Lankide:Jgarciagar/Proba orria

Babolat logoa

Babolat Tenis marka frantziarra da, teniserako produktuen eta beste erraketa kirol batzuen fabrikazioan espezializatua. 1875ean sortua, Babolat tenisaren munduko izen ezagunetako bat bihurtu da, erraketa, soka eta tenisaren lotutako beste osa garri batzuen fabrikazioan izan duen berrikuntza eta kalitateagatik ezaguna.

Historia aldatu

Babolaten historia 1875ean hasi zen, Pierre Babolat biolin harien fabrikatzaileak tenisean sokak egiten esperientzia aplikatzea erabaki zuenean. Enpresa zurezko teniseko erraketarako sokak ekoizten hasi zen eta laster lortu zuen ospea bere produktuen kalitateagatik.1994an, Babolatek karbono zuntzezko lehen tenis erraketa merkaturatu zuen, tenisaren industria irauliz. Mugimendu honek hainbat hobekuntza ekarri zituen tenis erraketen mundura.[1]

  • Potentzia handiago.
  • Kontrola
  • Iraunkortasuna eta bibrazio gutxiago.
  • Arinagoak
  • Diseuina pertsonalizagarria
  • ...

Orduz geroztik, markak bere produktuen diseinua eta teknologian berrikuntza egiten jarraitu du, mundu mailako izen handiko tenislari profesionalekin elkarlanean, errendimendu handiko erraketak garatzeko.

Produktuak aldatu

Babolatek teniserako produktu sorta zabala eskaintzen du, erraketak, sokak, pilotak, oinetakoak, arropa eta osagarriak barne. Bere erraketak bereziki ezagunak dira bere kalitateagatik eta joko estilo ezberdinetara egokitzeko duen gaitasunagatik.Markak patentatutako teknologia ere garatu ditu, hala nola Pure Drive teknologia, erraketen potentzia eta kontrola optimizatzen dituena, eta RPM Blast sistema, spin eta iraunkortasun handiagoa ematen duten tenis-soketarako.

Aipagarria da ere bai Babolat dituen erraketa eta soka motak.

Erraketak:

  • Babolat Pure Drive:
    Babolat
    Datuak
    MotaEnpresa ta Negozioa
    Jarduera sektoreaKirol-Ekipamendua
    JabeaBabolat Familiak
    Sorrera1875
    SorlekuaLyon, Frantzia
    https://www.babolat.com/es
    Babolaten lerro enblematikoenetako bat da. Pure Drive erraketak potentziaren eta kontrolaren arteko oreka eskaintzen du.[2]
  • Babolat Aero: Aero serieko erraketak euren jaurtiketetan efektu (spin) gehiago bilatzen dituen jokalarientzat diseinatuta daude.[3]
  • Babolat Pure Strike: Erraket lerro hau kontrolera eta zehaztasunera bideratzen da. Hau da teknikan konfiantza duten jokalarientzat.[4]
  • Babolat Drive: Drive serieak potentzia eta erosotasuna ematen ditu. Egokiak dira maila ezberdinetako jokalarientzat.
  • Babolat Junior: Babolatek tenisean jokatzen hasten diren jokalari gazteentzat bereziki deiseinatutako erraketak ere eskaintzen ditu.
  • Babolat Padel: Babolatek padel erraketak ere ekoizten ditu.
  • Babolat Mahai Tenisa: Tenisaz gain, Babolatek beste kirol batzuetarako produktuak ekoizten ditu.
  • Gehigarriak: Era berean, Babolat markak motxilak erraketeroak, arropa eta jokalarientzako era guztietako osagarriak ere badituela azpimarratu dezakegu.

Sokak aldatu

  • Tripa naturaleko sokak
  • Poliesterrezko sokak
  • Filamentu anitzeko sokak
  • Polietileno sintetikoko monofilamentu-sokak
  • Tripa sintetikoko sokak
  • Kevlar sokak
  • Soka hibridoak

Konpetentzia aldatu

 
Wilson, Babolaten kompetentziaren logoa

Babolat marka bere historian zehar marka askorekin konpetentzian egon da; Head, Yonex, Prince etb...

Baina bere konpetentzia handiena historian zehar eta gaur egun Wilson multinazional da.[5]

Babesletza aldatu

Babolatek kolaborazioak ezarri ditu tenislari profesional ugarirekin urteetan zehar. Besteak beste, Rafael Nadal, Carlos Alcaraz, Andy Roddick, Jo-Wilifried Tsonga eta Nestor Aguirre dira Babolat erraketak erabili dituzten tenislari nabarmenetako batzuk. Rafael Nadal izandako harremana, bereziki, emankorra izan da, tenislari espainiarrak arrakasta handia izan baitu Babolat erraketak erabiliz, eta markaren enbaxadore ezagunetako bat bihurtu da.

 
Carlos Alcaraz
 
Rafael Nadal

Legatua aldatu

Babolatek marka ezabaezina uzti du tenisaren historian, eta indar berritzailea izaten jarraitzen du erraketa kirolen industrian. Kalitatearekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoari esker, mundu osoko tenislari profesional zein zaleen artean aukeraketa herrikoia izan da.

Gaur egun, Babolat marka bere produktuak eguneratzen eta merkatura berriak ateratzen jarraitzen du. Marka bide onetik doala erakusten duen zantzu bat da hori.

Erreferentziak aldatu

  1. «Nuestra historia | Sitio web oficial de Babolat» www.babolat.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  2. «Gama de Tenis Pure Drive | Sitio web oficial de Babolat» www.babolat.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  3. «Gama de Tenis Pure Aero | Sitio web oficial de Babolat» www.babolat.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Pure Strike | Sitio web oficial de Babolat» Babolat EU (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  5. (Ingelesez) Wilson Sporting Goods. 2023-10-14 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.