NIRE PARADISUA aldatu

Normalean paradisuz hitz egitean mundu irreal bat etortzen zaigu burura, hala ere nire paradisua ez da hain lortezina.

Nire bizitzeko leku perfektua mendiz inguratutako herrixka bat izango litzateke, gehienez 2000 biztanlekoa. Mendiak altuak eta zuhaitzez gainezka egongo lirateke. Herriko edozein puntutik diagonalean gorantz begiratuz berde kolorea izango litzateke nabarmena, mendien ondorioz. Herritik ibaixka bat gurutzatuko luke, estua eta menditik jaisten dena herrira ur-jauzi baten bidez, eta herritik atera ahala zabaltzen hasiko zen. Horrela, bainurako aproposa izango litzatekeen eremu bat sortuko zen.

Nahiz eta udan ibaiean egon ahal izango nintzateke, hondartza ere nire bizitzako zati oso garrantzitsu bat da, eta horrezkero beharrezkoa nire paradisuan. Trena hartuta zazpi minututan gehien gehienez hondartza lasai eta eder batera iristeko aukera izango nuke, trenaren funtzionamendu bikainari esker. Hiria ere oso gertu egongo litzateke, hamabost minututara trenez.

Klima hezea da nire gogokoena. Udazkena euritsua eta laranja kolorekoa izango genuke. Neguan klima euritsua, elurra noizbehinka, eta horrela mendi berdeak izango genituzke, batzutan zuriak, goroldioz beteak. Udaberrian, euria bi egunean behin egingo luke lore koloretsuak ateratzeko. Eta azkenik, udan, beroa egingo luke eta tenperaturak ez lirateke jaitsiko gauean, galtza motzetan ibili ahal izateko herritik berandu izanda. Udan izango genukeen euri kantitatea urria izango litzateke; langarra. Langarra ez litzateke gauero eroriko, baina noizbehinka bai. Honek benetan maite dudan espiritu misteriotsu bat eragingo luke herrian.

Nire herrian guztiok euskaraz egingo genuke, komunikatzeko hizkuntza nagusia izango zen. Hala ere leku desberdineko jendea esku zabalez onartuko genuke eta euskal kultura eta hizkuntza ikasteko grinaz badaude, irakatsiko diegu gustu handiz. Tabernak, dendak, eskola, medikua… guztia euskaraz egingo genuke eta kaletik ere entzungo den soinua euskararen soinua izango da.

Erlijioa ez litzateke gai garrantzitsua izango, bakoitzak bere erlijioa aukeratzeko eta askatasunez praktikatzeko eskubide osoa izango luke baina herria laikoa izango zen eta ez zen erlijioaz hitz egingo inor ez molestatzeko edo.

Herriaren kanpoaldean fabrika bat egongo litzateke baina ez luke ezer kutsatuko. Horrela, herritarrek fabrikan egin ahalko lukete lan inora joan gabe eta herriko ekonomia ona izango litzateke. Gainera, etxe bakoitzak baratze bat izango luke non bakoitzak bere janaria landatu ahalko luke nahi izanez gero.

Etxeek ere estilo markatu bat izango lukete. Zuri kolorekoak izango lirateke, harri grisez apainduak eta egurrezko detaileekin. Herriaren estiloa homogeneoa izango litzateke eta herri guztia harri berdinarekin egongo zen apainduta.

Esan bezala, tren zerbitzuak oso onak izango dira, guztiz komunikatuak egoteko.

Eta azkenik, herriak talde kirolak izango lituzke eta animatzeko prest egongo ginateke beti; afizio eder bat sortuz.