JARFAITER

Jarfaiter gaur egungo abeslari erradikal bat da, gutxika ospea irabazten hari dena bere abestietan sumatzen den izaera oldarkorrarekin. Honek egiten duen musika mota rapa da, baina berak egidako abestietan argi uzten du flamenkoa, rumba eta hard bass-a gustoko dituela. Ez dago bere datu pertsonalei buruzko zehaztasun handia, ahalik eta oharkabeen izaten saiatzen baita tema horrekin, baina badakigu Piedralaves-en jaio eta bizi dela.

Bere abestietan hainbat gai aipatzen ditu, politika eta gizartea adibidez izaten dira gehien aipaturikoak. Horrez gain bere bizitzan izandako ezbeharrei eta pasadizoei buruz ere errimatzen du, eta bere ikuspuntutik ikusten duenarekin gizarte kritika egiten du. Bere lehen errima 7 urterekin eraman zuen akabo, adin horrekin rapa entzuten zuen eta. Bere lehen abestia “la disciplina” izan zen eta orain direla bost urte argitaratu zuen bere lagun baten grabazio ikasketan. Gaur egun bere lehen diska sortu du “Antiheroe” izenekoa eta Denom-ekin batera “La vida pirata” jira egin du Espainia osotik urte honetan. Diagonal egunkariak egin zion elkarrizketa batean zioenez eta bere abestietan dioenez, hari ez zaio ospea garrantzitsua iruditzen. Famaren munduan sartzeko aukerak izan zituen eta baita hauek deuseztatu ere bai, burura igo ez zedin bere lanarekin lortzen hari dena. Berak zioenez kontzertuak eskaintzen hari zizkioten eta txikitatik miresten zituen pertsonak ezagutzen ere bai, baina horrekin konturatu zen pertsona hauek ez zirela bera pentsatzen zuen bezalakoak eta famaren munduan ez sartzea erabaki zuen.

Jarfaiter ez du inoiz ahaztu nondik datorren eta zein den bere jendea, horregatik nahiago du bere herrian egotea bere lagunekin denbora pasatzen rap-aren munduko esferekin baino.

Fitxategi:Https://a1-images.myspacecdn.com/images02/139/f0954c531f1a479fac18b15bfc77172b/600x600.jpg