Lankide:Ekiloretaldea/Proba orria

      Entzun!

Yoga antzinatik existitzen den jarduera da, gizabanakoa fisikoki, mentalki eta espiritualki garatzeko. Yoga praktikatzeak osasun fisiko eta mentalean onurak dakartza. Yoga praktikatzean arnasketa ariketak, posturak, erlaxazio teknikak, kantikoak eta meditazioa egiten da.

Ona da Yoga egitea? aldatu

Yoga praktikatzen dutenek yoga egiten hasi zirenetik osasuntsuago sentitzen direla diote. Yoga ere erabilgarria da gorputzean sentitzen den mina apaltzeko edo kentzeko.

Nondik dator? aldatu

Kristo aurreko hamabostgarren mendean sortu zen Indian. Yoga hitzak jatorriz uztarri (animaliak tiratuz lurra lantzen duen egurrezko tresna) esan nahi du sanskritoz (antzina Indian hitz egiten zen hizkuntzetako bat). Yogak ere lotzea esan nahi du, eta askok uste dute zehazki Jainkoaren lotzea edo gorputza arimarekin lotzea esan nahi duela. Izan ere, yogak Indian sortutako zenbait erlijiorekin dauka zerikusia, besteak beste, budismo, hinduismo eta jainismoarekin.

 
Irudian egiten ari dena yogako postura bat da, "Zuhaitza" deritzona. Honetan gluteoak (ipurdia), hankak eta orkatilla luzatzen dira, bizkarrarekin batera.

Yoga zenbat modutan praktika daiteke? aldatu

Yoga gaur egun oso jarduera ezaguna denez gero, yoga modu askotan praktikatzen da. Batzuk aspalditik existitu izan dira eta beste batzuk orain dela gutxitik. Besteak beste hona hemen yoga mota batzuk:

  • Doga: yoga txakurrekin egitea. Praktika honen bidez, txakurrarekiko harremana estutzen da.
  • Akroyoga: yoga akrobaziekin nahastea. Bi pertsona edo gehiago behar dira. Gutxienez pertsona bat oinarria da, hau da, lurrean finko mantentzen dena, eta beste bat hegalaria, hau da, oinarria den pertsonarengan eusten dena.
   Ba al dakizu    

Yoga gero eta ospetsuagoa da eta gero eta leku gehiagotan praktikatzen da.

Britainia Handian 2008. urtean 2.5 milioi pertsonek gauzatzen zuten.

Amerikako Estatu Batuetan 34.4 milioi pertsonek praktikatzen dute.

  • Aeroyoga: yoga zintzilikatuta dagoen hamaka batean egitean datza. Yoga mota honetan ez da zorua ukitzen. Erabiltzen diren hamakek 300 kg-ra arteko pisua jasan dezakete.

Yogari buruz irakur daiteke? aldatu

Haurrei zuzendutako hainbat liburu daude yogari buruz. Esate baterako:

  • Kika yoga egiten”.

Liburu honetan Kika txikiak eta bere lagun Yazouk 14 yoga jarrera irakatsiko dizkizute egunerokotasunean erabiltzeko. Gainera, kontakizun erlaxagarriak entzun daitezke. Liburu honen argitaletxea Ttarttalo da eta 2013an argitaratu egin zen.

https://ttarttalo.eus/liburuak/kika-yoga-egiten/

  • Erne eta bare, igelaren pare

Liburu honen bidez Yogari buruzko istorioak eta ariketa sinpleak ezagutuko dira. Liburu hau 2017an argitaratu zen Kairós SA-ren argitxaletxearen bidez.

https://editorialkairos.com/catalogo/erne-eta-bare-igelaren-pare-version-en-euskera