Lankide:JokinML/Proba orria
Potentzia etapa soinua anplifikatzeko gailua da, eta audio anplifikadore edo potentzia anplifikadore izenez ere ezagutzen da. Aparailu honen helburua seinale baten tentsio, korronte eta/edo potentzia handitzean datza; hots, sarreratik uhin elektrikoko seinale bat jasotzen du, eta anplifikazio prozesu baten ondoren, irteeratik anplitude handiagoko seinalea emititzen du.
Anplifikadore baten sarrerako seinaleak potentzia baxukoak izaten dira, eta audio anplifikadoreak ezin ditu seinale hauek zuzenean tratatu; hori dela eta, aurre-anplifikazio deritzon prozesu batetik igarotzen dira. Lehenengo, sarrerako seinalearen korronte/boltaia magnitudeak anplifikatzen dira (aurre-anplifikazioan), eta ondoren, bidaltzen da seinalea potentzia anplifikadorera.
Potentzia etapa audioaren munduan erabiltzen den tresna da, eta ez da beste anplifikadore mota batzuekin nahastu behar, hala nola, irrati-frekuentziako anplifikadoreekin edo korronte zuzeneko (CC) potentzia anplifikadoreekin.
Audio anplifikadoreak, gitarra elektrikoen pastilletan, aurikularretan eta telebistarako “Home Cinema” sisteman erabili ohi dira, besteak beste.
Anplifikadore motak
aldatuBalbuladunak
aldatuLehenengo komertzializatu zen anplifikadore mota da, eta audioa anplifikazioa gauzatzeko huts-balbulak baliatzen ditu; hain zuzen ere, elektronika zaharrean erabili ohi zirenak. Elektronikaren merkatuan transistoreek harrera ona izan duten arren, balbulak oraindik ere erabiltzen dira; zeren, balbula bidezko anplifikadoreetan lortzen den soinu xehetasuna aberatsagoa den, eta giza entzumenarentzat goxoagoak diren maiztasunak lortzen dira. Anplifikadore hauetan erabiltzen diren osagaien urritasunaren ondorioz, gailu oso garestiak bilakatu dira azken urteotan.
Transistoredunak
aldatuKalitate/prezio erlazioari dagokionez, egokienak dira. Anplifikazio sistema honetan transistoreek arestian aipatutako balbulak ordezkatzen dituzte; era honetan, soinu garbiagoa lortzen da, baina aldi berean, kalitatea eta goxotasuna urriagoak dira. Aurretik esan bezala, soinu kalitate txikiagoa eskaintzen duten anplifikadoreak dira; hala ere, duten prezio ekonomikoarengatik oso erabiliak dira hainbat alorretan, hala nola, entsegu geletan.
Hibridoak
aldatuGoian aipatutako bi anplifikadore moten konbinazioa da; zirkuituaren atal batzuetan balbulak erabiltzen dira, eta beste batzuetan, aldiz, transistoreak. Osagaien bateraketa honi esker, balbulen soinu aberatsa eta transistoreen prezio baxua bateratzen dituen anplifikadorea eskuratu daiteke. Lortzen den emaitza ez da, bere osotasunean, balbulaz soilik osatutako anplifikadore batena, ez eta transistorez soilik osatutakoarena bezain merke ere; baina erosleei erdibideko hautabide bat aurkezten dienez, oso arrakastatsua bilakatu da azken urteotan; musikagintzan lanean hasten direnen artean gehienbat.