Lankide:HierroMikel/Proba orria

Jacquerie

aldatu

Sarrera

aldatu

Jacquerie hitza 1358ko maiatzaren 28an eta ekainaren 10ean (data horiek ez dira guztiz jarraitzen) ematen den nekazarien matxinadari aplikatzen zaio, l 'Ile-de-Franceko eremuak astindu zituena hain zuzen ere: errebolta motza edo iragankorra izan arren, Eliseo Reclusek erabakitzen duen bezala, “Irudimenak txundituta uzten ditut, halako prodigo bat bezala"; honen ondorioz, bere izena erabilia izan da honelako tamainako edozein nekazal altxamendu adierazteko [1](BONNASSIE, 1983). Izenaren jatorria J. Froissart Erdi Aroko kronikagilearen arabera, garaiko jaun feudalek beraien lurretan lan egiten zituzten morroi zein nekazariei jacques deitzen zituzten modu despektibo batean. Izendapen hura gaur egunera heldu zaigu kronikagileari esker, zeinak nekazari hauei horrela izendatu zituen bere pasartetan. Gainera, azpimarratu beharra dago ziurrenik ezizen hura jarri zietela nekazariek zeramaten arropengatik, hots, jaki bat janztearen ondorioz. Hortaz, hortik landa mugimendu sozial honen izenaren jatorria. (MOLLAT, & WOLFF, 1989)

Garaiko koiuntura ekonomiko eta soziala

aldatu

XII. mendearen amaiera aldera, mendebaldeko eta erdialdeko Europak gutxienez bizi izan zuen bi mende lehenagotik garatzen ari zen zabalkuntza. Lehenik eta behin, ekonomiaren bilakaerak ekoizpen baliabideak garatu zuen, eta horiek, aldi berean, kontzentrazio demografikoarekin batera gatazka sozialen nukleoa izango ziren. Bestalde, garapen ekonomiko handia klaseen arteko ezberdintasun sozial eta ekonomikoak handitu zuen, horrela gizarte askatasunen polarizazioa handituz. Prozesu honek nabargarria izan zen landa eremuan. Erregistratutako dokumentuei esker, nekazarien gizartearen bizi-maila nahiko baxua ikus daiteke; ustiategien hedadura kaskarrak, ondasun higigarrien pobrezia eta, aurrezkiak izateko gabezia, batez ere, biziraupen ekonomia bat jorratu behar zutelako. Hau da, nekazari familien biziraupena autohornikuntzan oinarritu zen. Gainera, ekoizpenaren zati bat jaun feudalak jasotzen zuen eragiten zuena nekazarien aurrezteko gaitasun eza. Aberatsen menderatze ekonomikoa zen sistema feudalaren oinarria, eta sistema horretan gizarteko edozein esparruetan nagusitzen zen. Hortaz, landa-eremuko jaun feudalek edo hirietako aristokraziak udal-gobernua edo botere jurisdikzionala haien eskutan zutenez soilik haien interesen alde baino ez zuten jardungo. (MOLLAT, & WOLFF, 1989)

Garapen ekonomiko orokorrak, ekoizpen munduaren antolaketa mailakatua eta, finantza esparruak egoera berri bat eratu zuten. Beraz, XIII. mendean  estatuaren antolaketa  eta finantzen protagonismoa handituko da. Frantziaren kasuan adibidez, botere monarkikoaren gorakadaren ondoren agiri ekonomikoen beharra areagotuko da. XIII. mendearen amaieran nabarmentzen den zorpetzeak, bai nekazaritza munduan bai hirietan, pobretze orokorra eragin zuen. Hori dela eta, nekazari askok maileguak kontratatu zituzten hartzekodunekin, aldi baterako zailtasunak gainditzeko edo ekipamendua hobetzeko. Pobretze orokor horrek gobernarien kudeaketa txarraren eta xahutzearen ondorioz gertatu izan zen, bere heinean geroz eta zerga altuagoak ezarriz zorpetzea ordaindu ahal izateko. Era berean, finantza zailtasunak herritarren gaineko presioa areagotu zuten, zeinak, aldi berean, gizarte-tentsioa larriagotu baitzuten, eta Europa osoan mendearen erdialdean garatutako gizarte-mugimenduen emaitza eta jatorria izan baitziren. (MOLLAT, & WOLFF, 1989)

Funtsean, XIII. mendearen amaieran, Europar mendebaldeko gizartea, landa-gizartea izan zela esan dezakegu, hots, biztanleria gehiena landa-munduan bizi zen hiriguneetan baino, alegia. Sistema feudalaren egitura ekonomikoa nekazari familietan oinarritzen zen, nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiapena jorratzen zutenak. Hala ere, artisautza eta merkataritza jardueren garapenak landa eta hiri eremuen arteko lotura erraztu zuen. Horrek, aldi berean, nekazaritzako produkzio-sistemaren hazkundea bultzatu zuen. (CORTAZAR, & MUÑOZ, 2012)

Bestalde, landa-gizartearen hazkunde aldia amaitu egin zen. Hortik aurrera, landa-munduak ez ditu faktore exogeno bortitzak bakarrik biziko, hala nola; gosea, epidemiak edo gerra. Aitzitik, ekoizpen eta banaketa-sisteman ere aldaketa sakona bizi izango da, hau da, sistema feudalaren egiturak krisian sartuko da hurrengo faktoreengatik; luberritzeen agortze fisiko eta politikoak (ulertu behar dugulako erresumek muga politiko eta fisikoak zituztela) bere heinean, jaur-errentaren beherakada eragingo zuena. Edonola ere, testuinguru horrek eragin zuen jaun feudalek neurri berri eta gogorragoak hartzea, hala nola, zerga-presioa handitzea. Gizartearen  biolentzia  eta matxinaden gertaerak piztea areagotuko zuena. (CORTAZAR, & MUÑOZ, 2012)

Jacqueriaren aurrekariak

aldatu

Aurrekariak laburki azalduz, pentsatu behar dugu XIV. mendeko krisian barneratzen gabiltzala, eta Jaqueriaren aurreko zein osteko urteak gehiengoaren gizartearentzat ez zirela errazak izan. Fourquierren arabera, hurrengo hauek dira batik bat, Jaqueria eragin zuten arrazoi nagusiak, zerealen prezioen jaitsitzea, agintari publikoen ahulketa, noblezia[2]ren desakreditazioa, eta ohore-galtzea gudu zelaian, eta izurrite beltzak eragindako astinaldi psikologikoa (BONNASSIE, 1983).

Hala ere, guk 100 urteko gerraren testuingurua gehituko genioke; gerra hau askotan urteetan zehar su eteteak ematen ziren, hilabeteetan gerra barik, ejerzitoetako mertzenarioak lanposturik gabe geratzen ziren. Beraz hauek egoera hori solbentatzeko harpilaketak aurrera eramaten zituzten haiek bizirauteko. Beraz koiuntura honetan, herriaren gain erortzen zen zama izugarria zen, agintari publikoen ahulketarekin zonalde handiak defentsarik gabe geratzen ziren (harpilatzeak gertatuz), uzta txarren eta klima aldaketa garaian gaude, non elikagaien ekoizpena jaisten zen prezio orokorrak igoz. Honi guztiari izurrite beltzaren epidemia gehitu beharko genioke, hilkortasun tasa izugarri handituz. Beraz esan dezakegu matxinada honen aurrekariak ez direla arrazoi gutxi batzutan zenbatzen, baizik eta, denbora luzez iraun duen bidegabekerien ondorioz hasi zela. (CORTAZAR, & MUÑOZ, 2012)

Matxinadaren gertaera nagusiak

aldatu

Altxamendua Saint-Luc d’Esserent-en hasi zen, hala ere, azkar zabaldu zen mantxinadaren sua, zabalduz l 'Ile-de-Franceko kanpiña guztietara, Txanpanan, Normandian, Lorenan edo Artoisen eragitera iritsi zelarik. Nekazariak batzen joan ziren, nagusi parrokial edo eliztarrak aukeratu zituztelarik, baita ere, goi buruzagi bat aukeratu ere, Guillaume Carle delakoa. Honek 5000 nekazal inguruko ejerzito bat bildu zuen, bere estrategia nagusia, Parisen nekazarien auzia jarraitzen zutenekin batzea izan zen. Azken hau ez zuen lortu, batik bat, denbora faltaren ondorioz, gutxira altxamendua bukatuz. Nafarroako Karlos Gaiztoak, kontra-jacqueriare burua zenak, jacqueria den matxinada zapaldu zuen Melloko batailan, Clermont-en-Beauvaisis ondoan, ekainak 9an edo 10an. Guillaume Carle, jaunen aldera barkamen hitzematearen gezurrarekin harrapatu eta exekutatu zuten  (BONNASSIE, 1983).

Azpimarratu behar da, matxinadak ez zuela inoiz erregearen aurkako kutsurik izan. Aldiz, egoera politikoa kritikatu eta nobleziaren gehiegikeriei aurre egitea bilatzen zuen. Matxinatuek erregearekiko lehialtasuna mantentzen zuten, eta honen babesa espero zen.

Matxinadak iraun zuen 15 egunetan, nekazariek nobleen jabetzak suntsitu, lapurtu eta desjabetu zituzten. Hala nola, hainbat gaztelu eta dorretxe erre zituzten. Horrez gain, hainbat noble bortxatuak eta exekutatuak izan ziren. Bestalede, gertakari bortitz hauek kroniken bitartez heldu zaizkigu guri, eta azpimarratu behar da kronika hauek klase boteretsuen bertsioa kontatzen dutela, kasu askotan errealitatea esajeratuz[3] (ANTON, 2016).

Hona hemen, J. Froissart eskutik heldu zaigun haren kronikaren pasarte bat. Bertan ikusi dezakegu nolakoa izan zen matxinada, nahiz eta, kontuz ibili behar da intepretatzeko momentuan. Gainera, kontuan izan behar dugu iritzi guzitz subjektibo baten bidez idazten duela gertakizuna, eta horregatik dokumentu ez-oso edo partziala dela azpimarratu beharko genuke. Testuarekin hasi baino lehen, esan guk itzuli dugula.

Nafarroako erregea askatu eta gutxira, asaldura handia sortu zen Frantziako hainbat lekutan. [...]. Herrixketako jendea biltzen hasi zen, ehun baino gehiago ez zirela, eta esaten zuten Frantziako noble guztiak, zaldunak eta ezkutariak, erresumaren traidoreak zirela, eta onuragarria izango zela haiek akabatzea [...]. Gero, handik hurbil bizi zen zaldun baten etxerantz abiatu ziren, makila ferratuak eta aiztoak eskutan eramanez, beste armarik gabe. Bertan sartu ziren, zalduna, emaztea eta seme-alabak hil zituzten, txikiak eta handiak, eta etxeari su eman zioten [...] Gauza bera egin zuten beste gaztelu eta etxe honetan. Aztoratzaileak hainbeste hazi ziren, non sei milara iritsi baitziren. Beren kopurua igarotzen zen leku guztietatik hazten zen, beren izaerako jendea batzen baitzitzaien, eta zaldunek eta ezkutariek beren etxeak uzten zituzten [...]. Beauvaisis osoan eta Corbie, Amiens eta Montdidier inguruetan hirurogei etxe eta gaztelu baino gehiago erre eta bota zituzten [...]. Beauvaiseko, Corbesiseko, Vermandoiseko eta Valoiseko lurraldeetako gizon jatorrek beren etxeak suntsituta eta lagun erailak ikusi zituztenean, gaiztagin hauen eskutik, laguntza eskatu zieten Flandes, Henault, Brabante eta Hesbayeko lagunei. Asko etorri ziren berehala leku guztietatik. Atzerritar hauek herrialde hartako nobleekin elkartu ziren. Jende hura errukirik gabe hiltzen eta suntsitzen hasi ziren, eta zuhaitzetan, edozein lekuetan, jendetza ukatzen hasi zuten. Era berean, Nafarroako erregeak egun bakar batean hiru mila hil zituen Clermontetik gertu [...]

J. Froissart, Chroniques, lib. I, part. II.

Cortazar, D. J. A. G., & Munoz, J. A. S. (2012). Manual de Historia Medieval / Manual of Medieval History (2.a ed.). Alianza Editorial Sa.

Matxinatuenganako errepresioa gogorra izan zen. Nobleek euren jabetzak eta bizitza arriskuan ikusi zuten matxinada honen ondorioz, eta hauen erantzuna zigor bortitzak izan ziren. Hala, Karlos II.ak bakea negoziatzera gonbidatu zuen Guillaume Carle, baina gonbidapen  hau iruzur bat besterik ez zen, eta Guillaume Carle atxilotu zuten. Ostean nekazarien liderra torturatu eta gero eraili egin zuten. Jarraian nobleek ehundaka nekazari hil zituzten. Hurrengo bi hilabetetan exekuzioak, bortxak eta etxeen erreketak nagusitu ziren. Meaux herrian adibidez biztanle guztiak hil eta herriko etxe guztiak erre ziren. Abuztuaren 10ean Karlos delfin-ak esku-hartu zuen errepresioa amaierarazteko. Hala matxinatuak barkatu zituen bakea berrezarriz. Dena den, ezaguna da mendeku erasoak jarraitu zirela ematen nobleen eskutik, baina hauek askoz ere txikiagoak izanen ziren (ANTON, 2016).

Gertaeraren herentzia historikoa

aldatu

Historiadoreak, zentzu batean argi daukate zeintzuk izan ziren altxamendu honen ezaugarri nagusiak; mugimenduaren arintasuna, hau da, altxamenduaren sorrera oso bizkor eman zela. Bigarrenik, matxinadak izan zuen izugarrizko biolentzia, eta bortizekeria, noski bi aldeetatik, jacqueriaren, zein kontra-jacqueriaren errepresioaren aldetik. Hirugarrenik, jauenen aurkako sentimendua, hau da, altxamenduak izan zuen sekulako arrazoi antinobiliarioa, eta ez monarkiaren aurkakoa. Aurrekarien aldetik, historiadoreak ez dira guzti ados jartzen, G. Fourquinek adierazten duen bezala, koiunturari lotutako altxamendu bat izan zen? Arrazoi askoren arabera, esan dezakegu honela dela; zerealen prezioen jaitsitzea, agintari publikoen ahulketa, nobleziaren desakreditazioa, eta ohore-galtzea gudu zelaian, eta izurrite beltzak eragindako astinaldi psikologikoa. Honekin guztiarekin bat, zaila egiten da jacqueria egoeraren altxemendu soil bat bezala ikustea ( BONNASSIE, 1983).

Bibliografia:

aldatu
  • Antón, M. J. M. (2016). Los conflictos sociales en la Edad Media (Historia no 3) (1.a ed.). Editorial Síntesis, S. A.
  • Bonnassie, P. (2003). Vocabulario Basico de La Historia Medieval. Critica (Grijalbo Mondadori).
  • Cortazar, D. J. A. G., & Munoz, J. A. S. (2012). Manual de Historia Medieval / Manual of Medieval History (2.a ed.). Alianza Editorial Sa.
  • Mollat, M. (1989). Uñas azules, Jacques y Ciompi: las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo XXI de España.[4]
  1. Txantiloi:Español Bonnassie, Pierre. (2003). Vocabulario Basico de La Historia Medieval. Critical ISBN 9788474239874..
  2. Txantiloi:Español Garcia de Cortazar eta Sesma Muñoz, Jose Angel eta Jose Angel. (2012). Manual de Historia Medieval. Alianza Editorial Sa ISBN 8420649031..
  3. Txantiloi:Español Monsalvo Anton, Jose Maria. (2016). Los conflictos sociales en la Edad Media. Editorial Síntesis, S. A ISBN 9788490774229..
  4. Txantiloi:Español Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, Jaques y Ciompi: Las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo XXI de España ISBN 978-84-323-0232-9..