Lankide:Noralberdi/Proba orria
Freeheld
aldatuFreeheld (Freeheld, un amor incondicional Espainian eta Free Love Frantzian) gertaera erreal batean oinarriturik, Peter Solletek zuzendu eta Ron Nyswanerrek idatzitako pelikula estatu batuarra da; filmaren generoa drama da. 2015. urtean Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioko sail ofizialean aurkeztu zen. Amerikako Estatu Batuetan berriz, 2015eko irailaren 13an estreinatu zen. Protagonistak Julianne Moore, Ellen Page, Steve Carell, Luke Grimes eta Michael Shannon dira. Cynthia Wadek zuzendu, 2007an estreinatu eta 2007an Oscar bat irabazi zuen izen bereko dokumental laburrean oinarritutako filma da.
Sinopsia
aldatuFilmak Ocean Konderriko (New Jersey) polizia ofiziala zen Laurel Hesterren (Moore) egiazko historia du oinarri. 2005ean Hesterrek minbizi terminala diagonostikatu ondoren, Konderriko juntan behin eta berriz aurkeztuko du apelazioa bere pentsioaren onurak bere bikotekidearen, Stacie Andreeren (Page), eskuetan gelditu daitezen. Estatua Hesterren helburua oztopatzen saiatuko da. Hala, istorioan bikote homosexuala izateagatik izan zituzten zailtasunak agerian geldituko dira.
Aktoreen Zerrenda
aldatu- Julianne Moore – Laurel Hester (minbizi terminala diagnostikatzen dioten New Jerseyko polizia ofiziala).
- Ellen Page – Stacie Andree (mekanikoa eta Hesterren bikotekidea).
- Steve Carell – Steven Goldstein (Garden State Equalityren sortzailea eta lehendakaria)
- Luke Grimes – Todd Belkin (Hesterren lagun homosexuala)
- Michael Shannon – Dane Wells (Hesterri elkartasuna adierazten dion polizia)
Ekoizpena
aldatu2010ean eman zuen argitara bere intentzioa Ron Nyswaner gidoilariak Cynthia Wadek eginiko Freeheld (2007) dokumental laburraren adaptazioa idazteko. Ellen Page aktoreak bere nahia agertu zuen Andree pertsonaia izateko eta 2014ean adierazi zuen proiektuaren garapenean buru belarri aritu zela sei urtetan.
Catharine Hardwicke kontratatu zuten hasiera batean zuzendari bezala, baina geroxeago erretiratu egin zen. Filma gauzatzeko finantzazioa 2012ko abuztuan aseguratu zuten eta Peter Sollet kontratatu zuten Hardwicke ordezkatzeko. Julianne Moore taldera 2014ko otsailean batu zen Laura Hesterren pertsonaia gauzatzeko. Zach Galifianakis proiektura batu zen Steven Goldsteinen moduan, baina Steve Carellek ordezkatu zuen gero.
Filmaketa
aldatuNahiz eta pelikularen trama New Jerseyn kokatu, New Yorken filmatu zen zinegileentzako sustapen – fiskalak zirela eta. Filmazioa 2014ko urrian hasi zen Queensen. Dena den, zenbait eszena kokapenez aldatu behar izan zituzten: New Rochelleko (New York) institutu katoliko salesianoan filmatu behar zena kokalekuz aldatua izan zen eskolako zuzendariak baimena baliogabetu zuenean; Rye (New York) hirian kokatu zuten ondoren. Beste eszena bat Hesterrek ospitaleko gela batean gezurra esaten duenekoa da, hau Greenburgh (New York) herriko eraikin batean grabatu zen eta North Hempstead (New York) herriko batzar gelan Ocean konderriko batzar – ganbera filmatu zen.
Estreinaldia
aldatuLionsgate Films arduratu zen pelikularen banaketaren eskubideez. Euskal Herrian lehen aldiz, Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioan aurkeztu zen eta sail ofizialeko filmekin lehiatu zen. [1] Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako zine aretoetara ordea, 2016eko maiatzaren 6an heldu zen. [2] Amerikako Estatu Batuetan berriz, bi estreinaldi izan zituen: bata mugatua urriaren 2an eta zabalagoa urriaren 16an.
Harrera
aldatuArgia astekariko Gorka Bereziartua blogariak, bere blogean honakoa adierazi zuen filmari buruz: “Lehenengoa poliziaren rolean, bigarrena mekanikari isil eta barnerakoiarenean, xede jakin bat betetzeko daude pantaila honetan: ikuslea beraiekin eroso sentitu eta filmak defendatzen duen tesiaren alde egitea”. Bereziartuak dio filma ez dela sorpresak, pertsonaia konplexuak eta errealizazio aldetik ahalegin estetikoren bat bilatzen duen ikuslearentzat: “Erraz ikusten da, besterik ez. Errazegi akaso, film honen ikusle heterosexual onpentsalaria eserlekutik pixka bat mugiarazi dezakeen edozer azken emaitzatik kanpo geratu dela ematen baitu”. [3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala 2015» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).
- ↑ «Estreinaldiak: Maiatzak 6» Euskal pantailaren gunea 2016-05-05 (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).
- ↑ «Lesbianen eskubideen aldeko alegatu light bat | Boligrafo gorria» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).