Lankide:Ander Zumeta/Proba orria

Bodega K5 Txakolindegia[1] ardo desberdinak eta bereziki txakolina ekoiztera dedikatzen den enpresa da. 2010ean ireki zituen ateak eta Aia herrian kokatuta dago, zehazki Andatza Barreiatua auzoan.

Ezaugarriak

aldatu

Bodega K5 Txakolindegiaren helburua bertakoa den kalitatezko produktu bat mundu guztiko bezeroei eskaintzea da. Horretarako 15 hektareako mahastiak ditu eskura non Hondarrabi Zuri mahatsa ekoizten duen. Mahasti hauek itsas-mailatik 300 metrotara kokatzen dira. Enpresak 10 partzela ditu (gaztañeta, orkatz, terrazak, talaia, karobi, eguzki, beko, bordape…) Lurren ekoizpenari dagokionez, hektarea bakoitzak duen errendimendu maximoa 7000kg-koa da.

Lan esparruari dagokionez, txakolinaren eta ardoen salmentan nagusitzen da, bereziki euren produktuak supermerkatu fisikoetan eta online dendan eskaintzen dira eta gainera jatetxe bat ere badu. Enpresak txakolina du garrantzitsuena, produktu izarra Arguiñano txakolina izanik, botillak 60€ balio duelarik. Bestalde, enpresak zerbitzuak ematen ditu, horietako bat bere mahastietatik bisita gidatu bat izanik.

Bodegaren egutegiari eta ordutegiari dagokionez, urte guztia irekita egoten da, abuztuan izan ezik. Astelehenetik ostegunera 8:00tatik 15:00etara dago irekita. Larunbatetan ordea 8:00tatik 16:00tara dago irekita eta aldiz igandean itxita aurkitzen da bodega.

Bodega hainbat sail edo departamenduetan dago banaturik. Enpresaren buruzagia Karlos Arguiñano sukaldari famatua da. Instalazioen konponketan eta kontserbazioan 2 arduradun aurki ditzakegu. Gainera beste 2 pertsona daude bisiten arduradun gisa, hauek bezeroei tour modukoak eskeintzen dizkie, bodegaren instalazioak erakutsiz. Gainera 3 langile daude mahastiak kontrolatzen, mahatsen ekoizpen prozesuan jarduten dira alegia.

 

Bitxikeri moduan, Karlos Arguiñanok enpresaren %80ko jabetza du, eta beste %20a Joseba Arguiñanok du. Enpresak urtero 2.000.000€ inguru fakturatzen ditu. Pandemia garaian ordea fakturazioa izugarri jeitsi zen, bai txakolinen salmenten ondorioz, bai zerbitzuen emateak ez zirelako eman ia urte betez azken hau. Gainera aldaketa klimatikoa dela eta, azkenaldiko ekoizpenaren joera nahiko negatiboa dela adierazi dute.

Hizkuntza-kudeaketa

aldatu

Hizkuntzaren erabilerari dagokionez, enpresaren burua, hau da, Karlos Arguiñano eta bisitak gidatzen dituzten langileak soilik dira euskaraz komunikatzeko gai diren bakarrak. Aipatzekoa da mahats bilketan lan egiten duten langile asko kanpotarrak direla eta horrek euskararen erabilera modu handi batean oztopatzen du. Beraz, esan dezakegu lan giroko hizkuntza nagusia gaztelania dela. Bisitak gidatzen dituzteten artean izanik Euskerazko eremu bakarra.

Bezeroei dagokienez, nagusiki euskarazko bisitak eskatzen dituztela aipatu behar da. Urtean zehar inguruko biztanleak baitira bisitak egitera joaten direnak. Horrek ez du esan nahi kanpoko bezerorik etortzen ez denik. Aste Santu eta Udara bitartean gazteleraz eta ingelesez egiten diren bisitak gora egiten dute, kanpotar askori bertako produktuaren ekoizpenari lotutako Tour turistiko bat egitea egunpasa modu interesgarria iruditzen baitzaie.

Sail edo departamentu ezberdinetan dauden langileen soldatak ez dira berdinak noski. 1500€-2500€ inguruko soldatak aurki ditzakegu. Bestalde, mahats-bilketan lan egiten duten langileek ez dute soldata finko bat hilero, sartutako ordu kopuruen arabera egiten baitute lan, hauei orduko diru kopuru bat emanez. Mahats bilketaren garaitik kanpo daudenean ordea, soldata berdina jasotzen dituzte langile horiek baina beste zenbait lan desberdin burutzen dituzte enpresan bertan, ostalaritza zerbitzuak emanez edo tour turistikoetan laguntzak emanez.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Bodega K5» Bodega K5 (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).