Lankide:JasoneAran/Proba orria


Sakelako telefonoaren aplikazio aldatu

Sakelako telefonoaren aplikazio edo app (ingelesezko application terminoaren laburdura) deritzo adimendun telefono, tablet eta bestelako gailu  elektronikoetan egikaritzeko diseinatuta dagoen aplikazio informatikoari, zeinak erabiltzaileari zeregin zehatz bat egitea ahalbidetzen dion. Zeregin horiek hainbat motatakoak izan daitezke, profesionalak, aisialdikoak edo hezigarriak, besteak beste.

Oro har, sakelakoen aplikazioak banaketa-plataformetan egoten dira eskuragai, eta sistema operatibo mugikorren konpainiak operatzen dituzte, hala nola Android, iOS, BlackBerry OS eta Windows Phone izenekoek. Mugikorretarako aplikazioak dohainekoak zein ordainpekoak izan daitezke, non aplikazioaren kostuaren % 20-30 bitartean banatzaileari ematen zaion, eta gainontzekoa, garatu duenari. App terminoak lortu zuen ospea hain izan zen azkarra, non 2010. urtean Word of the Year (“urteko hitza”) moduan zerrendatu baitzuen American Dialect Society-k.

Gailuetan idatzita dauden aplikazioak izanik, konpilatu beharreko programa baten lengoaian idatzirik daude, eta horrelakoen funtzionamenduak hainbat abantaila dituzte, adibidez:

·      Sarrera bizkorrago eta sinpleagoa, beharrezko informazioa lortzeko, datuen baimenik eman beharrik gabe.

·      Datu pertsonalen bilketa, berez eta modu seguruan.

·      Aldakortasun handia erabilera eta aplikazio praktikoei dagokienez, .

·      Funtzionalitate espezifikoen esleipena.

·      Zerbitzu eta produktuen konektibitate eta eskuragarritasunaren gaitasuna hobetzea (erabiltzaile-erabiltzaile, erabiltzaile-zerbitzuen hornitzaile, eta abar).

Sistema operatiboa programa bat edo programa informatikoen multzoa da, gailu baten hardware eta aplikazio informatikoen zerbitzua kudeatzen dituena (Windows, iOS, Android, etc.).

Zerbitzari batean dauden erremintak dira web-aplikazioak, eta erabiltzaileak Internet (edo intranet) bidez sar daitezke bertara, nabigatzaile orokor edo espezifiko bat erabiliz, programazio-lengoaiaren arabera (moodle).

Web batek ahalbidetzen die elkarte eta banakoei zerbitzu fisiko edo birtualetan edukia igo, gorde, mantendu, kudeatu edota biltzea. Adibidez, Dropbox software-aplikazio bat izango litzateke, zeina fitxategiak hodeian gordetzeko prestatuta dagoen eta sarbidea web-interfaze edo app baten bidez egin daitekeen.

Azken urteotan, banaketa informatikoen zerbitzuek ahalbidetu dute hainbat elkarteren (heziketakoak barne) prozesu, aktibitate eta aplikazio informatikoak kudeatzea. Hori komertzialki software-zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen bidez egiten dute (Google, Amazon, Microsoft). 

Sakelakoen aplikazioen jatorria aldatu

Komunitate teknologikoak onartutako irizpide bat baino gehiago daude aplikazioen jatorriaren inguruan, baina hogeigarren mendeko laurogeita hamarreko hamarkadako telefono mugikorren bideo-jokoen lehenengo aplikazioetan (deien tonuetan, egutegi eta agendetan) koka daiteke abiapuntua. Oinarrizko telefono modura ezagutzen ziren, pantaila txikikoak, gehienak ukipen-pantailarik gabekoak.

Gauzak horrela, 1994. urtean, Tetris izenekoa izan zen telefono mugikor batean instalatutako lehen jokoa. Hiru urte geroago, Nokiak orain arteko onarpenik handiena izan duen Snake jokoa kaleratu zuen, zeinaren garapena Arcade Blockade-n oinarritu den. Azken joko hau eta beraren aldaerak marka finlandiarreko 350 milioi gailu mugikor baino gehiagotan izan ziren aurreinstalatuak. Eta 6110 modeloa izan zen bi jokalariren arteko erabilera bikoitza ahalbidetu zuen lehen bideo-jokoa, ataka infragorri bidez. Gaur egun (2017), oraindik irauten du beraren aldaera batek, Arrow izenekoak, Ketchapp enpresa frantziarrak garatua izan zena.

Geroago, 2000. urtean WAParen (Wireless Application Protocol) inbasioak ahalmen handiagoa eskaini zuen telefonia mugikorreko operadoreek banatutako jokoak deskargatzeko. Baina aplikazioen goreneko maila 2008. urtetik aurrera agertu zen Apple-en App Store (Android-entzako lehen SDK) eta ondorengo baina ia berehalakoa izan zen Android Market-en kaleratzearekin batera; azken honek Google Play izena hartu zuen 2012. urtean, Google Music-ekin fusionatu ondoren, Google-en banaketa digitalaren planteamendu estrategiko berria aurrera eramateko. 

Web-aplikazioak aldatu

Azken urteotan, 2010etik aurrera, asko aldatu da Internetera sartzeko eta nabigatzeko modua, gailu mugikorren sorkuntza eta arkitektura teknologikoak eraginda. Ondorioz, web-egileek programazio-kodeak aldatu dituzte, euren orrialdeen konfigurazioak gailu teknologiko ezberdinetara egokitzeko. Izatez, web-aplikazio bat edozein sistema operatibo darabilen gailu mugikor independente batera optimizatu eta egokitu den web-orrialde baten bertsioa besterik ez da.

App baten diseinu eta garapena aldatu

Gailu mugikorretarako aplikazio baten garapenak haien mugak izan behar ditu kontuan. Gailuak bateriarekin funtzionatzen dute, pantaila-tamaina ezberdinak izan ditzakete eta, gainera, software- eta hardware-konfigurazio ezberdinak eta datu espezifikoak ere aldakorrak dira gailu bakoitzean. Cuello y Vittone app-diseinatzaileen arabera aplikazio baten diseinu eta garapenerako prozesua honako bost pauso hauetan egituratu daiteke:

- Kontzeptualizazioa

- Definizioa

- Diseinua

- Garapena

- Argitalpena