WOLFRAMIO aldatu

 
wolframio

Elementu kimiko bat da, 74 zenbaki atomikoa, masa atomikoa 183,85 eta W ikurra duena. Metal solidoa da eta kolore zurixka du. Naturan, beste metalekin konbinatuta agertzen da. Eta Carl Wilhelm Scheele da wolframioa deskubritu zuena.

Beste izen batzuetatik ezagutzen zaio: volframio, wólfram, tungsteno.

Etimologia aldatu

Tungsteno hitza Sueziatik etortzen da: "tung" astuna bezala itzultzen da eta "sten" harri bezala, beraz hau esan nahi duena da harri astuna. Eta hitz honen sorrera Axel Fredrik Cronstedt asmatu zuen mineralogista Sueziar bat dena.

Wolframio hitza aldiz, Alemaniatik etortzen da eta wolf eta rahm hitzak erabiltzen ditu eta "balore gutxi" bezala itzuli ahal da.

Zertarako balio du aldatu

Bere gogortasunari eta beroari aurre egiteko gaitasunari esker, Wolframioa oso aproposa da zulatzeko edo mozteko erabiltzen diren tresnentzako. Horrez gain, Wolframioaren ezaugarrien esker makinen eta termosensibleen osagaiak dira. Adibidez motorreko balbulak, boligrafoen punta...

Azkenik bere beroa eta eroankortasun elektrikoari esker, wolframioa oso egokia da konponente termoresisente bezala gailu elektronikoetan.

Baina bonbileko barruko haria egiteko, erresistentzia elektrikoetan eta boligrafoen punta ohikoena da ikustea.

Ezaugarriak aldatu

Solido gogorra da, hauskorra, eta kolore gris edo zurikoa. 3.140 °C-an urtzen da (elementu guztietan urtze-puntu altuena), 5.930 °C-an irakiten du (elementu guztien artean irekite- puntu altuena) eta dentsitate handia du. Elektrizitatearen eroale ona da; azidoek ez diote kalterik egiten, baina kloroak hondatzen du.


Lurrazalean daduen elementuen artean 57. posizioa du bere ugaritasunari begira eta hauek dira Wolfram gehien duten herrialdeak:

  • Txina %30. Txinan garrantzi handia du Wolframioaren fabrikazioa eta esportazioa, antzinatik egiten baitira biak.
  • Errusia %10
  • Mongolia %2
  • Ipar Korea %1,6
  • Austria %1,5
  • Australia %1,4
  • Portugal %1,4
  • Bolivia %1,1
  • Brasil %0,8
  • Thailandia %0,6

Munduarekiko herrialde hauen batura %52,9 da.