Nazioartekotzea eta kokapena aldatu

Nazioarteko eta kokapen probek softwarea baliozkotzeko, softwarea hizkuntza eta eskualde geografiko desberdinetan erabil daitezke. Sasi-kokapen prozesua aplikazio batek beste hizkuntza batera itzultzeko duen gaitasuna probatzea eta lokalizazio prozesuak produktuan akats berriak sortzen direnean identifikatzen laguntzeko erabiltzen da.

Globalizazio testak egiaztatzen du kultura berrietarako egokitzea bermatzen du.(adibidez moneta eta ordu zonak)

Gaur egungo hizkuntzaren itzulera testeatua izan behar du globalizazio eta kokapen porrotak barne:

  • Softwarea gehiengoetan testuinguru gabeko string zerrendetan egiten dira itzulpenak, horrek, okerrak eragin diezaioke itzultzaileari edo hitz anbiguoak itzul ditzazke.
  • Terminologia teknikoa batzuetan ez dator bat gaiarekin, hau gerta daiteke proiektu talde batek oso zorrotz erabiltzeagatik termino horiek edo itzultzailearen akatsarengatik.
  • Hitzez hitz egindaki itzulpenak ezegokiak dira oso artifizialak direlako.
  • Jatorrizko hizkuntzan itzuli gabeko mezuak iturburu kodean gogor kodetuta egon daitezke.
  • Zenbait mezu automatikoki sor daitezke exekuzio garaian eta ondorioz katea ez da gramatikala, funtzionalki okerra edo nahasgarria izan daitezke.
  • Softwareak jatorrizko hizkuntzaren teklatuaren diseinuan funtziorik ez duen teklatu-lasterbideak erabil ditzazke, baina helburu hizkuntzarako diseinuan karaktereak idazteko erabiltzen dira.
  • Softwarea helburu hizkuntzaren karaktere kodeketarako laguntzarik ez edukitzea gerta daiteke.
  • Baliteke jatorrizko hizkuntzan egokiak diren letra-motak eta tamainak desegokiak izatea helburu-hizkuntzan.
  • Helburuko hizkuntzan string kate batek softwareak kudeatu dezakeena baino luzeagoa izatea gerta daiteke eta horrek, katea neurri batean ikusezin bihur dezake, softwareak huts edo funtzionamendu okerra eragin dezake.
  • Softwarea euskarri egokia izan dezake bi hizkuntzen arteko irakurketa eta idazketan batetik bestera itzultzeko.
  • Softwareak kokatuta ez zegoen testuarekin irudiak bistaratu ditzake.
  • Sistema eragileek sistemaren konfigurazio fitxategiak , ingurune aldagaiak , data eta moneta formatu desberdinak izan dezakete.

Garapen testak aldatu

Software garapen testak, softwarea garatzeko prozesu bat da eta softwarea garatzeko arriskuak, denbora eta kostuak murrizteko erabiltzen da. Software garapenak edo ingeniariak eraikuntza fasean garapen testak egiten ditu eraikuntzako akatsak ekiditeko.Kodea beste proba batzuetara eraman aurretik, estrategia honen bidez lortutako softwarearen kalitatea eta garapen prozesu orokorraren eraginkortasuna areagotu nahi da.

A/B testaketa aldatu

A/B testaketa kontrolerako esperimentu bat egiteko metodo bat da, metodo honetan, ikusi nahi dena gaur egungo dugun bertsioari eta aldatu nahi den bertsioaren artean zein bertsio den obea zehazteko erabiltzen da.

Konkurrentzia testaketa aldatu

Konkurrentzia testeaketa erabiltzen da konputazio bateratua erabiltzen duten software erabiltzen duten sistemen portaera eta errendimendua ebaluatzeko. Testaketa honekin blokeaketa, lasterketa arazoak, memoria eta baliabideak banatzeko arazoak pobatzeko erabiltzen da.

Adostasun testaketa edo mota testaketa aldatu

Software probetan, adostasun probek produktu batek zehaztutako estandarren arabera funtzionatzen dutela egiaztatzen du. Konpiladoreak, adibidez, azterketa sakonak egiten dituzte hizkuntza horretan estandarrak betetzen diren ala ez jakiteko.

Irteera alderatzeko testaketa aldatu

Irteera alderatzeko probetan espero den irteerako datu bat sortzen da eta testua edo irudi bat izan daiteke. Honekin irteerako datuak datu okerrak diren ikus taitezke. metodo hau snapshot testing edo Golden Master Testing ere izena du baia ez da oso gustokoa, honen arrazoia, testaketa sistema hau ez da automatikoa eta gizakiak ebaluatzen duelako probaren zuzentasuna.

Propietate testaketa aldatu

Propietate testaketa egiterako garaian, ausazko sarrerako datu ugari sortzen dira, ondoren, egiaztatzeko emaitzak ondo dauden edo ez propietate batzuk aplikatzen zaizkio. Adibidez, ordenatze funtziorako sarrera bakoitzeko bere irteera zerrendaren luzera bera izan beharko lukete. Ordenatzeko funtzio baten, irteera guztiak monotoki hazten den zerrenda bat izan behar du.

Propietate testaketa batzuetan "testaketa generatiboak" edo "QuickCheck test" izenarekin ere ezagutzen dira Haskell liburutegiak "QuickCheck" aurkeztu eta ezagun egin zenetik.

VCR testaketa aldatu

VRC tetaketa "playback testing" edo "record/replay testing" bezela ezagutzen da. Testaketa teknika hau fidagarritasuna eta abiadura handitzeko erabiltzen da motelagoa eta ez fidagarria den beste API bat dagoenean. Sistemak kanpoko osagaiarekin dituen elkarreraginen grabaketa ("kasetea") egitea da, ondoren, grabatutako interakzioak errepikatzen dira.

Metodo hau famatua egin zuen web garapenerako Ruby liburutegi batek.

Testaketa prozesuak aldatu

Ur-jauzien garapen modu tradizionala aldatu

Ur-jauzien garapena, normalean, testaketa talde independienteak egiten dituzte, eta gauza hauek gerta daitezke:

  • Funtzionalitatea garatu ondoren eta bezeroari bidali aurretik, praktika horri esker, askotan proben fasea proiektuaren buffer gisa erabiltzen da proiektuaren atzerapenak konpentsatzeko, horrela, probei eskainitako denbora arriskuan jartzen da.
  • Garapen-proiektua hasi den momentu beretik, proiektua amaitu arte egon behar dira.

Hala ere, ur-jauzia garatzeko ereduan ere, unitate testaketa, software garapenerako taldeak egin ohi ditu.

Arin edo XP garapen eredua aldatu

Gaur egun sortzen ari diren software diziplina batzuek, hala nola, muturreko programazioak eta software garapen arineko mugimenduak, "test-driven software development" ereduari jarraitzen diote. Prozesu honetan, software ingeniariak unitate testaketak idazten dituzte, proba hauek idatztean, huts egitea espero da eta huts egin duen proba bakoitzari kodea idazten zaio proba horiek gainditu ahal izateko.Akatsak aurkitu ahala, eredu honekin, konpontzen joaten dira eta honela porrotaren baldintza berriei aurre egiten zaie.Unitate testaketak gainerako softwarearen iturburu-kodearekin batera mantentzen dira, orokorrean, eraikuntza-prozesuan integratzen dira.

Proba prozesu honen azken helburuak etengabeko integrazioari laguntzea eta akats tasak murriztea izango dira.

Metodologia honek, garapenean egindako proben ahalegina areagotzen du, testaketa eredu hau, proiektua bukatzen denean ematen ohi da, normalean, testaketa hau erabili baino lehen beste testaketa batzuk egiten dira.

Lagin testaketa zikloa aldatu

Erakundeen artean aldakuntzak egon arren, probetarako ziklo tipikoak daude.Laginen tetaketeta zikloa normalean ur-jauzi garapena erabiltzen duten erakundeak erabiltzea. Beste eeredu batzuetan ikusi arren, ez dira hain argiak edo esplizituak izango Lagin testaketa zikloa.

  • Eskakizunen analisia: Probak software garapeneko bizi-zikloaren eskakizunen fasean hasi beharko litzateke. Diseinu fasean, probatzaileek, lan egiten dute diseinu batean zein alderdi aztertu daitezkeen eta proba horietan zein parametro erabili beharko diren diseinuak funtzionatzeko.
  • Testaketaren plangintza: Test estrategia, test plana, test lekuaren sorrera. testaketan zehar jarduera ugari burutuko direnez, plan bat behar da.
  • Testakeren garapena: Testaketa prozedurak, testaketa eszenatokiak, testaketa kasuak, testaketen datu multzoak, testaketarako softwarean erabiltzeko scriptak.
  • Testaketaren exekuzioa: Probatzaileek softwarea exekutatzen dituzte eta azterketen dokumentuetan oinarrituta, ondoren aurkitutako akatsak jakinaraziko dizkio garapen taldeari. Aipatutako azken pauso hau zaila izan daiteke probatzaileak programatzen jakiten ez badu.
  • testaketen berri ematea: Testak amaitu ondoren, probatzaileek, metrikak sortzen dituzte eta azken txostena bat egiten dute probako ahaleginari buruz, bertan, probatutako softwarea prest kaleratzeko dagoen edo ez egongo da.
  • testaketaren emaitzen analisia: Normalean, garapen-taldeak, bezeroarekin batera, egiten ditu. Bertan zer akats esleitu, konpondu eta baztertu (hau da, softwarea behar bezala funtzionatzen duen) edo softwarea atzeratu behar den erabakitzeko.
  • Akatsen birprobaketa: Garapen taldeak behin akats bat aurkituta, akats hori konpondu ondoren, proba taldeak berriro probatzen du.
  • Erregresio-testak: Ohikoa da proba-programa txiki bat egitea proben azpimultzo batez osatua. Software berri hori, aldaketa edo integrazio bakoitzeko beharrezkoa da proba-programa berri bat egitea azken bidalketan akatsik ez egoteko.
  • Testen itxiera: Testak irteerako irizpideak betetzen dituenean, funtsezko irteerak jasotzean,ikasitakoa, emaitzak, erregistroak eta proiektuarekin lotutako dokumentuak artxibatu eta etorkizunerako proiektuaren erreferentzia gisa erabiltzen dira.

Testaketa automatzatuak aldatu

Programazio taldeak geroz eta gehiago erabiltzen dituzte proba automatikoak. Probak idazteko esparru asko daude, eta etengabeko integraziorako softwareak automatikoki exekutatuko ditu probak aplikazioaren bertsio bakoitzeko.

Automatizazioak gizakiak egin dezakeen guztia ezin egin arren, oso erabilgarria izan daiteke erregresio probak egiteko. Hala ere, testatzeko script-ak ondo garatutako proba multzoak beharko ditu benetan erabilgarria izateko.

Testaketa tresnak aldatu

Programen probak egiterako garaian , matxurak hautemateko tresnak eta arazketa probak izan daitezke. Probatzeko/arazteko tresnek honako ezaugarri hauek dituzte:

  • Programaren monitoreak, kodearen kontrol partziala edo osoa ematen dute, besteak beste:
    • Agindu multzoen simulagailua, agindu maila kontrolatzeko eta trazatzeko instalazio osoa baimentzen dituena.
    • Hipervisorea, programa kodearen exekuzioaren kontrol osoa baimentzen du.
    • Programaren animazioa, urratsez urrats, exekuzioa eta etenaldi baldintzatua baimentzen du iturburu mailan edo makina kodean.
    • Kodearen estaldura txostenak.
  • Formateatutako zabortegia edo arazketa sinbolikoa, programaren aldagaiak akatsen bat daoeneaan edo aukeratutako puntu konkretu bat ikutea ahalbideratzen duen tresna.
  • Erabiltzaile interfaze grafiko funtzional automatizatuak (GUI) probatzeko tesnak erabiltzen diren sistema-mailako GUI bidezko errepikapenak.
  • Oinarrizko erreferentziak, exekuzio garaiko errendimendu konparaketa ahalbidetuz.
  • Errendimenduaren azterketetan, puntu beroak eta baliabideen erabilera nabarmentzen lagundu dezakete.

Ezaugarri horietariko batzuk tresna konposatuetan edo Garapen Ingurune Integratuetan (IDE) sar daitezke.