Lankide:Meyurrebaso/Proba orria

Pleura biriken inguruan aurkitzen den mintz bikoitza da, birikei eta torax paretari atxikituta agertzen dena. Mintz bikoitza izanik bi orriz osotuta egongo da: errai-orria eta pareta-orria.[1]

Egitura aldatu

Errai-orria biriken gainazala estaltzen duen orria izango da, birika arteketatik sartuko dena. Hilora heltzean, errai-orria tolestuko da pareta-orria emanez, torax-paretari itsatsita agertuko dena. Hiloaren inguruan tolestean pleurak eraztun edo mahuka itxurako egitura eratuko du, bertan dauden egiturei babesa eskainiz. Hiloaren behekaldean, birika-lotailua izeneko luzapena agertzen da, zeinetan bi orriak oso gertu egongo diren.

Pareta-orriak lau atal desberdin izango ditu toraxean duten kokapenaren arabera: saihets-hezur aldeko zatia, diafragma aldeko zatia, mediastino aldeko zatia eta iduneko zatia.

Bi orrien artean pleura barrunbea dago, likido pleural apur batekin, pleuren arteko mugimendua erraztuz. Hala ere, barrunbea oso txikia da eta bertako presioa, presio intrapleurala, negatiboa izango da birikien kolapsoa ekidituz.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Charalampidis, Charalampos; Youroukou, Andrianna; Lazaridis, George; Baka, Sofia; Mpoukovinas, Ioannis; Karavasilis, Vasilis; Kioumis, Ioannis; Pitsiou, Georgia et al.. (2015-2). «Pleura space anatomy» Journal of Thoracic Disease 7 (Suppl 1): S27–S32.  doi:10.3978/j.issn.2072-1439.2015.01.48. ISSN 2072-1439. PMID 25774304. PMC 4332049. (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).