Kokhozak lanean

Kolkhoz nekazaritza kooperatiba bat izan zen, Stalinek sortua. Lurrak beraien jabeei kendu eta kolkhozeko kideen artean banandu zituzten. Errusiako lurjabe handienak indarretik kentzeko asmoarekin.

Nekazarien protesta

aldatu

1929an Stalinek derrigortu egin zuen talde honetan parte hartzea. Baina guztiak ez zeuden ados, eta protesta bezala animali pila bat hil zituzten 1930ean.

Hasiera batean, lurrak ez ziren nekazarienak eta makinaria estatuarena zen. Ondorioz zerga handiak ordaindu behar zituzten. Hau da, nahiz eta nekazariek lan gogorra egin, ez zuten irabazi askorik lortzen eta pobrezian bizi ziren. Honetaz gain, behartuta zeuden estatuari saltzera beraien uzta.

Kolkhozen garapena

aldatu

1940 eta 1960 urteen artean kolkhozek garapen handia izan zuten baina industria indartzearekin batera nekazariek galera asko eduki zituen eta lurrak pribatizatu egin ziren.

Kolkhozen amaiera

aldatu

1992an Sobietar batasuna erori eta kooperatiba hau pribatizatu egin zen. Honek kolkhoz-eko kideei beraien kantitate eta kalitateagatik ordaintzea, makinaria doain ematea, lur propioak edukitzeko aukera (txikiak diren bitartean behintzat), animaliak edukitzeko aukera eta produktuengatik gehiago ordaintzea ekarri zuen.

Kolkhoz-en azkenengo urtetan, beraren tamaina handitu zen. Kolkhoz-ak 1990 arte egon ziren indarrean.