Lankide:Iñigo Eguskiza Sesumaga/Proba orria

Dokumentalaren bi guneak lotzen dituen zubia: Bizkaiko Zubia

160 Metros: Una Historia del Rock en Bizkaia (euskeraz 160 Metro: Bizkaiko Rockaren Historia Bat) Joseba Gorordok eta Álvaro Fierrok zuzenduriko 2014ko euskal dokumentala da. 90.ko hamarkadan Bilboko itsasadarraren bi ertzeetan sortu zen eszena musikala jorratzen du. Ondorioz, Eskorbuto, Zarama, Parabellum, El Inquilino Comunista eta Los Clavos bezalako taldeen ekarpena aztertu egiten da. Tituluak Nerbioi ibairen bi ertzeen artean dagoen distantziari egiten dio erreferentzia, Bizkaia Zubia bien arteko lotura gisa hartuta.

Dokumentalak bi eremu banandu huetan gauzatu ziren desberdintasun soziokulturalak aditzera ematen ditu, bertako musikan izan zuten eragina azalduz. Horretarako artxibozko materialak (bideoak, argazkiak…) erakusten dira eta adituak edo eszena bizi izan zuten lekukoak elkarrizketatzen dira. Proiektu transmedia gisa aurkeztu zen.

Sinopsia aldatu

160 Metros: una Historia del Rock en Bizkaia Bilboko itsasadarrean 90.ko hamarkadan egon zen aldaketa soziala rockaren ikuspuntutik kontatzen duen proiektu transmedia da.

Tituluak Nerbioi itsasadarraren bi ertzen arteko distantziari egiten dio erreferentzia, Bizkaiko Zubia lekuko gisa eta gauzatu ziren desberdintasun soziologiko eta ekonomikoak azpimarratuz. Hau desindustrializazio kontestuan eta Guggenheimeko eraikuntzan kokatzen dugu, bi rock eszena desberdinetan eta bizitza ikusteko bi modu desberdinetan. Ezkerraldeko ertzak estilo punk eta sozialagoa izan zuen (Eskorbuto, Parabellum, Zarama, etb.) eta eskuinaldekoak, Getxo Sund bezala ezagutuko zena, izaera hedonista eta globalago bat izan zuen (El Inquilino Comunista, Los Clavos, Lord Sickness, etb.)

Egitura aldatu

Dokumentala bost kapitulutan bananduta dago.

El punk ha muerto: aldatu

Lehenengo kapituluan 90.ko hamarkadetako eszenaren kontestu historikoa azaltzen da. Langabezi maila nabarmenki handia zen gune industrialetan (Bilbon eta Barakaldon batez ere) eta Guggenheim museoa Bilbo hiri metropolitano bat izatera pasatzeko lehenengo urratsa izan zen. Testuinguru musikalean, hamarkada aurreko punka jadanik indarra galtzen zihoan eta Grungea garrantzi handia zuen nazioarte mailan.

La Margen Izquiera: aldatu

Bigarren kapituluan ezkerraldeko ertzeko musika taldeen ibilbide historikoa azaltzen da 80.ko hamarkako punktik 90. hamarkada arte.

Getxo Sound: aldatu

Hirugarren kapituluan eskuinaldiko ertzean sortu zen eszenaren bilakaera azaltzen da. Garaiko taldeek eskura izan zituzten azpiegitura eta laguntza publikoak.

160 metros: aldatu

Laugarren kapituluak bi ertzeen arteko desberdintasun sozial eta ekonomikoak jorratzen ditu.

¿El Punk ha muerto?: aldatu

Bostagarren kapituluan gaur egungo belaunaldiaren aisialdi eta musika ohituren inguruan hitz egiten da.

Talde teknikoa aldatu

Zuzendaria: Álvaro Fierro, Joseba Gorordo
Gidoia: Álvaro Fierro, Joseba Gorordo
Argazkigintza: Txabi Elkorobarrutia
Muntaia: Diego Urruchi
Soinua: Xanti Salvador
Musika: Eskorbuto, Zarama, Los Clavos, El Inquilino Comunista, Parabellum, etc.
Produkzioa: MEDIA ATTACK / EUSKALTEL
Ekoizleak: Diego Urruchi y Raúl López Ortega (Media Attack)

Sariak aldatu

  • ZINEBI 55 (2013) - Bertoko Begiradak Aukeraketa Ofiziala
  • DOCK OF THE BAY 2014 - Pelikula dokumental hoberena

Erreferentziak aldatu