Lankide:LoreM/Ardoaren distilazioaren saiakuntza

HELBURUA:

Ardoaren etanolaren edukia kalkulatzea distilazio termikoa erabiliz da, saiakuntza honen helburu nagusia.


OINARRI TEORIKOAK:

Distilazioa likidoa den nahaste batetatik osagai bat banatzeko erabiltzen den teknika da. Distilazio mota ezberdinak daude, horien artean guk erabili duguna: “Distilazio zatikatua”. Teknika hau irakite-puntu antzekoak dituzten bi likido banatzeko erabiltzen da, eta distilazio matrazearen ahoan, zutabe bat kokatu behar da, beren barnean baporizazio eta kondentsazio asko gertatu ahal izateko.


MATERIALA:

   Distilazio-matrazea
   Vigreaux zutabea
   Gomak
   3 euskarri
   Hoztailea
   Biltzailea
   Atorbero-emailea
   Abrazaderak
   Termometro
   Erlenmeyerra
   Probeta
   Dentsimetroa
   Tanta-kontagailua
   Erloju-beira
   Inbutu-konikoa
   Babes-papera
   Giltzaurreak
   Eskularruak (bero- eta latex-)



ERREAKTIBOAK:

   Silikona
   Ardoa
   Ur-desionizatua


PROZEDURA:

Lehenengo, muntaia egin aurreko materialekin. Jarraian, distilazio matrazean 75 ml ardo sartu. Gero, Bunsen metxeroa piztu, berotu dezan. Distilazioan zehar apuntatu tenperatura zein den. Distilazioa amaitzen denean, amatatu sua baina ez deskonektatu hoztailea.

Laginaren alkoholaren kontzentrazioa distilatuarena baino txikiagoa denez, alkoholdun-maila neurtzeko gehitu behar diogu ur-distilatua hasierako laginaren bolumen berdina lortu arte, horrela alkoholaren ehunekoa berdina izango da.

Nahastea probeta batean jarri. Probetan dentsimetroa sartu (kontu handiz), dentsitatea neurtzeko. Dentsitate hori eta nahasteak duen tenperaturak, ardoaren alkoholdun-maila zein den esango digu. Taula berezi bati begiratuz jakingo dugu.

Alkoholdun maila edari batean, 100ml-en arabera da. Adibidez, %10 esan nahi du edariaren 100 ml-etan 10 ml alkohol etiliko daudela.

OHARRAK:

Gomen diametroa egokia izan behar da, bestela hoztaileko ura isuritzen da.

Ondo kontrolatu behar da lurrinaren tenperatura zutabearen goiko partean.

Segurtasun betaurrekoak ezin bestekoa. ü Silikona kantitate egokian eramatea (bakarrik lotura esmerilatuetan).

Silikona kendu garbitu baino lehenago. ü Dentsitatea neurtzean, dentsimetroa irristatzea probetaren hormetatik.

Oso garrantzitsua da ura eta alkoholaren dentsitatea neurtzeko ardoa neurtu genuen probeta berdina erabiltzea eta enrasatzea ardoaren bolumen berdinera.