Lankide:Joxan Garaialde/Elektroi askeko laser
Elektroi askeko laserra edo FEL ingelesezko free-electron laser-en siglaz, ohiko laserren propietate optikoak partekatzen dituen laserra da, hau da, potentzia handia irits daitekeen erradiazio elektromagnetiko izpi koherente baten igorpena, baina printzipio fisiko guztiz desberdinean oinarritzen da sorta sortzeko: energia atomiko edo molekularreko maila desberdinetako elektroiak kitzikatu beharrean, FEL batek abiadura erlatibistan azeleratutako elektroi sorta erabiltzen du medio aktibo gisa laserra sortzeko; elektroi horiek ez daude atomoetara lotuta; eremu magnetiko batean, aske mugitzen dira, hortik elektroi aske terminoa[1].
John Madey-k 1976an eraiki zuen elektroi askeko lehen laserra. Gaur egun, dozena bat baino gehiago daude martxan edo eraikitzen. Elektroi askeko laserrek laser mota guztietako maiztasun-tarterik zabalena dute, eta erraz sintoniza daitezke. Gaur egun, espektro elektromagnetikoko zati zabal bateko uhin-luzerak eskura daitezke, mikrouhinetatik hasi eta erradiazio infragorriraino, ikusgarria, ultramorea eta baita X izpietakoa ere[2]. Tresna horiek, fisikan, kimikan, biologian eta material eta teknologia berrien garapenean, ikerketa zientifikorako erabilgarriak dira, eta aplikazio praktikoak dituzte medikuntzan eta industria militarrean.
Historia
aldatuElektroi askearen laserra John Madeyk asmatu zuen[3]. Lehenengo prototipoa Stanfordeko Unibertsitatean eraiki zuten 1976an[4]. Asmakizunaren inspirazioa Hans Motz-ek wigglers edo inbertsore izenez ezagutzen diren eremu magnetiko periodikoei buruzko ikerketatik sortu zen, elektroi-laserraren bitarteko aktiboa sortzeko funtsezkoak direnak. Madeyk 24 MeV-ko energia duen elektroi-sorta eta 5 m-ko luzera duen wiggler bat erabili zituen erradiazioa anplifikatzeko. Handik gutxira, beste laborategi batzuk mota horretako laser gehiago egiten hasi ziren. 1992an, X izpien FEL bat eraikitzeko aukera aztertzen hasi ziren. 2009an hasi zen lehenengoa lanean, LCLS (LINAC Coherent Light Source) SLAC National Accelerator Laboratory-n (Kalifornia)[5]. 2011n, SACLA (SPring-8 Angstrom Compact Free Electron Laser) jarri zen martxan Japonian[6], hirugarren bat, Europako XFEL, Alemanian eraikitzen ari den bitartean.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Aboites, Vicente. Sistemas láser específicos. .
- ↑ New Era of Research Begins as World's First Hard X-ray Laser Achieves "First Light". .
- ↑ Madey, John. (1971). Journal of Applied Physics 42: 1906..
- ↑ Deacon, D.A.G.; Elias, L.R.; Madey, J.M.J.; Ramian, G.J.; Smith, T.I.. (1977). Physics Review Letters 38: 892..
- ↑ Hand, Eric. (7 de octubre de 2009). «X-ray free-electron lasers fire up» Nature 461: 708..
- ↑ «Cutting-Edge X-Ray Free Electron Laser Facility Unveiled in Japan» ScienceDaily 11 de abril de 2011.