Ongi etorri Hezkuntza Atarira

Atari honen bitartez Amarapedia ekimenera batzera gonbidatu nahi zaitugu. Amara auzoari buruzko ezagutza bildu eta auzotarrei eta munduari eskaintzeko honela auzoari buruzko informazioa handituz.

Zer da Amarapedia?

Donostiako Kultura eragile eta wikilari zenbaiten eskutik abiarazitako ekimena da, Amara auzoko hiritarren beraien parte hartzeaz auzoko kultura sortzea eta zabaltzea xede dituena.

Amarauna ekimenarekin hasi genuenaren beste atal bat izango litzateke eta orain arte egindako lanatik abiatuta Amara auzoari buruz entziklopediako edukia sortu eta osatzea. Hala, egitasmo honetan QRpedia QR kodeak ere erabiliko dira, eta horri esker telefono adimentsuek hainbat hizkuntzatan izango dute sarbidea Amarari buruzko Wikipedia artikuluetara (kaleak, eraikinak, jendea, eskulturak, ekipamenduak, zubiak, elizak, plazak, kirola, liburuak...)


Baliabideak

Egitasmoak

Irudiak

Amarapedia osatzeko


Wikipeña 2018-2019

Olatu Talka 2015

Amarajira-QR

Lekukoak

Argazkiak

Wikipedian trebatzeko


Wikilanabesak

  • * QR kodeak sortzeko, joan QRpedia webgunera eta txertatu Wikipediako artikuluaren URL helbidea Paste your Wikipedia URL here jartzen duen lekuan. Berehala QR kodea sortuko da eta irudi bezala erabili ahal izango duzu.