Lankide:LucíaEzpeleta/Proba orria
Koronabirusa birus mota bat da. 1960. hamarkadan aurkitu zen lehenengo aldiz. Normalean animaliei eragiten die, baina gaur egun pertsonei ere. Arnas-aparatuko gaixotasun batzuk sortzen dituzte, baita gastroenteritisa ere, edota heriotza pertsonaren arabera. 2019ko abenduaren 8an Txinako Wuhan hiritik zetorren koronabirusagatik famatu egin zen. Egun, (martxoaren 2a) 89.197 kasu ezagun daude munduan zehar eta 3048 hil dira iadanik birusarengatik. Oraingoz, pertsonengan eragina izan dezaketen 7 koronabirus mota ezagutzen dira.
Espainiar estatuan 119 kasu agertu dira azken hilabetetan.Gaixoak agertu diren komunitateenartean, Euskadi, Kanariar uharteak, Nafarroa, Balentzia, Madril, Andaluzia, etab.
Hiltzeko gaitasun txikia du (gripe arruntak baino gutxiago), baina erraz kutsatzen da. Pentsatzen da 1.000 pertsonatik 2 eta 4 artean hiltzen direla. Tasa hori alda daiteke pertsona kutsatuaren arnas-arazoengatik eta egoera fisikoarengatik. Infektatutako pertsona bakoitzeko 1,5 eta 3,5 pertsona artean kutsatzen dira.
Gaixotasunak
aldatuHainbat gaixotasun mota eragin ditzake, katarro arrunt batetik, neumonia batera arte. Gehienetan, ez da oso arriskutsua eta oso erraz trata daiteke. Pertsona gehienek beraien bizitzan zehar koronabirusen bat jasango dute, konturatu gabe.
Nola ekidin gaixotzea
aldatu- Eskuak garbi mantenduz
- Ez da komeni epidemia asko zabaldu den tokietara joatea (Txina , Hego Korea eta Ipar Italia)
- Maskarilek ez dute gaixotasunaz babesten, bakarrik kutsatzea gutxitu.
Tratamendua
aldatuEz dago txertorik, beraz lehenengo egunetan asko zabaldu zen. Ezin dira antibiotikoekin sendatu.
Medikura joan baino lehen 112ra deitu.
Sintomak
aldatu- Airea hartzeko zailtasuna
- Eztula
- Sukar altua