Lankide:Intzala/Proba orria

HERNANIKO GAZTE OLINPIADAK aldatu

 
2018ko Gazte Olinpiadak


Hernaniko Gazte Olimpiadak 1988an hasi ziren gazte arteko lehiaketak dira. Ondoren 98.urtean berreskuratu, baina berriro etenaldia egon ostean 2010ean  antolatu ziren eta hordurik aurrera 2 urtean behin egin dira, 2020ra arte.

Garaiko testuingurua: aldatu

80eko hamarkada garai konplexua zen egoera politiko eta sozio-laboralei dagokienez. Gizartea eraldatzen ari zen, oinarritzat bestelako balio eta ideiak hartzen hasiak ziren. Gazteen artean zalantzak nabariak ziren eta eztabaidatu eta euren beharrak asetzeko mobilizatzeari eta antolakuntza politikoari ekin zioten. Antolakundeak ere pil-pilean zeuden eta aipatzekoa da drogak ere hutsune handiak utzi zituela. Konplexua izan arren, garai emankorra izan zen, egunera arte iraun duten hainbat gizarte mugimendu sortu baitziren nazio nahiz herri mailan.

Aurrez azaldu bezala, giro politikoa gori-gorian zegoen eta gazteak politizatuak egon arren, koadrilaka antolatzen ziren. Ez zegoen inolako konexiorik koadrila ezberdinen artean, hau da, lagun taldeak itxiak ziren eta neska eta mutilen arteko bereizketa ere nabaria zen. Hori horrela, garaiko gazteriaren arteko harremana oso urria zen eta haien harteko hizkuntza nagusia gaztelania. Esan bezala, drogak ere garrantzi handia zuen; heroinaren kontsumoa nahiko zabaldua zegoen herrian.

Gazte olinpiaden hasiera: aldatu

Testuinguru horretan, Hernaniko gazteek aisialdirako beste ekintza batzuen beharra somatu zuten eta horrela sortu ziren oraindik herrian nagusi diren hainbat jarduera, hala nola, Akelarrea eta Gazte Olinpiadak.

Helburuak: aldatu

Jarduera hauen helburuak herriko gazte talde ezberdinak antolatzea, euskara bultzatzea eta drogen kontsumoa murrizten saiatzea ziren.

Hernaniko Gazte Olinpiadak: aldatu

88ko olinpiadak: aldatu

Antolatu ziren lehen Gazte Olinpiadak 1988. urtean izan ziren. Parte hartzea koadrilaka izan zen, eta 4 bat pertsona dena antolatzen eta jendearen atzetik ibili baziren ere, azken finean denak izan ziren koordinatzaileak. Astero biltzen ziren; olinpiaden parte ziren koadrila bakoitzeko kide bat joaten zen asanbladetara eta bertan, egindako proba edo ekintzaren inguruan hitz egin, horren balorazioa… egiten ziren.

Lehen urte hartan, 20 koadrila inguruk hartu zuten parte. Lagun talde bakoitzak proba edo ekintza bat antolatu behar zuen, hau da, aurrez azaldu bezala, elkarlanean sortu ziren. Koadrila bakoitzak sorturiko eta antolaturiko frogak irabazle bat zuen, baina jarduera guztiak ezberdinak zirenez irabazle anitz egon ziren. Aipatzekoa da, irabazteari ez zitzaiola garrantzi handia ematen; emakumeek Olinpiadetan parte hartzeak, adibidez, inportantzi handiagoa zuen, eta koadrilak emakume eta gizonetan banatuak zeudenez, hainbat talde elkartu egin ziren parte hartzeko.

90 egun inuguru iraun zuten, 4 hilabetetan zehar, eta hainbat proba ezberdin egin ziren, batezere kirolak; saskibaloia, futbola, xakea... Amaiera eman zitzaienean kiroldegian ospakizun handi bat egin zen, kontzertuekin, eta bertan hainbat sari banatu ziren. Sari hauek eskuz egindakoak ziren, zeramika eta beste hainbat materialekin.

Ondorio gisa, herriko koadrilek elkarren harteko harremana sustatzea lortu zuten, hau da, Olinpiadek pertsona ezberdinek elkar ezagutzeko aukera eman zuten.

98ko olinpiadak: aldatu

10 urteko etenaldiaren ostean, Hernaniko hainbat gaztek berriro Olinpiadak antolatzea erabaki zuten. Garai artan, egoera politikoa ezberdina zen. Bazegoen herrian nolabaiteko gazte antolaketa; gazte asanblada, aisialdi taldeak... , hau da, gazte mugimenduek indar handiagoa zuten. Ordura arte, ez ziren Olinpiadak berriro antolatu, baina Gazte Asanblada ekimen ezberdinak egiten hasi zen, herria berriro ere mugitzen hasteko. Asanbladako kideek karaoke bat antolatu zuten, eta bertan jende asko animatu zela ikusi zutenean, iruditu zitzaien ideia ona zela 88koak bezalako Olinpiada batzuk antolatzea.

Behin erabakia hartuta, kaleetan zehar katelak jarri zituzten antolatzeko prest zeudenak bilera batera gonbidatuz, eta Asanbladako kideak eta hitzarmen hartara azaldutako gainontzekoak hasi ziren ekimena antolatzen. Udalaren aldetik ez zen laguntza handia jaso, lekuak uzteko oztopoak jartzen baitzituen, baina ikastolek, tabernek… hainen instalazioak eskaini zituzten.

Olinpiada haietan ere jende askok parte hartu zuen, aurreko Olinpiadetako garaiak gogoratu nahi izan zituztenek, eta jenerazio berriek. Gainera, herrian halako arrakasta izan zuten, non udaltzainen taldea ere sortu zen.

Bi hilabete inguru iraun zuten, eta frogak asteburu nahiz astean zehar izaten ziren. Olinpiaden amaierako ekimena, Oialume biltokian izan zen, eta bertan, parte hartu zuen lagun talde bakoitzak “playback” bat prestatu zuen.

Aipatzekoa da, 88ko Olinpiaden antza izanda ere, berezitasunak ere bazituztela; hala nola, balore ezberdin eta berri batzuetan oinarritu ziren 98an. Taldeak mistoak izan behar zuten, eta ez zein inolako bereizketarik egin kiroletan emakume eta gizonen artean, 88an ez bezala. Era berean, betiko kiroletatik aldentzen eta proba berriak antolatzen hasi ziren.

Hauen ostean, 2000.urtean antolatzaileak berriro saiatu ziren jarduerarekin jarraitzen, baina herriko gazteen aurkako sarekada baten ondoioz bertan behera uztea erabaki zen.

2010eko olinpiadak: aldatu

Gaur egundik hurrenen dauden Onilpiadak 2010.urtean abiatu ziren. Gazte Asanblada eta 98an antolakuntzan ibilitakoen artean harremana sortu ostean, berriro ere olinpiadak antolatzen hastea erabaki zen. Hasieran, ideia oso handia zenez, eta nola antolatu ikusteko, mini-olinpiada batzuk antolatzea erabaki zen. Mini-olinpiada hauek aurrera ateratzeko egindako lehen asanbladan ehundik gora pertsona azaldu ziren, eta Gazte Asanbladako kideak konturatu ziren tamainako Olinpiada batzuk antolatu behar zituztela. Hori horrela, talde bakoitzetik bozeramaile bat aukeratu eta Olinpiadak antolatzeari ekin zioten.

Hirugarren belaunaldiko Olinpiada haietan 30 taldek hartu zuten parte, 400 pertsonatik gora, eta bai generazio berriak eta bai 80 zein 90eko hamarkadetan parte hartu zutenak izan zirenez, adin tartea 16 eta 50 urte bitartekoa izan zen.

Gazteek emandako erantzuna espero ez bezalakoa izan zen, eta hainbat taldek probak prestatzeko konpromisoa hartu zuten.

Gaur egungo olinpiadak: aldatu

 
2018ko Hernaniko Gazte Olinpiadak

2010etik geroztik 2 urtean behin izan dira Olinpiadak, 2012., 2014., 2016. eta 2018.urteetan. Hauetan, 500 pertsona inguruk hartzen dute parte. 2020ean izan behar zuten hurrengo Olinpiadek, eta iada antolatzen hasiak zirenean Covid-19-aren ondorioz bertan behera geratu behar izan dira.

Jokoen antolaketa: aldatu

Olinpiadak, parte hartzen duten taldeetako partaide guztien artean antolatzen dira. Esan bezala, bi urtean behin egiten dira, eta antolatzen hasteko garaia denean, herriko gazte guztiak gonbidatzen dira. Hala ere, egindako lehen bilera horretara ordura arte Olinpiadak antolatzen ibilitako KOI taldeko hainbat kide joaten dira, nondik hasi eta plangintzaren nondik norakoak azaltzera, baina bilera horretan sortzen da hurrengo jardunaldia antolatuko duen KOI talde berria.

Beraz, KOI herriko gazteek osaturiko taldea da, eta proposatutako probak, jokoak… bideragarriak diren esateaz, materaialak lortzeaz eta egitarau erregularra egiteaz arduratzen dira bertako partaideak.

Probak asteburu eta ostegun iluntze-gauetan egiten dira eta haien artean guztiz ezberdinak dira. Gaur egun, 80.hamarkadan ez bezala, jolas kooperatiboen aldeko aprostua egin da, baina patin lasterketa bezalako klasikoak oraindik egiten dira.

Olinpik news: aldatu

Olinpik news 2014ean sortutako komunikazio sare bat da. Proiektu berri honen helburua Hernaniko Olinpiaden jarraipena egitea da, eta hau sareetan zabaltzea. Hori horrela, youtube bezalako plataformetan topatu daitezke urte ezberdinetako proba anitz.

Bibliografia: aldatu

https://hernanikogazteasanbladadotcom1.wordpress.com/karmona-88ko-olinpiadak/

https://hernanikogazteasanbladadotcom1.wordpress.com/aitziber-98ko-olinpiadak/

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2014-05-24-07-00.pdf

Hernani 2014 liburuxka→ Hernaniko Udala (Hernaniko Udal LIburutegian hartua)