Lankide:María Angulo Quintana/Proba orria

Planaria zizare moduko animalia ornogabea da. Ur gozoetan bizi egiten da, eta haragijaleak izaten dira, gehienetan. Honekin batera, Europan espezierik ugariena izaten da.

Planaria Tubellaria klasearen barruan sailkatzen den,  zizare moduko, animalia ornogabea da. Planariak, ur gozoetan (ibaietan, urmaeletan…), itsasoetan, eta leku hezeetan aurkitu ahal ditugu. Europan ugariak diren animaliak dira.

4 eta 15cm bitarteko luzera daukate, eta bi kolore izan ahal dituzte alboetan, grisa edo marroia, eta argiagoak dira sabelalderantz.

   Ba al dakizu   

Planaria uretako animalia izanda ere, ez daki igeri egiten; horregatik arrastaka doa ur azpitik.

   Ba al dakizu   

Planariak erditik mozten direnean, berriz hazten dira. Prozesu honi, erregenerazioa deritzo. (Webgune eta bideo interesgarrian ikusi)

Planaria bere luzera ohikoenean
   Ba al dakizu   

Espezie ezberdinen agerpena uraren kalitatea nolakoa den adierazten du. Planaria aurkitzeak urak kalitate txarra daukala adierazten du.

Nolakoak dira? aldatu

 

Planariak aldebiko simetria dute, hau da, gorputza erditik mozterakoan, eskuinean geratzen den aldea eta ezkerrean geratzen dena berdinak dira; marigorringoekin gertatzen den bezala.

Planariaren gorputz-antolaketa nahiko sinplea da. Animalia honek, gorputzaren goiko aldean hainbat puntu txiki ditu, askotan, nahastu egiten direnak begiekin. Puntu hauei esker, ikusi ezin duten arren, argiaren indarra antzematen dute.

Begiak non dituzten erreparatzen badiogu, gorputzaren goiko partean bi begi dituzte. Ahoa, berriz, gorputzaren erdian daukate.

Nola ugaltzen dira? aldatu

 

Planariek bi motako ugalketa egin dezakete, sexuala edo asexuala.

Ohikoena ugalketa sexuala izaten da, eta honetan, planariak hermafroditak direla kontuan hartuta, hau da, genital arrak (barrabilak) eta emeak (obulutegia) dituztela,  bikote bat ugaltzeko behar ez dutela esan daiteke. Planaria, esperma eman eta jasotzeko gai da. Arrautzak, gorputzaren barnean  hasiko dira, eta kapsulen bitartez, kanporatuak izango dira.  Hauek 2-3 aste beharko dituzte ernaltzeko, hau da, planaria txikiak jaiotzeko, eta gero planaria helduak bihurtuko dira.

Bestalde, ugalketa asexualean, hau da, organo sexualak parte hartzen ez duten ugalketa motan, planariak bere buztana leku batean finkatuko du; gorputzaren beste zatiaz bananduz. Bi planaria zati hauek, falta zaien zatia birsortuko dute; bi planaria ezberdin lortuz.

Zeintzuk dira haien etsaiak? aldatu

Planariaren harrapariak edo etsaiak, arrainak eta ganbak direla esan dezakegu.

 
Planariaren harrapakaria
 
Planariaren harrapakaria

Zer jaten dute? aldatu

Gehienak, haragijaleak dira; hau da, planariaren tamaina nahiko txikia dela kontuan hartuz, krustazeo txikiak (adb. krillak), harrak eta intsektuak.

 
Planariaren janaria (krustazeoak)
 
Planariaren janaria (harrak)
 
Planariaren janaria (intsektuak)


Webgune eta bideo interesgarriak aldatu