Asmakizunak

Zer dira asmakizunak? aldatu

Betidanik, gizakiok makinak asmatu izan ditugu, gure bizitza hobetzeko. Asmakizunak gizakiak sortutako gauza berriak dira.

Lehenengo asmakizunak duela milaka urte asmatu ziren, eta makina sinpleak ziren; esaterako, gurpila, polea eta palanka. Geroago, gizakiak gero eta makina konplexuagoak asmatu zituen.

Sarritan, asmakizun batzuk beste batzuen oinarri dira.

Garraiorako asmakizunak aldatu

Motorra asmatzeak aukera eman zuen autoak, hegazkinak, itsasontziak, kamioiak, trenak eta autobusak asmatzeko.

Komunikaziorako asmakizunak aldatu

Inprenta asmatzeak aukera eman zuen liburuak, aldizkariak, egunkariak eta abar egiteko. Geroago, telefonoa, irratia, telebista eta ordenagailuak asmatu zituzten, eta horiek guztiek aukera ematen digute urrutira komunikatzeko.

Etxerako asmakizunak aldatu

Motorra eta elektrizitatea asmatzeak aukera eman zuen hozkailua, garbigailua eta abat asmatzeko.

Makinen erabilera arduratsua aldatu

Gizakiok asmatutako asmakizunetako asko makinak dira. Egia da makinek gure bizitza errazten dutela, baina, era berean, arazoak ere sortzen dituzte; honako hauek, besteak beste:

Lehengaien gehiegizko erabilera aldatu

Makinak egiteko lehengai asko erabiltzen dira: zuhaitzak mozten dira, harriak eta mineralak erauzten dira...

Energia gehiegi kontsumitzea aldatu

Makinek, funtzionatzeko, energia kontsumitzen dute; beraz, kutsatu egiten dute.

Horregatik, benetan behar ditugun makinak soilik erosi beharko genituzke.

Asmakizun garrantzitsu batzuk aldatu

Asmakizun batzuk bereziki izan dira garrantzitsuak, aldaketa handiak eragin baitute gure bizitzeko moduan.

  • Lurrun-makina. Lurrun-makina erregaitzat ikatza erabiltzen zuen motor bat zen. Funtsezkoa izan zen industriaren eta trenbidearen sorreran eta garapenean.
  • Inprenta. Inprentaren sorrerarekin liburuak pertsona gehiagorengana iritsi ziren; izan ere, lehen eskuz kopiatzen ziren. Horri esker, kultura eta ezagutza berriak zabaldu ziren.
  • Elektrizitate-sorgailua. Elektrizitate-sorgailuari esker, korronte elektrikoa daukagu, gaur egun etengabe erabilia.
  • Irratia. Irratiak urrutira harirk gabe komunikatzeko aukera ekarri zuen. Gure telefono mogikorrek irrati-seinaleak igortzen eta jasotzen dituzte.
  • Ordenagailua. Ordenagailuek erabilera ugari dituzte, hala nola kalkulu matematikoak egiteko, aisiarako eta komunikaziorako. Aparatu batzuen barruan begiratzen badugu, ordenagailu txikiz osatuta daudela ikusiko dugu; esaterako, kamera digitalak, smarthphonak eta beste hainbat aparatu.