaten.

Intraneten softwarea aldatu

Microsoft SharePoint da intranet elkarlaneko inguruak sortzeko gehien erabiltzen den softwarea. Ikerkuntzen arabera, intraneten % 50ak erabiltzen du SharePoint;[11] ala ere, beste software batzuk erabili daitezke.[12] Adibidez, 2016 urtean SAPek "SAP Jam Collaboration" sortu zuen gaur egungo intranet bezala.[13]

2018 urtetik, hainbat intranet software aurki ditzakegu merkatuan. Hainbat kategoriatan sailka daitezke: sare sozial enpresarial moduan (Facebook-en Workplace) edo intranet tradizionala bezala (Microsoft Sharepoint). Lan digitalerako ingurua deritzona eskaintzen duten enpresak ere badaude. Hauek, kolaborazioa eta ekoizpena eskaintzen dute inguru guztiz konektatuan eta lan egiten den lekuan erabili daitezke. Adibidez,Happeo eta Beezy bezalako hornitzaileek lanerako produktu digitalak eskaintzen dituzte.[14]

Enpresako sare pribatua aldatu

Enpresarentzako sare pribatua enpresa batek sortutako konputagailu-sare bat da enpresaren sektore desberdinak elkar-konektatzeko (produkzio lekuak, bulegoak, dendak…).

Telekomunikazio sareen digitalizazioari buruz hitz egiten bada, 70. hamarkadan hasi zen AEBko AT&T[15] enpresak eta sistema informatikoen hazkundeak eta erabilgarritasunak bultzatua. Sare pribatuak bakarrik hasi dira azkenengo hamarkadetan pribatutasunaren kontzeptua gehitu barik. Sare hauek telekomunikazio sareei esker erabilgarriak dira eta ahozko komunikazioei segurtasuna eta pribatutasuna gehitzen die.

90. hamarkadan internetaren sarrerarekin sare mota berri bat sortu zen, sare pribatu birtuala deritzona, azpiegitura publikoaren gainean funtzionatzen duena eta garraiatzen diren datuen segurtasuna ahalik eta hobekien mantentzeko zifratzea erabiltzen duena. Hori dela eta, gaur egungo enpresentzako sareak sare pribatu enpresarial moduan ezagutzen dira pribatuak direla argitzeko asmoarekin.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentzia aldatu

  1. Pernice Coyne, Kara; Schwartz, Mathew; Nielsen, Jakob (2007), "Intranet Design Annual 2007", Nielsen Norman Group
  2. Wright, Andrew. "8 good business reasons for having an intranet". Retrieved 3 September 2013.
  3. Wright, Andrew. "From innovation to operation: the role of the intranet". Retrieved 3 September 2013.
  4. Ward, Toby (2006-06-11). "Leading an intranet redesign". IntranetBlog. Retrieved 2009-04-03.
  5. LaMee, James A. (2002-04-30). "Intranets and Special Libraries: Making the most of inhouse communications". University of South Carolina. Retrieved 2009-04-03.
  6. Scaplehorn, geoff (2010-03-01). "Bringing the internet indoors - socialising your intranet". IntranetBlog. Retrieved 2010-03-03.
  7. Ward, Toby. "Planning: An Intranet Model for success Intranet". Retrieved 2009-04-03.
  8. "Intranet: Table of Contents – Macmillan Computer Sciences: Internet and Beyond". Bookrags.com. Retrieved 2009-04-03.
  9. "Intranet benchmarking explained". Intranet Benchmarking Forum. Retrieved 2009-04-03.
  10. "Benchmarking intranet end user satisfaction". Retrieved 2013-09-03.
  11. Wright, Andrew. "On what technologies do companies use to develop their intranets". Retrieved 3 September 2013.
  12. Wright, Andrew. "What alternatives are there to SharePoint for an intranet?". Retrieved 3 September 2013.
  13. "SAP Jam Collaboration Gains New Features to Help Improve Information Access with Modern Intranets". SAP News Center. 2016-10-04. Retrieved 2018-03-02.
  14. "Free Intranet Comparison Guide - Happeo". Universe - The digital workplace and social intranet solution, built for G-Apps. Retrieved 2018-07-31.
  15. "History of network switching". AT&T.