Vitruvioren " De arquitectura" tratatua

aldatu

“ De arquitectura” edo " Arkitekturaren 10 liburuak" , Marco Vitruvio Polionek K.a I mendeko, arkitekto, idazle eta teorialariak idatzi egin zuen tratatu bat da. Antzinate klasikotik heldu zaigun arkitekturari buruzko tratatu zaharrena da eta errenazimendu garaian, artista askorentzako funtsezko iturri bilakatu egin zen. 10 liburutan banatua dagoen tratatu honek arkitekturaren alde teoriko eta praktikoak jorratzen ditu, zientzia honetarako beharrezkoak diren material, estilo edo teknikak, besteak beste, aipatuz.

10 Liburuak:

aldatu

V. Liburua:

   Bostgarren liburu hau 10 kapitulutan dago banandua. I. kapituluan, “ El foro y las basílicas” deiturikoan, foruak eta basilikak nola eraiki behar diren zehazten du. Vitruvioren esanetan, Italiako foruak ez dira Greziarren antzera egin behar. Foruko dimentsioak, bertara joango den jendearen dimentsioak hartu beharko ditu, hau da, biztanleriaren kopurura moldatu. Forua 3 zatitan egongo da banandua eta luzea izango da. Naturaren mimesiarekin jarraituz eta zuhaitzek bere enborretatik urruntzen doazen heinean lortzen duten mehetasuna imitatuz, lehen kolometara gainjarriak egongo diren kolomak aurrekoak baino meheagoak izango dira. Basilika foruaren alboan eraikiko da, neguan foruan egindako negoziazioak ez oztopatzeko eta leku babestu bat edukitzeko. Basilikako kolomak portikora egokitu beharko dira eta foruan bezala, goiko kolomak behekoak baino meheagoak izan beharko dira.  Basilikaren proportzio eta simetriak, Vitruviok berak eraikitako Fanoko “ Julia” izeneko basilikaren ereduak jarraitu beharko dituztela iradokitzen du.

II. kapituluan, gartzela, zerga - leku eta kuriaren inguruan hitz egiten du. Hauek foruaren alboan egon behar dira eta eraikuntzen proportzioek foruarekin bat egin behar dute. Kuriaren barneko paretak estuko edo egurrezko erlaitzekin babestuak egon behar dira, ahotsa gora ez joateko eta akustika hobeagoa izateko.

III. kapituluan, antzerkiaren kokaguneari buruz darabil. Hau, hiriaren leku goren, ixil eta garbienean eraiki behar da, behin forua eginda dagoenean. Antzerkiaren elementurik garrantsitzuenetarikoa, armonia da, eta horri buruz hitz egingo du IV. kapituluan, horretarako Aristoxenoren lanak hartuko ditu gidari. V. kapitulua, “ Los basos del teatro”. VI. kapituluan antzerkiaren oinplanoa lantzen da eta VII.enean, antzerki grekoaren oinplanoa. Bien arteko ezberdintasuna oso nabaria da, lehenengoare planta egiteko, orkestraren diametroa aintzat harturik zirkunferentzia bat sortzen da eta honetan, 4 triangelu ekilaterko irudikatzen dira. Aldiz, antzerki greziarretan, triangeluen ordez 3 karratu dira irudikatzen direnak. “ Akustika” deituriko VIII. kapituluan, soinua oztopatzen duten elementu guztien deuseztatzea aldarrikatzen du. Vitruvioren ustez, badaude leku natural batzuk berez, oihartzuna daukatenak ( atecohuntes), ahotsa gehiegi entzuten direnak ( synecohuntes), soinua oztopatzen dutenak ( catecohuntes) edo oihartzuna areagotzen dutenak ( pericohuntes),

IX. kapituluan, eszenatokiaren atzean egon behar diren eraikuntzetaz darabil, hala nola, portiko batzuk euria egiten duenerako edo biltegi batzuk, besteak beste. Azkenik, X. kapituluan, komunak aipatzen ditu. Hauek leku beroenean kokatu behar dira eta eguzkia sartaldetik sartu behar da. Hauen eraikuntza zehaztu egiten du kapituluan zehar.

VI. Liburua: