Lankide:L4idd44/Proba orria
Arrazoitze edo arrazoiketa motibatua zientzia kognitiboan eta psikologia sozialean aztertutako fenomeno bat da. Justifikazioak sortzeko edo erabakiak hartzeko arrazoiketa emozionala erabiltzen datza, ebidentzia zehatzen ordez, betiere desadostasun kognitiboa murriztuz. Hau da, arrazoiketa motibatua "argumentuak aurkitzeko joera da, indartsuagoak direla uste ditugun konklusioen alde, sinetsi nahi ez ditugun ondorioen aldeko argudioen aurrean".[1]
Arrazoiketa motibatua berreste alderako isuriaren antzekoa da, non sinesmen bat beronesten duen ebidentziak (sinesmen logiko bat izan litekeena, emozionala baino gehiago) sinesmen bat ezeztatzen duen ebidentziak baino sinesgarritasun gehiago ematen duen. Pentsamendu kritikoaren aurkakoa da, zeinaren bidez sinesmenetara modu eszeptikoan eta inpartzialean gerturatzen den.
Arrazoitze motibatuak sinesmen faltsuak eratu eta atxikitzea ekar dezake, nahiz eta funtsezko ebidentziak aurkakoak izan. Lortu nahi den emaitzak edo ondorioak ebidentzia zientifikoan eta beste pertsona batzuen ebaluazioan eragiten duen iragazki gisa jokatzen du.[2]
Mekanismoak
aldatuInformazioaren ebaluazioari eta integrazioari buruzko ikerketa goiztiarrek bayesiar probabilitatearekin bat zetorren ikuspuntu kognitiboa mantendu zuten, non gizabanakoek informazio berria azpimarratzen zuten kalkulu arrazionalak erabiliz. [3] Teoria berriagoek, berriz, prozesu kognitiboak onartzen dituzte arrazoitze motibatuaren azalpen partzial gisa; halere, prozesu motibatzaileak[1] edo afektiboak[4] ere kontuan hartu dituzte, arrazoitze motibatuaren kasuei dagozkien isuri kognitiboaren mekanismoak sakonago argitzeko. Arazoa are gehiago korapilatzeko, arrazonamendu motibatzailea erabiltzen zuten banakoen zirkuitu neuronala probatzeko diseinatu zuten lehen neuro-irudikapenarekin aurkitu zuten arrazoitze motibatuak "ez zuela aldez aurreko loturarik arrazoiketa logikoaren eginkizunekin (bayesiar arrazoiketa) eta emozio araudi kontzientearekin (esplizitua) uztartutako eskualdeekin".[5] Atal hau arrazoiketa motibatuaren mekanismoak azaltzen dituen bi teorietan ardazten da. Biek bereizten dituzte, alde batetik, banakoak ondorio zehatzak lortu nahi dituenean agertzen diren mekanismoak, eta bestetik, banakoak helburu orientatzailea duenean ematen direnak.
Helburuak orientaturiko arrazoitze motibatua
aldatuIkerketaren berrikuspen batek ondorengo eredu teorikoa garatzen du, arrazoiketa motibatzaileak joeretan zer mekanismo sortzen duen azaltzeko. [1] Eredua honela laburbiltzen da:
Konklusio desiratura iristeko motibazioak aktibazio (kitzikapen kortikala eta ernaia) maila bat garatzen laguntzen du, prozesu kognitiboen funtzionamendurako abiapuntu gisa jokatzen duena. Norbaitek arrazoiketa motibatuan parte har dezan -kontzienteki edo subkontzienteki izan-, lehendabizi banakoa motibatu behar da.
Historikoki, arrazoitze motibatuaren inguruko teorien arabera, eskuratu nahi diren ondorioekin koherenteak diren ezagutza-egituren (memoria, informazioa, ezagutza) eskuragarritasuna areagotzen dute gida edo orientzatzaile diren helburuek. Teoria honek informazioa heltzeari buruzko aurreko ikerketa onesten du, baina prozedurazko osagai bat gehituz: helburu orientatzaileak lortzeko motibazioak ere garrantzia izango du informazioa bilaketa bideratzerakoan eragina izango duten arau (prozedura-egiturak, esaterako, arau minimoak) eta sinesmenak ezartzeko. Eredu honetan, sinismenak eta arau egiturak instrumentalak dira desiratzen den ondorioa eusteko eskuratuko den informazioaren agerpenean.
Horren aurrean, Milton Lodgek eta Charles Taberrek (2000) euskarri enpirikoa duen eredu bat aurkezten zuten. Bertan eragina ezagutzari korapilaturik azaltzen dute, informazioaren prozesamendua norbanakoak jada dituen posizioen euskarrietan txertatuz.
Eredu horrek hiru osagai ditu:
- On-line prozesamendua, non ebaluaketa baterako deia egitean, jendea aldez aurretik gordetako informazioaz baliatzen den, eraginen bat sorrarazitako informazioa delarik.
- Afektua automatikoki aktibatzen da lotura duen beste nodo kognitibo batekin batera;[6]
- "Mekanismo heuristiko" batek, informazio berria ebaluatze aldera, gaiaren inguruan dituen sentimenduen gainean hausnartzera bultzatzen du norbanakoa. Prozesu horren emaitzek existentziari eusteko isuri kognitibo bat ondorioztatzen dute, baita beste batzuen aurrean ere, informazioa aurkakotuz.
Arrazoitze motibatuaren teoria hau Lodge eta Taberren The Rationalizing Voter (2013)[7] obran garatu eta probatu zen. David Redlawskek (2002) aurkitu zuen bat ez datorren informazioari sarrera ematen zioten momentuek ere garrantzia zutela isuri kognitiboaren zehazpenean. Subjektuek informazio bilaketa batean inkongruentzia aurkituz gero, asimilazio automatikoa eta eguneratze prozesua eten egiten ziren. Hori bi emaitzetako batean gertatzen da: subjektuek euren jarrera irmoki finka dezakete eraginari eusteko desiran (erabakiak hartzerakoan eta isuri kognitibo posible baten), edo subjektuek egungo sinesmenak kontraargudia ditzakete datu berriak integratzeko ahaleginean.[8] Bigarren emaitza hori bat dator zehaztasun-helburuekin zerikusia duten prozesuei buruzko ikerketekin.
Zehaztasunak orientaturiko arrazoitze motibatua
aldatuEsan bezala, informazioaren ebaluazioari eta integrazioari buruzko ikerketa goiztiarrek bayesiar probabilitatearekin bat zetorren ikuspuntu kognitiboa mantendu zuten, non gizabanakoek informazio berria garrantzizkotzat hartzen zuten kalkulu arrazionalak erabiliz. Teoria berriagoen arabera, prozesu kognitiboak arrazoitze motibatuaren azalpen partzial gisa irudikatzen dituzte, baina prozesu motibatzaileak edo afektiboak ere sartuz, arrazoitze motibatuaren kasuei dagozkien isuri kognitiboaren mekanismoak sakonago argitzeko. Jada aipatu den moduan, banakoetan arrazonamendu motibatuan parte hartzen duten zirkuitu neuronala probatzeko diseinatu zen lehen neuro-irudikapenaren arabera, "Arrazoitze motibatua ez dago loturik ez arrazoiketa logikoaren eskualdeetako neuroaktibitatearekin (bayesiar arrazoiketa) ezta emozio araudi kontzientearekin (esplizitua) ere".
Hala ere, oraingo ikerketak ez du ondorio hori onartzen. "Banks eta Hopen (2014) hasierako arazoen inguruko sentsibilizazio-aurkikuntzek adierazten dute arrazoiketa logikoa -tradizionalki konputazio geldoa (Sistema II delakoa) behar duela uste den prozesu batek- literalki segundu bakar batean erdierts daitekeela". Hori horrela da Bago eta bestelako adituen EEG ikerketaren arabera da, zeinak erakusten duen oinarrizko arrazoiketa logikoa arrazoiketa emozional azkarraren neurozirkuitu berean gertatzen dela.[9] Hurrengo atala bi teoriatan ardazten dada, arrazoitze motibatuaren mekanismoei ihes egiten dietenak. Bi teoriek bereizketa bat egiten dute banakoa ondorio zehatz batera iristen ahalegintzerakoan presente dauden mekanismoen eta banakoak helburu orientatzaile baten duenean agertzen diren mekanismoen artean.
Kundak adierazten duenez, zehaztasun-helburuek konklusio goiztiarrera iristeko prozesua atzeratzen dute, baina aldi berean, prozesuaren kantitatea eta kalitatea handitu; batez ere, inferentzia-prozesu kognitibo konplexuagoetara bideratuz. Ikertzaileek frogako subjektuen motibazioa manipulatu zutenean -helburua oso garrantzitsua zela edo euren epaiak defendatzea espero zela jakinaraziz, zehazki-, ikusi zen subjektuek prozesu sakonagoak erabiltzen zituztela eta informazio isuria murritzagoa zela. Hori horrela ematen zen zehaztasun-arrazoiak informazioa prozesatzeko eta kodetzeko garaian agertzen zirenean. Tetlockek (1983, 1985)[10] [11], zehaztasun-helburuei eta isuri kognitiboari buruzko ikerketa lerro bat berrikustean, Kundak ondorioztatu zuen "zenbait isuri kognitibo mota ahultzen direla zehaztasun-helburuen aurrean".[1] Isuri kognitibo hori murrizteko zehaztasunagatik, honako baldintza hauek proposatu zituen:
- Subjektuek arrazoiketa-estrategia egokiak eduki behar dituzte
- Beste estrategia batzuen gainetik daudela ikusi behar dute
- Estrategia horiek nahierara erabiltzeko gai izan behar dira
Azken bi baldintza hauek ezartzen dute zehaztasun-helburuek estrategia kognitiboak erabiltzeko prozesu kontzientea daukatela arrazoitze motibatuan. Eraikuntza hori zalantzan ipintzen da aurrerago neurozientzialarein ikerketa batekin, zeinean arrazoitze motibatua arrazoitzetik kualitatiboki ezberdina dela ondorioztatzen den (emaitzetan interes emozioanal indartsurik ez dagoen kasuetan) (Weston, 2006).[5]
Laburbilduz, bi ereduak desberdinak dira; batetik, zehaztasun-helburuen prozesua dago, eta bestetik, helburu orientatzaileena. Ezberdinak dira Redlawskek prozesu kognitiboak gidatzeko eta isuri kognitiboak mantentzeko finkatzen duen funtsezko paperarekiko. Kundak, haatik, lehen rol bat identifikatzen du oroimen prozesuak bezalako prozesu kognitiboetarako, baita arauen erabilera ere informazio bidezko hautaketa zehaztu ahal izateko. Neurozientziako azterketa batek, gutxienez, ez du babesten prozesu kognitiboen erabilera arrazoitze motibatuan, atxikimendu prozesu edo prozesu emozionalei sostengu handiagoa emanez, isuri kognitiboa eusteko mekanismo-gako gisa.
Ikerketa
aldatuNeurozientziaren ikerketek iradokitzen dute "arrazoitze motibatua kualitatiboki ezberdina dela arrazoiketatik pertsonek ez dutenean emaitza edo jokabide emozional sendorik lortu ondorioetan". [5] Alabaina, aurreko arrazoiketa motibatuan zehar emozio indartsu bat baldin badago atxikirik, eta emozio hori berriro presente baldin badago norbanakoa ondoriora iristen denean, konklusioak kutsu emozional handia izango du. Ondorio horri informazio berria gehitzeko aukera orok arrazoitze motibatua berragertzea eragingo du. Horrek bideak sor ditzake sare neuranalean, eta ondorioz, gizabanako horren sinesmen arrazoituak barneratu egiten dira arrazoiketa logikoa ematen den sare neuranal berdintsuetan. Horrek emozio indartsua birsortzen du informazio kontraesankorraren aurrean. Egoera hori "kutsadura emozional" gisa izendatzen dute Lodge eta Taberrek. [7] Halaber, beste gizabanako batzuk "kutsatu" beharrean, emozioak edo afektuak banakoaren arrazoitze-bideak eta ondorioak "kutsatzen" ditu.
Gizarte zientzien eskutik eginiko ikerketek iradokitzen dute errazagoa dela psikologikoki kontraesanak arrazoitzea sentimenduak berrikustea baino. Lehen aipatu den moduan, "gertaerak" nola hautemateko modua erakusten dute emozioek. Lehenik, sentimenduak sortzen dira, eta ebidentziak erabiltzen dira sentimendu horien oinarrirako. Sinesmenari eusten dioten frogak onartu egiten dira, gezurtatzen dituztenak, aldiz, baztertu. [12] Esparru publikoan eman den arrazoitze motibatuaren adibideetako bat da nola jende askok jarraitu zuen sinesten Barack Obama ez zela Estatu Batuetan jaio, hori frogatzen zuten ebidentziak egonda ere.[13]
Emaitzak
aldatuArrazoiketa motibatuaren emaitzak "prozesu kognitiboen multzo bat, hau da, sinesmenak atzemateko, egituratzeko eta ebaluatzeko estrategiak izatetik datoz. Zehatza izateko motibazioak egokientzat jotzen diren sineste eta estrategien erabilera hoberentzat hartzea dakar, ondorio partikularretara iristeko motibazioak, berriz, desiraturiko ondorioa lortzeko aukera gehien daukatenen erabilera hobetzen du".[1] Ikerketa berriek frogatu dutenez, jendea analitikoki aurkezten denean eta behar bezalako ezagutzarik ez duen zerbaiti buruz hausnartzera behartzen denean (hau da, meteorologiari buruzko azterketa berri bat aurkezten zaienean, gaiaren inguruan inolako mailarik ez dutela suposatuz), ezagutza egokiaren gabezia dute. Ez dago norabide adaketarik pentsatzerakoak, eta haien ondorioak arrazoiketa motibatuan oinarritzeko aukera gehiago daude. Bestalde, beren sinesmenen aurkako pentsamendu analitikoaren proba sinpleago bat aurkezten bazaie (hau da, faltsuak diren izenburu inplizituak ikusterakoan), arrazoiketa motibatua ez da hain gertagarria eta pentsamenduaren aldaketa zuzen bat gerta daiteke.[14]
Arrazoitze motibatuari buruzko ikerketek zehaztasun-helburuak (hau da, ondorio zuzenetara iristea) eta gida-helburu edo helburu orientatzaileak (hau da, ondorio nahigarriagoetara iristea) frogatu zituzten. Horrelako faktoreek pertzepzioei eragiten diete, eta emaitzek baieztatzen dute arrazoitze motibatuak erabaki eta aurreikuspenengan eragiten duela.[15] Emaitza hauek irismen handiko ondorioak dauzkate, izan ere, ezarritako sinesmen baten aurkako informazioarekin aurka egitean, informazio berria arrazoitzera motibatzen du pertsona bat, aurkakotasun-efektuari (edo efektu mediatikoa delakoari) ekarpenak eginez. [16] Eredu honek denbora luzez irauten badu, banakoak sendoki ezartzen ditu sinesmen horiek. Hala ere, ikerketek frogatu dute arrazoitze motibatua gaindi daitekeela. "Inkongruentzia erlatiboki txikia denean, ezezkoaren gorakadak ez du zertan gainditu sinesmenari eusteko motibazio hori (sinesmena)". Dena den, ebidentzia teorikoak dioenez, arrazoitzaile motibatuak jasotzen duen informazio inkongruenteak ziurtasuna kezka bihur dezake. Oker egotearen larritasun horrek iritzi-aldaketa eragin dezake.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e (Ingelesez) Kunda, Ziva. (1990). «The case for motivated reasoning.» Psychological Bulletin 108 (3): 480–498. doi: . ISSN 1939-1455. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ Sternlicht, H. C.. (1977-10). «The range of periodontal therapy--past and present» Texas Dental Journal 95 (10): 6–13. ISSN 0040-4284. PMID 270237. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Ingelesez) Gerber, Alan; Green, Donald. (1999-06). «MISPERCEPTIONS ABOUT PERCEPTUAL BIAS» Annual Review of Political Science 2 (1): 189–210. doi: . ISSN 1094-2939. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Ingelesez) Redlawsk, David P.. (2002-11). «Hot Cognition or Cool Consideration? Testing the Effects of Motivated Reasoning on Political Decision Making» The Journal of Politics 64 (4): 1021–1044. doi: . ISSN 0022-3816. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ a b c (Ingelesez) Westen, Drew; Blagov, Pavel S.; Harenski, Keith; Kilts, Clint; Hamann, Stephan. (2006-11). «Neural Bases of Motivated Reasoning: An fMRI Study of Emotional Constraints on Partisan Political Judgment in the 2004 U.S. Presidential Election» Journal of Cognitive Neuroscience 18 (11): 1947–1958. doi: . ISSN 0898-929X. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ Attitude strength : antecedents and consequences. Lawrence Erlbaum Associates 1995 ISBN 0-8058-1086-2. PMC 31740504. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ a b Lodge, Milton; Taber, Charles S.. (2013). The Rationalizing Voter. Cambridge University Press ISBN 978-1-139-03249-0. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ Elements of reason : cognition, choice, and the bounds of rationality. Cambridge University Press 2000 ISBN 0-521-65329-0. PMC 42960510. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ Bago, Bence; Frey, Darren; Vidal, Julie; Houdé, Olivier; Borst, Gregoire; De Neys, Wim. (2018-08). «Fast and slow thinking: Electrophysiological evidence for early conflict sensitivity» Neuropsychologia 117: 483–490. doi: . ISSN 0028-3932. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ Tetlock, Philip E.. (1983-12). «Accountability and the Perseverance of First Impressions» Social Psychology Quarterly 46 (4): 285. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ Tetlock, Philip E.. (1985-09). «Accountability: A Social Check on the Fundamental Attribution Error» Social Psychology Quarterly 48 (3): 227. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Ingelesez) Redlawsk, David P.; Civettini, Andrew J. W.; Emmerson, Karen M.. (2010-07-12). «The Affective Tipping Point: Do Motivated Reasoners Ever “Get It”?: The Affective Tipping Point» Political Psychology 31 (4): 563–593. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Ingelesez) «A Matter of Motivated 'Reasoning'» www.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ Pennycook, Gordon; Rand, David G.. (07 2019). «Lazy, not biased: Susceptibility to partisan fake news is better explained by lack of reasoning than by motivated reasoning» Cognition 188: 39–50. doi: . ISSN 1873-7838. PMID 29935897. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Ingelesez) Nir, Lilach. (2011). «Motivated Reasoning and Public Opinion Perception» Public Opinion Quarterly 75 (3): 504–532. doi: . ISSN 1537-5331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Ingelesez) Tsang, Stephanie Jean. (2018-08-01). «Empathy and the Hostile Media Phenomenon» Journal of Communication 68 (4): 809–829. doi: . ISSN 0021-9916. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).