ZER AURKITU AHAL DA SENDAVIVAN?
Sendaviva parke natural bat da, Nafarroan kokatzen da eta 120 hektarea ditu. Bertan askotariko animaliak haien habitat naturalean ikus daitezke eta zonaldeko ondare naturala ezagutzeko aukera dago. Animalia eta inguruneaz gain ezaguna da bere atrakzioengatik.
ZEIN ANIMALI AURKI DITZAKEGU?
800 animalia baino gehiago daude (200 espezie ezberidinekoak), munduko 5 kontinentetik ekarritakoak. Guzti hauek 8 ibilbidetan sailkatuta daude eta ibilbide bakoitzean bizileku ezberdinetako animaliak daude. Adibidez, lehen ibilbidean abeltzaitzan nagusi diren animaliak ikusi daitezke (astoak, zezenak, behiak…). Beste ibilbide batean animali exotikoak daude, Hego Amerikako goi-lautadetan, Afrikako sabanetan edo oihan tropikaletan jatorria dutenak. Baita harrapakarien ibilbidean hegazti ugari ikusi ditzakegu.
ZER GEHIAGO EGIN AHAL DA?
ATRAKZIOAK
Atrakzioei dagokionez, 30 desberdin daude, adin eta interesei egokituta. Hauen artean “los rapidos” berrienetariko bat dena; horrekin batera “los potrillos”, “bici noria” eta “la batida” daude.
MUGIKORREKO APLIKAZIOA doakoa da eta bertan ordutegiak eta informazio erabilgarri guztiak aurkitzen dira.
BESTE PLAN BATZUK
Parke honen nobedadeen artean ordainketa-planak daude. Planetan sartzeko 12 urtetik beherako haurrak heldu batekin sartu behar dira. Planei dagokionez chef junior, zaintzeko animaliak eta lemurrekin elkartzeko aukera dago. Horretaz gain, ekintza ezberdinak antolatzen dira animaliak hurbileagotik ikusi eta ezagutzeko.