Random Access Memory

aldatu

RAM memoria edo Random Access Memory irakurri eta idazteko erabiltzen den memoria da. Memoria honek gordetzen duen informazioa CPU-ra eramaten da eta han exekutatu egiten da. Ordenagailua itzalitakoan, memorian gorde duen guztia borratu egiten da.    

HISTORIA

aldatu

1950. urtean sortu zen RAM memoria, baina oso memoria gutxi zuenez 1969. urtean 64 bits zituen bat sortu zuen Intel empresak. Urteak pasa ala memoria handiagoa zuten RAM memoriak sortu zituzten. 1973. urtean MOSTEK empresak RAM memoriaren tamaina txikitu egin zuen.

JERARKIA

aldatu

Memoria bakoitza memoria kontrolagailu batera elektronikoki lotuta dago, eta honek DRAM-aren sarrera eta irteerak kudeatzen ditu. Seinaleak hiru motatakoak izan daitezke: helbideraketa, datuak eta kontrol seinaleak.  Seinaleak bi multzotan sailkatzen dira, kontrola eta hornikuntza.

  • Datu BUS-a: Kontrolagailua eta integratuen artean informazioa bidaltzen dituzten lineak dira.
  • -Helbide BUS-a: Nahi duzun memoriako atalera joatea eskaintzen duen bus-a da.
  • -Kontrol BUS-a:  datuak, potentzia eta identifikatzeko ahalmena eskeintzen du.