Lankide:Aitooor/Proba orria


Kokapena aldatu

Somorrostro Prestakuntza Zentroa San Juan 10 auzoan, Muskiz (Bizkaia), dago.

Konexioak aldatu

Kotxea aldatu

Errepidea: N-634

Renfe aldatu

Linea: BILBAO-ABANDO – MUSKIZ

Bizkaibus aldatu

A3321 (PORTUGALETE – Playa La ARENA – MUSKIZ)

A3323 (PORTUGALETE – GALDAMES)

A3334 (SANTURTZI – BALMASEDA)

A3335 (MUSKIZ – SESTAO)

A3336 (MUSKIZ – BILBAO, ORTUELLAtik)

A3337 (MUSKIZ – BILBAO, N-634 errepidetik)

A3338 (MUSKIZ – BARAKALDO – LAS ARENAS)

A3340 (MUSKIZ – ABANTO-ZIERBENA – BILBAO, autopistatik)

Historia aldatu

Somorrostro Prestakuntza Zentroak otsailaren 3an zabaldu zituen bere ateak, Aita Marcelo Gangoiti Urrutia buru zela, 30 ikasle eta hiru irakaslerekin.

Garai hartan, Bizkaiko Meatzaldearen egoera ekonomiko nahiko ahula zen mugakide zuen Nerbioi ibaiaren Ezkerraldeak bizi izan zuen susperketa ekonomiarekin alderatuz. Egoera honek Aita Marcelo Lanbide Eskola sortzera bultzatu zuen ikasleak Bizkaiko industria garapena bultzatzen ari ziren enpresa traktoreetan geroago langile-ikastun sar zitezen. Aita Marcelok 1977ra arte Eskolaren zuzendaritza hartu zuen kolaboratzaile talde goresgarri baten buru zelarik.

Hurrengo urtean, On Jesús Gurtubaik hartu zuen zuzendaritzaren ardura, sortzailea zenaren lanari zintzo eta irmo jarraiki. 1990ean, Mikel Ruiz jaunak hartu zuen zuzendaritzaren lekukoa etorriko ziren 15 urteetan eta, berarekin, Zentroaren garapenik handiena ikusiko zuten urteak etorri ziren.

2005eko urte bueltan, Aita Marceloren printzipioei eutsiz eta ilusio handiz, Juan Manuel Seco jaunak Somorrostro Prestakuntza Zentroko Zuzendaritza Taldearen lidergoa hartu zuen.

Laisecaren zuzendaritzapean, Zentroak pausu irmoak eman ditu aldaketa pedagogiko garantzitsuak martxan jartzeko. Alde batetik, Lanbide Heziketa (LH) aurrera abiatu da ‘errendimendu altuko ziklo’ bihurtu ate ‘ETHAZI’ metodologiari esker. Bestalde, DBH eta Batxilergoko mailak ere aurreratu egin dira lankidetzan oinarritutako prestakuntzara moldatzeko, baina, beti ere Aita Marceloren ilusio eta printzipioetan sinistuz: pertsonen formazio integrala, bai lan arloan bikaintasuna lortzeko, zein bere ikasleak pertsona zintzoak, langile ondradu, duin eta behartsuekin solidarioak izan daitezen.

Ikastetxearen politika aldatu

Misioa aldatu

Somorrostro Prestakuntza Zentroa Bilboko Eleiz Barrutiko Hezkuntza Zentroa da.

Hezkuntza-jarduera 12 urte baino gehiago dituzten ikasleei bideratuta dago, bai irakaskuntza arautuan zein lanbide hezkuntzan, pertsona ahulenei ardura berezia jartzen diogularik.

Hezkuntza-eskaintzak ikasleen, euren familien eta inguru sozialaren zein enpresarialaren nahiak asetu nahi ditu hezkuntza integral bat eskainiz.

Jarduera ikasleen lan munduratzea erraztea da, hainbeste titulurekin edo ondorengo ikasketen jarraipena eginez, euren beharrizanak erantzuten dituen ikasketa pertsonalizatua eskainiz.

Bisioa aldatu

Bilboko Eleiz Barrutiko Hezkuntza Zentroa den heinean, heziketa-eginkizunengatik aintzatetsia izan nahi du, Jesusen Mezuaren printzipioen arabera:

  • Langile, ikasle, familia eta ingurua entzun eta berauekin konprometituta jarraitu.
  • Ikasleen egoera anitzei eta inguruaren beharrizan aldakorrei erantzun berritzaileak topatu, sustatu eta praktikan jarri.
  • Talde profesionalengan eta bokazionalengan laguntza topatu.
  • Pertsonen giza hazkuntza eta hazkuntza profesionala indartu.
  • Aurrerakuntza pedagogiko eta teknologikoa hezkuntza-eginkizunera erantsi.
  • Enpresa lehiakortasunaren hobekuntza mesedetu.
  • Komunitatean dauzkagun hizkuntzak jaramon.
  • Lan kultura seguru eta jasangarri bat sustatu.
  • Bidegarritasun ekonomikoa bermatuko dituzten kudeaketa teknikak erabili.
  • Kudeaketa aurreratuko printzipioak ezarri.

Aurreko guztia, zentroko pertsona guztien arteko erantzunkidetasun eta lidergo partekatuan oinarrituz.

Balioak aldatu

  • Eginkizunak profesionaltazunez burutu.
  • Jarduera hezitzailearen mesedetan ingurugiro sortzailea bat sustatzen duen funtzionamendu partehartzailea.
  • Harreman pertsonalak jagon transmititu behar diren kristau baloreak bizitzeko helburuarekin.
  • Harreman instituzionalak jagon.
  • Zentroaren instalazioak inguratzen dituen edertasun naturalarekin harmonian dagoen ingurugiro eroso bat mantendu.
  • Beste zentroekin kolaboratu.
  • Erantzukizun pertsonala sustatu lidergoa praktikan jartzean.
  • Jardueran erantzukizun soziala sustatu.

Ildo estrategikoak aldatu

  • Ikasleekin, familiekin eta langileekin komunikazioa areagotzea.
  • Somorrostro Zentroko Alumni Sarea sortzea.
  • Misioarekin eta nortasun-ezaugarriekin lotutako sare edo elkarteetan aktiboki parte hartzea, eta inguruko enpresa  eta erakunde sarearekin eta intereseko beste agertoki batzuekin etengabeko harremana lortzea.
  • Presentzia eta parte-hartze aktiboa sendotzea hezkuntza erreferentzia duten erakunde publiko-pribatuetan (EJ, tknika eta berritzegunea, HETEL).
  • Ikastetxe osoari azpiegitura teknologikoa eta espazioak ematea, irakaskuntzako metodologia berriekin lan egin ahal izateko.
  • Hornitzaileekin eta funtsezko bezeroekin baterako aliantzak sortzea, bi aldeen posizionamendua indartzeko.
  • Ikastetxearen nazioarteko posizionamendua garatzea, bere interes-taldeen (enpresak, ikasleak eta bertako langileak) beharrei erantzunez.
  • Enplegurako jarduera bereziak identifikatu eta hedatzea, ikasleei, enpresari eta, oro har, gizarteari aukera gehiago emanez (emakumeak industrian eta teknologian duen presentzia, industria-ekintzailetza, eskualde kualifikatua, etab.).
  • Esperimentazioko, berrikuntzako edo garapen egonkorreko ekintzak sustatzea ikastetxean, RIS3 Euskadiri eta 4.0 teknologiari dagokienez.
  • Energetikoki jasangarriagoa eta efizienteagoa den zentro bat lortzea.
  • Zentroa eta campusa eguneratuta eta eskuragarri izatea mugitzeko zailtasunak dituzten pertsona guztientzat.
  • Prebentzio-kultura eta kultura jasangarria indartzea hezkuntza komunitate osoan.
  • Erakundean Kudeaketa Aurreratuaren Eredua ezartzea eta ISO arauak mantentzea.

Hezkuntza-eskaintza aldatu

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza aldatu

  • Eskola “Errotalde” eraikinean ematen da.
  • A-, B- eta D-ereduak kurtso guztietan.
  • Ikasle eta familientzako orientazio akademiko zerbitzua.
  • Ikasleentzako arreta psikopedagogiko zerbitzua.
  • Talde espezialista elkarbizitza-arazo esku-hartzeetan.
  • Maila guztietan ikasgaiak ingelesez ikasteko aukera.

Batxilergoa aldatu

  • Zientzia Batxilergoa (Aukera Teknologikoa eta Biosanitarioa).
  • Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak.
  • A-, B- eta D-ereduak kurtso guztietan.

Lanbide Heziketa aldatu

Erdi-mailako Lanbide Heziketa aldatu

  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta
  • Administrazio-kudeaketa
  • Ibilgailu automobilen elektromekanika
  • Mantentze elektromekanikoa
  • Sistema mikroinformatikoak eta sareak
  • Soldadura eta galdaragintza
  • Mekanizazioa
  • Instalazio elektrikoak eta automatikoak
  • Telekomunikazio-instalazioak

Goi-mailako Lanbide Heziketa aldatu

Oinarrizko Lanbide Heziketa aldatu

  • Ile-apainketa
  • Elektrizitatea
  • Soldadura
  • Iturgintza