Lankide:Onditz Galdos/Proba orria

Garapen Jasangarrirako 4. Helburua: Kalitatezko hezkuntza.[1]

Garapen Jasangarrirako 4. helburua edo GJH 4 kalitatezko hezkuntzan oinarrituta dago, eta izenak berak dioen bezala Garapen Jasangarrirako Helburuetan laugarren da. Helburu horrekin, haur guztiek 2030erako doako lehen eta bigarren hezkuntza osatzea lortu nahi da. Era berean, prestakuntza tekniko eskuragarrirako berdintasunezko sarbidea eman nahi du, genero-desberdintasunak eta diru-sarrerak desagerrarazi nahi ditu, eta kalitatezko goi-mailako hezkuntzarako sarbide unibertsala lortu nahi du. Helburu honek 7 helmuga, 8 plangintza-tresna eta bi ekimen legegile ditu.

2000. urteaz geroztik, aurrerapen handia izan da lehen hezkuntza unibertsalaren xedean. Matrikula-tasa osoa % 91ra iritsi zen 2015ean garapen bidean dauden eskualdeetan, eta eskolara joaten ez diren haurren kopurua ia erdira jaitsi zen mundu mailan. Alfabetatze-tasak ere nabarmen igo dira, eta inoiz baino neska gehiago joaten dira gaur eskolara. Zalantzarik gabe, lorpen nabarmenak dira.

Hala ere, garapen bidean dauden eskualdeetan ere aurrerapena zaila izan da, pobrezia-maila altuak, gatazka armatuak eta bestelako larrialdiak direla eta. Mendebaldeko Asian eta Afrikako iparraldean, abian diren gatazka armatuek eskolara joaten ez diren haurren proportzioa handitu dute, eta joera kezkagarria da.

Garapen bidean dauden eskualde guztien artean Saharaz hegoaldeko Afrikak lortu zituen aurrerapen nabarmenenak lehen hezkuntzako matrikulazioan, baina oraindik desberdintasun handiak daude, batez ere landa- eta hiri-eremuetan. Bestalde, etxe pobreenetako haurrek baliabide gehiago dituzten familietatik datozenek baino lau aldiz aukera gehiago dituzte eskolara ez joateko.

Historia aldatu

Hezkuntzaren garapena mendeetan zehar aldatu

Hezkuntza hitza (educación gaztelaniaz) latinezko “educare” hitzetik dator eta gidatzea, prestatzea edo heztea esan nahi du.  Pertsonei ezagutzak, balioak, ohiturak eta jarduteko moduak transmititzeko norabide anitzeko prozesu moduan definitu dezakegu. Hezkuntza ez da eskolako eremura mugatzen eta pertsonen artean partekatzen da ideien, kulturen, ezagutzen, iritzien… bitartez (Rodríguez, 2010)[2].

Gizartea historian zehar aldatzen joan da, eta ondorioz, hezkuntza sistemak ere bere ibilbidea izan du mendeetan zehar. Gaur egun dugun hezkuntza ulertu ahal izateko beharrezkoa da aldaketa hauen berri izatea. Antzinan, herri primitiboenek ez zituzten pertsona formatuak balore zein oinarrizko ezagutzak transmititzeko. Hala ere, gizakiak hezkuntza jasotzen zuen,  gurasoetatik seme-alabetara  transmititzen zena.  Ezagutza hauen bidez gizakiak biziraun zezakeen bere mundu nahiz sozietatean.

Lehen hezkuntza sistemak erlijioan eta herrien tradizioan oinarritzen ziren. Mendeen poderioz beste arlo batzuk garrantzia hartzen joan ziren, hala nola, artea, filosofia zientzia eta matematikak.  XI. mendean lehen unibertsitateak sortu ziren Italian, Espainian eta beste herrialde batzuetan.  XII. mendeko zientziaren garapena funtsezkoa izan zen eta erakunde ezberdinak sortu ziren ezagutza zientifikoa babesten zutenak.

Historian zehar gizon  zein emakumeek ez dituzte eskubide berdinak izan eta hezkuntza arloa honen adibide garbi bat da (Ballarín, 1989). [3]XIX. mende amaiera arte emakumearen egoeraren inguruko kontzientzia ez zen hartu. Garai honetan hezkuntzak berebiziko garrantzia izan zuen emantzipazio femeninorako. XIX. mendean emakume guztiek ez zuten aukera izan hezkuntza jasotzeko. Goi mailako klaseetako emakume askok  hezkuntza jaso zuten, baina gizonek jasotzen zuten hezkuntzarekin oso ezberdina zen; 3 arlotan zentratzen zen; etxeko eginkizunetan, gizonaren arretan eta umeen heziketan.  Nahiz eta gaur egun bereizketa hau ez den hain nabarbena, aurrera eman diren ikerketen emaitzek  desberdintasunak ez direla guztiz desagertu eraskusten dute. Adibidez, mundu mailako analfabetismoari dagokionez, munduko gizonezko biztanleriaren %9,6 analfabetoa da. Nesken kasuan aldiz, portzentaia handiagoa da,  munduko emakume biztanleriaren %15a baita analfabetoa (Parada, 2001)[4].

XXI. mendean hezkuntzaren inguruko bestelako ikuspegi bat dago. Mendeetan zehar landu diren arlo edota ikasgaiek garrantzia izaten jarraitzen dute, baina hezkuntza haratago doala diote autore ezberdinek. Pertsona hezkuntzaren erdian jartzen da eta honen ongizatea lortzea helburuetako bat bilakatzen da, eta horretarako emozioen lanketa edota trebetasun sozialen lanketa egiten da. Alderdi honetan irakasleen paperak berebiziko garrantzia hartzen du, beharrezkoa izango baita irakasleen arteko talde lana eta baita ikastetxeek bestelako erakundeekin izango duten elkarlana (Braslavsky, 2006).[5]

Macedok[6] (2007) ere hezkuntzak berebiziko garrantzia duela azpimarratzen du. Hezkuntzak gaur egun ditugun desafioei aurre egiten lagundu beharko ligukela dio: pobrezia desagerraraztea, bakea eta segurtasuna eraikitzea, ezaguera modu bidezkoagoz banatzen duten gizarte zuzenagoak sortzea, kultura aniztasuna bultzatzea, hots, garapen iraunkorraren alde jokatzea.

Hezkuntzaren historia aztertu ondoren garbi ikusi daiteke garai bakoitzean hezkuntza modu ezberdinean ulertu dela eta ondorioz garrantzi ezberdina eman zaiola. Hasiera batean ez zen ikastetxerik existitzen baina hezkuntza familia giroan transmititzen zen, eta hau funtsezkoa zen bizirauteko. Ondoren, lehen instituzioak sortu ziren eta arlo ezberdinak jorratzen hasi ziren. Urteetan zehar ikusi da sexu bereizketak desberdintasuna izan duela hezkuntzan eta nahiz eta hau aldatzen doan, gaur egun presente dagoen arazo bat da.

Hezkuntzaren bilakaera herrialde bakoitzean modu ezberdinean eman da arrazoi ezberdinengatik, hala nola ekonomikoengatik edota kulturalengatik. Arrazoi ekonomikoak medio, herrialde bakoitzak baliabide ezberdinak izan ditu hezkuntza arloan garapena emateko eta honek eragin zuzena izan du herrialdearen garapen osoan. Ondorioz ikusi daiteke herrialde bateko hezkuntzaren garapena eta bertako garapen ekonomikoa lotuta doazela, batak bestean modu zuzenean eragiten duelako. Hau dela eta herrialde batentzat funtsezkoa izango da herritar guztiei kalitatezko hezkuntza eskaintzea.

Hezkuntza, pobrezia eta inklusioa aldatu

Pobreziaren definizio klasikoa honako hau da: bizi-maila onargarri bat mantentzeko oinarrizko elementuen falta (Parada, 2001). Hau dela eta pertsona bat pobrea izango da ez badu nahiko janari edota   honako zerbitzu hauen falta badu: hezkuntza, osasuna, ur edangarria eta bizileku seguru bat. Sarritan “ezberdintasun” kontzeptua erabiltzen da pobreziari erreferentzia egiterako garaian.

Ondorioz, pobrezia ez da soilik jatekorik edota edatekorik ez izatea. Hezkuntzaren alorrean pertsona bat pobrezia egoeran dagoela kontsideratu daiteke ikastetxera joaten bada baina kalitatezko hezkuntza ez badu jasotzen.

Aurrera eraman diren ikerketa ezberdinek bi baieztapen erakusten dizkigute, aldi berean osagarriak eta kontraesangarriak direnak: pertsona pobreek hezkuntza aukera gutxiago dituzte pobreak direlako eta/edo pertsona pobreek hezkuntza aukera gutxiago dituzte hezkuntza pobre bat eskaintzen zaielako .

Unesco, hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen Erakundea da. Erakunde honentzat hezkuntza giza eskubide bat da eta kalitatearekin bat joan behar du. Horretarako, hezkuntzarako tresnak sortzen ditu pertsona guztiei  laguntzeko. Hau da, haur nahiz heldu guztiek kalitatezko hezkuntza bat izan dezaten eginkizun ezberdinak aurrera eramaten ditu.

Garapen Iraunkorreko Helburuek,  pertsonen arteko berdintasuna lortu, planeta babestu eta oparotasuna bermatu nahi dute, garapen jasangarriko agenda berri baten barruan. Hau horrela izanik, Unescok paper garrantzitsua jokatzen du zeregin honetan.  Bi erakundeak bat datoz hezkuntza giza eskubide bat dela eta ondorioz herritar guztiei kalitatezko hezkuntza bat eskaini behar zaiela esaterako garaian.

Pobrezia egoeran dagoen herrialde batentzat zaila izango da herritar guztiei kalitatezko hezkuntza eskaintzea eta ondorioz inklusioa bermatzea.  Honez gain, herrialde bateko hezkuntzak lotura zuzena du jasaten duen garapenarekin, izan ere, hezkuntza egoki bat bermartzen duten herrialdeek erakutsi dute ekonomikoki garatuago daudela beste herrialdeekin alderatuz. Ondorioz, herrialde baten garapen ekonomikoa lortu ahal izateko funtsezkoa izango da kalitatezko eta inklusiboa izango den hezkuntza  bermatzea.

Adierazleak aldatu

Hezkuntzak goranzko mugikortasun sozioekonomikoa ahalbidetzen du, eta funtsezkoa da pobreziatik ateratzeko. Azken urteetan aurrerakuntza garrantzitsu asko egon dira hezkuntzarako sarbidea zabaltzeko orduan. Hala ere, gaur egun, oraindik ere munduko haur gehienek ez dute kalitatezko hezkuntza inklusibo nahiz bidezko eta etenganeko ikaskuntzarako aukerrik. Horregatik, Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarriko 17 helburu sortu zituen, horien artean lantzen ari garen hau, guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea. Izan ere, ikuspuntu ekonomikotik Munduko erkidegoentzat oso onuragarria izango litzateke, munduko herrialde guztietako ume guztiek eskolara joateko aukera edukitzea.

Jarraian, hezkuntza ataleko 2 adierazle aztertuko ditugu, ondoren zenbakizko azterketa bat burutu eta iruzkinduko dugu.

1. Adierazlea aldatu

 
1. grafikoa. 1998-2014: Eskolatin kanpo dauden munduko gazteen bliztanleriaren eboluzioa. Iturria: Our World in Data.[7]

Our World in Datako grafiko honek adierazten duena da 1998 urtetik 2014 urtera eskolatik (bereiziki lehen eta bigarren mailako hezkuntzatik) kanpo dauden munduko gazteen biztanleriaren eboluzioa. 1998an, 381 milioi haur eskolatik kanpo zeudela estimatzen da, 2014ean berriz, 263 milioi haur, munduko gazteen populazioa handitu zen arren. Honek esan nahi du munduko erakunde nahiz gobernuek ahaleginak egin dituztela hasieran aipatu duten arazoa konpontzeko.

Grafikoa hiru koloretan zatituta dago. Batetik, urdinak batxilergoko gazteria adierazten du. Kolore berdeak berriz, bigarren mailako nerabeak. Azkenik, arroxa koloreak lehenengo mailako hezkuntza azaltzen du. Gainera, bertan neskak eta mutilak banatzen ditu, mutilak kolore ilunago batez adierazita daude, neskak aldiz, kolore argiago batean azaltzen dira. Beraz, grafikoa ikusita ondorioztatu dezakegu 2014rako lehen mailako hezkuntzako adinean nesken kopurua handiagoa dela mutilena baino. Aldiz, bigarren mailako hezkuntzan mutil gehiago daude eskolara joaten ez direnak.

2. Adierazlea aldatu

 
2. grafikoa. 1870-2010: Munduko eskualde desberdinetako emakume eta gizonen artean hezkuntza lorpenaren bilakaera (ehunekotan). Iturria: Oue World in Data.[8]

Grafiko honetan 1870etik 2010era munduko eskualde desberdinetako emakumeen eta gizonen artean hezkuntza lorpenaren (ehunekotan) bilakaera agertzen da.  Datuek maila guztietako hezkuntza erakusten dute 15-64 adina bitartean.

Adierazle honetan urteko 15-64 adinen arteko emakume eskolarizatuen batez bestekoa, eskualdeeka; urteko 15-64 adinen arteko gizonezko eskolarizatuen bataz bestekoarekin zatituta dagoela adierazten du. Gainera, herrialde bakoitzak pisu handiagoa edo txikiagoa dauka bere biztanleriaren arabera.

1870. urtean ekonomikoki garatuta zeuden herrialdeetako emakumeek eskola urtearen %74’46a besterik ez zuten gizonek zuten eskola urte bakoitzeko. Aldiz, beste eskualde batzuetan, Saharaz hegoaldeko Afrikan, emakumeak eskola urtearen %8’12ra joaten ziren gizonekin alderatuta. Horrezkeroztik, goranzko joera egon da munduko leku guztietan genero harremanetan, herrialde garatuetan ehuneko berdinera eta Afrikan %82ra iritsi arte. Honek esan nahi duena da, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna gero eta txikiagoa dela hezkuntzarako sarbidean.

Ondorioa aldatu

Bi adierazleak kontuan hartuta ondorioztatu dezakegu gero eta aurrerakuntza gehiago daudela hezkuntza arloan. Izan ere,  ekonomiaren garapena erabat lotuta dago herrialde horren hezkuntza-mailarekin, biztanleriak gero eta hezkuntza-maila altuagoa izan, gero eta garatuagoa egongo da herrialdea. Munduko herrialde desbedinetan, historian zehar baieztatu den bezala, gaur egungo potentziak hezkuntzan egin dituzten inbertsioengatik kontsidera ditzakegu potentziak, eta ez hori bakarrik, goi mailako hezkuntzan sartzeko erraztasunak ere eskaini dituztelako.

Historian zehar hezkuntzaren garrantzia txikia izan da, pribilegiatuek bakarrik zuten eskolara joateko aukera. Industrializazioarekin batera, haurren eskolarizazioak aldaketak jasan zituen, gobernua ezberdinak hezkuntzan inbertitzen hasi baitziren eta gero eta haur gehiago eskolara joaten. Potentzia gehienek teknologiaren berrikuntzan lehenengoak izan nahi zuten, eta horretarako goi-mailako ikastetak zituzten jendea behar zuten, beraz, hori lortzeko ikasketak edukitzea animatzen hasi ziren.

Irudiak aldatu

Hezkuntza sistemak hainbat etapa izan ditu Aintzinetik egungo XXI. mendera bitartean ikusi berri dugun bezala. Munduko lehenengo eskola 1284ean Cambridgen, Ingalaterran ireki zen, non inflexio puntu handi bat izan zen hezkuntza-sisteman[9]. Ordurarte, gizakiak hezkuntza beste modu batean jasotzen zuen, etxean zehazki, gurasoen ezagutza ezberdinak seme-alabei transmitituz. Bost mende geroago Industria Iraultza etorri zen, XIII. mendearen bigarren erdian hasi eta 1820-1840 urteen artean amaitu zena. Iraultza hau eraldaketa ekonomiko, sozial eta teknologikoaren prozesua izan zen eta eragin nabarmenak izan zituen gizarteko hainbat arlotan, horien artean hezkuntzan. Garai horretan, Industria Iraultzako langileen araberako pedagogia bat ezartzen hasi zen, haurraren gorputzaren gainean jarduten zuena, hura diziplinatzen, ordena bat lortzen, jarrera egoki bat ezartzen eta isiltasuna eta menpekotasuna irakasten saiatzen zena. Orduko hezkuntzaren helburua haur asko denbora gutxian alfabetatzea zen biharko langileak moralizatzeko, etxekotzeko eta integratzeko helburuarekin, baina hori ez zen haiek pentsatzen zuten bezain erraza izan.

 
1. irudia: XIX. mendeko hezkuntza-sistema. Iturria: Pictoeduca[10]

Lehenengo irudian, 40 haur inguru ikus ditzakegu lau hormen artean bakoitza bere aulkian eserita, aurrean mahai txiki bat dutelarik. Argazki honetan jada nabaria da XX. mendera arte iraun zuen hezkuntza bereiziaren presentzia. Urte haietako mentalitatea egun dugunarekin alderatuta oso itxia zen eta erlijio ideiek egundoko pisua zuten gizartean, hori zen nagusiki hezkuntza bereiziaren arrazoietako bat. Horren haritik, emakumezkoek historian zehar ez dituzte gizonezkoek adina eskubide izan, eta are gutxiago hezkuntza arloan. Hori dela eta, neskek eta mutilek hezkuntza eredu desberdinak behar zituztela sinesten zuten. Irudira itzuliz, nahiz eta argazkia txuri-beltzean ateratakoa den, kolore hilez margoturiko eta apaingarri eta dekorazio urriko ikasgela batean aurkitzen dira ikasleak. Ikasleria uniforme berdinez jantzita ageri da, seriotasunaren eta diziplinaren isla. Ikasteko materialari dagokionez, ez dago begi-bistan liburu eta fitxa askoren presentziarik.


 
2. irudia: Albert Anker (1831-1910) Die dorfschule von 1848, Basileako arte museoa, Suitza 1896.[11]

Bigarren irudia, Albert Anker margolari suitzarraren obra bat da, 1896. urtekoa. Artelan honen izena Die Dorfschule von 1848 da, euskaraz Herriko eskola 1848tik aurrera.  Artista hau ezaguna zen garai hartako bizimodu arrunta, batez ere Suitza landatarra, erretratatzeko zuen gaitasunagatik. Pintura honetan, aurreko irudian ez bezala, neska-mutil gaztetxoez osatuta dago ikasle taldea, XIX. mendearen erditik aurrera emakumearen egoeraren inguruko kontzientzia hartzen joan baitziren. Horren ondorioz, nahiz eta XIX. mendean goi mailako klaseetako emakumeek eskolaratzeko zortea izan zuten, beste emakume askok ez zuten aukerarik izan eskoletako hezkuntza hura jasotzeko. Janzkerari dagokionean, badirudi ez daramatela uniformerik baina ia denek arropa berdintsua daramate soinean. Ikasgela aurreko irudikoarekin alderatuz, txiki samarra da baina dekorazioari dagokionean oso berdintsua, hormak kolore leunez margotuta eta apaingarri gutxirekin. Aipatzekoa da, ikasleen esertze distribuzioa, ikasgelaren erdigunea mutilek betetzen dute nagusiki eta alboetan, berriz, neskak ageri dira. Irakaslea erreparatzen badugu, eskuan makil moduko bat dauka, oraindik ere irakasleen autoritatearen erakusle. Materialarekin jarraituz, aurreko irudiaren antzera, ikasleek fitxa batzuk baino ez dituzte esku artean.

 
3. irudia: XXI. mendeko hezkuntza-sistemako modernizazio teknologikoa herrialde garatuetan. Iturria: El diario de la educación (2017)[12]


Historian zehar 120 urte inguruko salto bat eginaz 3. irudian kokatu gaitezke. Aurrekoekiko guztiz ezberdina den hezkuntza-sistema baten aurrean gaudela dirudi, eta hala da. Lehenengo begi-bistan koloreen indarra da nabari. Gaztetxoak arropa koloretsuz jantzita daude, eta nahiz eta ikasgelako hormak guztiz zuriak izan, aulkiek kolorez janzten dute gela. Leihoetan, berriz, ikasleek eginiko proiektu nabarren presentzia ikus daiteke. Jadanik XIX. mendean, argi dago inolako sexu bereizketarik ez dagoela, hezkuntza-sisteman behintzat, eta ikasgela barrutan aniztasuna dela nagusi. Materialari dagokionean, aipagarria da modernizazio teknologikoaren presentzia, norbanako bakoitzak, eskuartean ikasteko material gisa, ordenagailu eramangarri bat duela ikusirik. Irakasteko modu berri eta desberdin bat aurkitu da eskoletan teknologiek ematen dituzten abantailez baliatuz.



Aldaketa  hau ikusita, argi dago hezkuntza jendartearekin batera eraldatuz joan dela eta garai bakoitzean hezkuntzak izan duen funtzioa ez dela bera izan. Industrializazio garaian, esaterako, gizarteak pertsonek “makinen moduan” lan egitea nahi zuen eta honetarako irakasleek ezagutzak transmititzen zizkieten ikasleei, transmititutako hau inoiz zalantzan jarri gabe. Gizartea eraldatuz joan den heinean, beharrak ere aldatuz joan dira, hau da, makinen moduan funtzionatzetik edo arazo baten aurrean erantzun zuzen bakar bat izatetik, arazo beraren aurrean ahalik eta irtenbide egokiena bilatzera. (Azkarraga, 2010)[13] Paulo Freirek pedagogo ospetsuak esan zuena ikusita, “irakasketa ez da ezagutzak transmititzea (...) irakasle eta ikasleak elkarrekin ikasi, irakatsi, kezkatu, ekoiztu eta elkarrekin eragozpenei aurre egitea da”, hezkuntza ulertzeko modua ere aldatu egin zela ikus daiteke (Lopez eta Uribe, 2005)[14].

 
4. irudia: XXI. mendeko hezkuntza-sistema herrialde azpigaratuetan. Iturria: ESCR-Net (2017)[15]

Hala eta guztiz ere, aurrez ikusitako irudi guztiak herrialde garatuetako ikasgelak direla ikus daiteke, hau da, garaian garaiko egoerarik hoberenetarikoen isla dira argazki hauek. Laugarren argazkian ordea, garapen bidean dagoen herrialde bateko ikasgela baten argazkia ikus dezakegu, Hego Afrikakoa hain zuzen ere. Hirugarren argazkiarekin alderatuz, garai beretsuko argazkiak direla ikus dezakegu, zerikusi handiegirik ez duten arren.  Zaintza gutxi jasotako ikasgela bat dago, baliabide urriekin eta baliabide material hauek egoera nahiko kaxkarrean. Honen harira, haur hauek eskolan ikustean “zortedunak” izan daitezkeela esan dezakegu baina “Camino a la escuela” (Moran, 2018)[16] dokumentala ikusi ondoren, haur batzuk hezkuntza izatea baino, eskolarako bidean ezer txarrik ez gertatzea ospatzen dutela esan daiteke, zoritxarrez. Dokumental honetan, 4 herrialde ezberdinetako familia batzuk eskolarako egin beharreko bidea azaltzen dute, non zailtasun ezberdinekin topatzen den bakoitza. Adibidez, egunero 15km-ko ibilbidea egin beharra eskolara iristeko edota animalia basati askorengandik ihes egin beharra eskolarako bidean.

Hau ikusita, eta dokumental honetako lehenengo esaldia oinarritzat hartuz, “Muy a menudo olvidamos que la escuela es una oportunidad”, hezkuntza aukera bat izan beharrean, hezkuntza duin bat eskubide bat izan beharko litzatekeela aldarrikatu beharko genukeela iruditzen zait. Inklusioan oinarritua, ezberdintasun ekonomiko, sozial, fisiko, psikiko etniko… nahiz orotarikoak aberastasun modura ikusiz eta hezkuntzak ikasle guztien beharrizanak bere gain hartuz.

Erreferentziak aldatu

  1. «Garapen Iraunkorrerako Helburuak» Athletic Club Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. Rodríguez, Ana Belén. (2010). Evolución de la educación. Pedagogía magna, 36-49 or..
  3. Ballarín Domingo, Pilar. (1989). La educación de la mujer española en el siglo XIX. ISSN 0214-3402. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  4. Parada, Miguel. (2001). Educación y pobreza: una relación conflictiva. CLACSO.
  5. Braslavsky, Cecilia. (2006). Diez factores para una educación de calidad para todos en el siglo XXI. ISSN 1696-4713. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  6. Macedo, Beatriz. (2007). Garapenerako hezkuntza. Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko II Disziplinarteko Mintegian aurkeztutako ponentziak. , 63 or..
  7. «Number of out-of-school children» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  8. «Gender ratios for mean years of schooling» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  9. (Gaztelaniaz) «Primer colegio del mundo está en...» Diez Pasos al Norte 2015-11-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
  10. (Gaztelaniaz) «Evolución de la Educación medida por TIC» Pictoeduca (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  11. Anker, Albert. (1896date QS:P571,+1896-00-00T00:00:00Z/9). Die Dorfschule von 1848. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  12. (Gaztelaniaz) «Cada día más precoces» Pedagogías del siglo XXI 2017-05-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  13. Azkarraga, Joseba. (2010). Joseba Azkarragari elkarrizketa. Xangorin, 19 or..
  14. Lopez eta Uribe, Irene eta Aranzazu. (2005). Pedagogo sortzaileak teorien iturburu. Xangorin, 82 or..
  15. (Ingelesez) «Strategic litigation with strong data drives better implementation of right-to-education ruling in South Africa» ESCR-Net (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  16. CAMINO A LA ESCUELA Doblada al Español Una carrera de obstáculos y el saber de una victoria. (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu