Goiko listu nukleoa

aldatu

Goiko listu nukleoa aurpegi-nerbioarekin erlazionatua dago. Zehazki, pontine tegmentuan kokatua dagoen gara nerbioaren nukleo biszeromotorra da. Alegia, listu nukleoetariko bat da.

 
Goiko listu nukleoak (horiz)

Jatorria

aldatu

Aurpegi-nerbioaren zuntz eferente parasinpatikoak (zuntz preganglionarrak), zenbait autoreen arabera, aurpegi-nerbioaren zenbait zelula txikitatik sortzen dira. Beste zenbaitek aldiz, formazio erretikularrean (aurpegi nukleoarekiko dortso-mediala) sakabanatutako zenbait zelulen nukleo berezitik sortzen direla baieztatzen dute.

Ibilbidea

aldatu

Zuntz preganglionar batzuk nerbio petroso nagusiarekin batera bideratzen dira kanal pterigoidean zehar. Bertan nerbio petroso sakoneko zuntz postsinaptikoekin elkartzen dira eta pterigoide kanaleko nerbio izena hartzen dute. Gongoil pterigopalatinoan sinaptatzen dute. Ondoren, zuntz postganglionar, postsinaptiko eta eferenteak garraiatzen dira malko gongoilaetara gongoil mukosoak inerbatzeko (sudur, palatino eta faringekoak).

Zuntz preganglionar parasinpatiko batzuk tinpano korda eta nerbio lingualen bidez garraiatzen dira barailazpiko gongoilera. Ondoren, zuntz postganglionarren (basodilatadore) bidez barailazpiko eta mihiazpiko listu guruinetara garraiatzen dira.

“Malko nukleo” terminoa batzutan goiko listu nukeloaren zati bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.[1]

Informazio gehigarria

aldatu

Irudi gehigarriak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Artikuluak Gray's Anatomy (1918) liburuaren (20.edizioa)861 orrialdetik lortutako informazioa dauka