Lankide:Iregi1984/Proba orria

Dida!, "Gaztea" irratiko eguneko lehen saioa da. Umorez, aktualitatez eta berri interesgarriz osatua.

Di-da irratsaioa goizeko 7:00etan hasten da eta 11:00etan bukatu. 7:00etatik 11:00etara umorea, aktualitatea eta musikaren nahasketa bat egoten da.

Lehen denboraldia 2008an hasi zen eta hasiera batean 7:00etatik 10:00etara irauten zuen, baina ordutik aldaketak izan ditu. 2021-2022ko denboraldian, esaterako, 14:00ak arte irauten zuen.[1]

Udako denboraldietan Dida Fresh! saioa ere egiten dute.

Aukezleak aldatu

Dida! irratsaioak lau aurkezle nagusi ditu. Horiez gain hainbat laguntzaile dituzte, baita munduan banatutako "korrespontsalak" ere (New York, Paris, AEBetako mendebaldeko kosta, etab.)

Hasieran Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Jon Gotzon Aldaparena eta Ainhoa Vitoria ziren aurkezle nagusiak. Tarte batean Ibon Fernandez ere batu zitzaien. 2016ko irailean aurkezle berriekin hasi zen saioa: Julen Telleria eta Antton Telleria anaiek hartu zuten Joseina Etxeberria eta Ibon Fernandezen lekua eta Edurne Garmendia, Jon Gotzon Aldaparena eta Ainhoa Vitoria ohiko gidariei batu zitzaizkien.[2]

2018an Andrea Aranburu, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 3. mailan zegoela, Dida! saioan praktikak egiten hasi zen.[3] Gerora Dida-ko lantaldeari batu zitzaion, eta, 2021eko irailean hasi zen denboraldian, esaterako, 7:00etatik 11:00etara, Julen Telleriaren gidaritzapean, Jon Gotzon, Antton Telleria eta Andrea Aranburu aritzen ziren; 11:00etatik 14:00etara, berriz, Ainhoa Vitoriak eta Xabin Fernandezek gidatzen zuten saioa.

2023an Julen Telleria, Antton Telleria, Andrea Aranburu eta Jon Gotzon Aldaparena dira aurkezle nagusiak.

Aurkezle nagusiez gain saioan parte hartzen duten lankideetako batzuk dira Maddalen Arzallus, Andoni Ollokiegi, Jon Baztarrika, Alain Ibarra,

  1. Urkizu, Urtzi. «Kolaboratzaile berriekin ekin diote denboraldiari EITBko irratiek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-19).
  2. «Aurpegi berriekin abiatu du 'Dida' saioak denboraldia» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-02-19).
  3. «Andrea Aranburu - Ikus-entzuneko Komunikazioa gradua | Andrea Aranburu Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 3. mailan dago eta unibertsitatea Dida Gaztea-eko egiten dituen praktikekin tartekatzen ditu.... | By Mondragon Unibertsitatea | Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-19).