Lankide:IruneFN/Proba orria

BAREA aldatu

Barea, barraskiloaren antza duen animalia da, baina kasu honetan, ez du maskorrik edo maskorra haren gorputzaren barnean dago. Bi animalia hauei, moluskuen barruan gasteropodo deitzen zaie ezaugarri honengatik eta ornogabe deituriko talde handiago baten barruan sartzen dira bizkar-hezurrik ez dutelako.

Animali espezie guztien %97 ornogabeak dira.

   Ba al dakizu    

Ornogabeen adibideen artean intsektuak, karramarroak, zizareak edota olagarroak sartu ditzakegu.

 
Barearen itxura lupa batetik ikusia.


Itxura aldatu

Bareen luzera 1 eta 15 zentimetro artekoa da. Buruan, ahoa eta lau antena dituzte. Bi antenen gainean, begiak dituzte eta ahoan hortzak eta mihia. Zati gihartsua haien oina da eta lurrean itsas daiteke. Gainera, bere gorputza duen mukiari esker, erraz mugitu ahal dira.

Bareak, hermafroditak dira eta honek esan nahi du, arrak eta emeak direla baina ez aldi berean.


Mugimendua aldatu

Bareak, egun batean balditza hoberenetan, 4 eta 7 metro artean mugitu ahal dira.

Ingurunea aldatu

Normalean, bareak, gauez ateratzen dira tenperatura eta hezetasunaren arabera. Bareak hiltzen dira tenperatura -3ºkoa bada eta hezetasuna ez badago ezin dute mukirik sortu.

Edozein ingurunetan aurki ditzakegu eta ondorioz, bare espezie asko daude. Batzuk lurtarrak dira eta beste batzuk uretan bizi dira; hauei itsas-bare deitzen zaie nahiz eta haren izen zientifikoa nudibrankio izan.

Elikadura aldatu

Nagusiki, landareak jaten dituzte baina animalien hondakinak ere.