IBAR EZKERRA LANBIDE IKASTOLA Kooperatiba Elkartea da eta irabazi asmorik gabeko erakundea da. Portugaleten jaio zen 2001-2002 ikasturtean, eta EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK europar kooperatiba-elkartearen partaide da.


Egun, zerbitzua Bilbon eskaintzen du, HARROBIA fundazioak IKASTOLEN LANBIDE ETXEAN burutzen ari den proiektuaren baitan. IBAR EZKERRA LANBIDE IKASTOLA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendutako eta itundutako Lanbide Heziketako zentro euskalduna da.


Hasierako eta bizitza osoan zeharreko kualifikazio-prozesuak sustatzen eta bultzatzen ditugu; betiere Ikastolen eredutik. Horrek emango dizkio gure ikasleriari behar besteko konpetentzia pertsonalak, komunikatiboak, sozialak eta profesionalak enplegu bat aurkitzeko edo bere egoerari eusteko edo hobetzeko, bai mendeko lanetan, bai enpresa-proiektu berritzaile bat abiarazteko, bai goiko mailetan zein osagarrietan trebatzen jarraitzeko.


IBAR EZKERRA LANBIDE IKASTOLAK Lanbide Heziketan kalitatearen kudeaketa-sistema ziurtatzen duen UNE-ISO 9001:2008 ziurtagiria lortu du.