Lankide:NagoreL Uzturpe/Proba orria

San Bartolome Eliza:

Ibarran ezaguna den lehenengo eliza Etxezarretako muinoan zegoen kokatua, bertan Ibarrako leinurik garrantzitsuenak bizilekua zuen eta gaur egun inguru horretan Ibarrako baserrirek zaharrena dago eraikia. Eliza zahar hura Nafarroako errege-galtzadaren ertzean kokatzen zen eta Ibarra eta Leaburuko biztanleak hartzen zituen. Zoritxarrez, eliza horren inguruko datu gutxi daude eta pentsatzen da Ibarraren izatea kontutan hartuta eliza txikia izango zela, harlangaitzez eraikia eta gutxinaka erortzen joan zela. Nola XIII. mendean jada dokumentuetan beretaz hitz egiten den bere estiloa erromanikoa izango zela uste da.


1547an Ibarrako kontzejuak eliza herrira ekartzeko eskaera egin zion Iruñeko Elizbarrutiari, beraien ustez, Etxezarretako gunea urruti gelditzen baitzen eta neguko eguraldi txarrak bertaratzea eragozten baitzuen. Nahiz eta Etxezarretakoak proiektuaren aurka jarri ziren, azkenean, San Bartolome Eliza 1550. urtean Elduaien errekaren alboan eraikitzen hasi ziren. Bertako lanek 37 urte iraun zuten, hau da, 1587an bukatuak ziren lanak. Elizen goiko partea gotiko-errenazentista estilokoa da. Bestalde, dorrea eta fatxada barroko estilokoak ditu, hauek 1769.urtean altxatuak.


Elizaren lanetan Miguel Idogarate asteasuar hargin maisua hasi zen, berak elizaren zimentazioa, eta hormak eraiki zituelarik. Ondoren, Martin Agirre Lizartzar hargin maisuak jarraitu zuen, honek gurutze-ganga osatu zuelarik, besteak beste Tolosako Santa Maria elizaren gangak egin zituena berau. Elizak honek gurutze-latindar oinplanoa du. XVI. mendeko denez, bere estiloa euskal gotikoaren baitan kokatzen da, bi estilok bat egiten dutelarik bertan, alde batetik gotiko berantiarra eta bestetik estilo errenazentista.


Ibarra izenaren esanahia:

Ibarra izenak etimologikoki herriaren toponimia egiten dio erreferentzia, izan ere, izenak adierazten duen bezalaxe herriaren geografiaren deskribapenarekin zerikusi zuzena du. 1374. urtez geroztik Ibarra izena dokumentatuta agertzen zaigu, hala ere Ibarra izena "Iribarrenaren" apokopea dela dioen hipotesia ere badago, hau da, Hiri+barrena sortu duten hitzari hasierako fonemak kendu zaizkiolarik.

Ikastolako Logotipoa:


Iñaki Epelde margolariak 1991. urtean sortu zuen ikastolako logotipoa. Logotipoan erabiltzen dituen ikur eta koloreek paisaia sinboliko eta poetiko bati egiten diote erreferentzia. Logotipoan ondorengo ikur sinbolikoak ikus genitzake: mendia, gurutzea, izarra, espirala, landareak, sustraiak edo adarrak. Mendiaren forma duen elementuak Ikastolaren izena eta kokaguneari egiten dizkio erreferentzia, ikastola izan ere Uzturre mendiaren azpikaldean dago kokaturik eta ikastolatik ondo baino hobeto ikusten da Uzturre eta bere tontorraren azpian kokaturik dagoen 10 metroko gurutzea.


Iñaki Epeldek ondorengo hitzekin deskribatu zituen logotipoa egiteko erabili zituen ikurrak:

« Gurutzea sinbolo unibertsala da, zaharrenetakoa, berau kristautasunaren aurrekoa. Lineak bi norabideetan elkartzen dira, linea bertikalak, baloreak eta gizakia baino indartsuagoak diren fenomenoak adierazten ditu. Horizontalak, aldiz, lurra eta bizia. Biak gurutzatuak: gurutzea. Erdi Aroan, kristautasunak gurutzea bereganatu zuen eta 1927an Uzturreko tontorrean jarri zen. »

—Epelde, Iñaki.[1]


« Izarra sinbolo unibertsala da, hau ere oso zaharra. Zeltek, judutarrek, euskaldunek… erabilia. Ikusmena, ikumena, usaimena, entzumena, dastamena, segurantzia eta babesa eskeintzen du herri pentsakeran. Espirala, Europa osoan erabili den sinboloa da. Gauza, gizaki eta egoeren garapen dinamiko eta dialektikoa adierazten du. Logotipoaren goialdean dauden sinboloak, edo hauen antzekoak, euskaldunok landare, adarrak eta sustraiak adierazteko erabili izan ditugu. »


« Elementu guzti hauekin paisaia bat osatzen da. Zerua, lurra eta gizakiaren kezkak: Ezagutza eskuratu nahia eta errealitatearen barne arrazoiak. Metafora antzera, landareek sustraiak dituzte, gizakiak ez, hegaztiek hegalak dituzte, gizakiak ez. Ezagutzaren bidea da gizakia sustraitu eta hegaldun bihurtzeko era bakarra, gizaki sustraitu eta espirituala. Hezkuntzaren bidez gizaki sustrai eta hegaldun espiritualak lortu nahia.

Sustraiak: Pertsonari, taldeari eta herriari izaera propioa ematen dizkio.

Hegalak: Pertsonarentzat ezagutza eta askatasun unibertsalitatea direlarik."

»
Ibarra - Iglesia de San Bartolomé 3

Erreferentziak aldatu

  1. Uzturpe Ikastolako 25. urteaurrena