Lankide:Ayae326/Proba orria

MARIE CURIE

Marie Curie, fisikari eta kimikaria, 1867ko azaroaren 7an jaio zen Varsovian, [1]Polonian ,eta 1934ko uztailaren 4an hil zen .Era berean, lehen emakumea izan zen Nobel saria jasotzen eta diziplina zientifiko ezberdinetan bi sari jasotzen.

Ikasketak

aldatu

Txikitatik oso azkarra izan zen; izan ere, hamar urte zituenean, J. Sikorskaren barnetegira joaten hasi zen, eta, urte batzuk geroago, 1883ko ekainaren 12an, urrezko domina batekin graduatu zen neskentzako eskola batean. Baina osasun-arazoek irentsita, eta garai horretako emakumeek ezin zutela goi-mailako hezkuntza izan, ezin izan zituen bere ikasketak Polonian bukatu.

1891n, Paris[2]era abiatu zen, eta bere izena Marierengatik aldatzea erabaki zuen. Iritsi zenean, Sorbonako Unibertsitateko zientzietako ikastaroan matrikulatu zen. Bi urteren ondoren, fisika ikasketak amaitu eta bere promozioko lehen postuan graduatu zen. Ikasketez gain, bere denbora partekatu zuen zaletuen antzoki batean ikasiz eta antzeztuz.

Aurkikuntzak

aldatu

Bere bizitzaren zati handi bat erradioaktibitateari buruzko ikerketetan eman zuen, bere senar Pierre Curie[3]rekin batera. Erradiazioa[4]k igortzen dituzten elementu horiek deskribatzeko «erradioaktibo» terminoa erabili zuen lehen pertsona ere izan zen.

Marie Curieren lorpen nabarmenetako bat Nobel saria[5] jaso zuen lehen emakumea izan zen, eta bi sari jaso zituen diziplina zientifiko desberdinetan (Fisika eta Kimika).

Erreferentziak

aldatu
  1. Polonia. 2023-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  2. Paris. 2023-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  3. Pierre Curie. 2022-08-07 (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  4. Erradiazio. 2023-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  5. Nobel Sariak. 2023-03-23 (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).