San Anton mendia —ekialdetik begiratzen zaionean duen formagatik, Getariako arratoia edo sagua izenaz ere ezaguna— Getariako itsasbazterreko mendia eta erdiuhartea da, mendi hegal malkartsukoa. Euskal Herriko itsasertzeko gune ezagunenetariko bat da. Aisialdirako erabilera du nagusiki, hala getariarrentzat, nola kanpotik etorritako bisitarientzat.