Lankide:Leirepedia/Proba orria

Plasmido motak aldatu

Plasmidoek duten informazio genetikoa anitza da oso. Lau mota hauek bereizi daitezke:

Plasmido konjugatzaileak edo F faktorea: aldatu

Plasmido konjugatzaileak edo F faktoreak (ingelesezko fertility-tik, emankortasun edo ugalkortasuna[1]) bakterioen arteko konjugazioa ahalbidetzen du, plasmido horrek duen informazio genetikoarekin pilusa sortuz.

Erresistentziako plasmidoak edo R faktorea: aldatu

Erresistentziako plasmidoak edo R faktoreak (ingelesezko resistance-etik, erresistentzia[2]) antibiotikoekiko erresistentzia kodifikatzen du. Honen bidez bakterioek biziraupen luzeagoa lortzen dute.

Kol izeneko plasmidoak: aldatu

Plasmido honen informazio genetikoaren bitartez bakterioek bakterizidak sortzeko gaitasuna bereganatzen dute, hau da, beste bakterio batzuk hiltzeko gaitasuna. Modu honetara, plasmido hau duten bakterioek baliabide gehiago lortuko dituzte.

Birulentziako plasmidoak: aldatu

Plasmido mota hauek toxinak sortzeko informazioa dute, eta horrek bakterioen patogeno izaera areagotzen du.[3]

  1. Fundazioa, Elhuyar. «fertility» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «resistance» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-09-19).
  3. Biologia. Anaya aritza ISBN 978-84-9049-475-2..