Lankide:Laskorain19/Proba orria

Goar Lopetegi Nieto (Ibarra, 1994ko martxoaren 14a). Mendi lasterketetan ibiltzen den ibartarra da eta lanbidez fisioterapeuta. Familian lau kide dira: ama Josune, aita Ander, arreba Maider eta bera. Aipagarriak dira bere Goierriko Bi Handietan lortu zuen bigarren postua (2019) eta Hiru Handietan lortutako laugarren postua (2018). Bere aitak bultzatuta hasi zen mendian korrika eta mendi lasterkari izateagatik da ezaguna.

Nola hasi zen mendi lasterketak egiten?

aldatu

Txikitan familiarekin mendira joaten zen. Baina 12 urte zituela bere aita eta osaba ikusi zituen Tolosako 14 orduak egiten eta horrek inbidia sorrarazi zion. Bere aitarekin hitz egin ondoren adostu zuten 14 urte zituenean egingo zituela Tolosako 14 orduak. Horrela pixkanaka-pixkanaka mendian korri egiten hasi zen eta mendi lasterketak egiten.

Txikitako zaletasunak

aldatu

Goar txikitatik hasi zen korri egitera joaten bere aitarekin. Dantzan hasi zen baina utzi egin zuen denboraldi batean eta gero bere lagunekin berriro hasi zen. Patinaia eta izotzetako hockey-a ere egiten zuen, baina piskanaka uzten joan zen. Horrez gain areto futbola ere praktikatzen zuen.

Ikasketak

aldatu

Uzturpe ikastolan ikasi zuen txikitan, eta gero batxilerra Laskorain ikastolan ikasi zuen. Ondoren Fisioterapia ikasi zuen Tuterako unibertsitatean, eta orain osteopatia ikasten ari da.

Parte hartu duen lasterketak

aldatu

Goarrek lasterketa hauetan parte hartu izan du:

-Zegama-Aizkorri

- Tolosaldeko 3 Tontorrak

-Hiru Handiak

-Tarteka asfaltoko karreretan ere parte hartu izan zuen, adibidez Ataungo Hiru auzoak lasterketan.

Palmaresak

aldatu

2018an, Xibero Trai lasteketan 1. postua irabazi zuen.

O'viento Rondador lasterketan ere lehenengo postua lortu zuen.

Tolosaldeko 3 tontorretan, hirugarren geratu zen.

2019an, 90km-ko Goierriko Bi Handiak lasterketa egin zuen, bere lagun Jon Azpirozekin batera: bere laguna lehenengo gelditu zen, eta bera, berriz, bigarren. Berak dioenez, bere lasterketarik garrantzitsuenetarikoa izan zen, laguna bere ondoan izan zuelako berari laguntzeko.