Itzulpen literala aldatu

Definizioa aldatu

Itzulpen literala, itzulpen zuzena edo hitzez hitzeko itzulpena hitz solteak banan banan hizkuntza batetik bestera pasatzean datza. Ez du zertan esaldi osoaren zentsua kontuan hartu.

Hitzez hitzezko itzulpena jatorrizko testu batetik helburu testu batera unitate lexikoetako lehen mailako zentsuak transferitzean datza. Testuingurutik kanpo egongo da, baina hizkuntza horretako estruktura sintaktikoak errespetatuko dira.

Hitzez hitzeko itzulpen bat txarto egiterakoan, adibidez, itzulpen ez teknikoak egiterako orduan esapide idiomatikoak txarto itzultzeko arazoa dago. Hizkuntza analitiko bat sintaktiko batera itzultzerako orduan, gainera, gramatika ulergaitza izan daiteke.

Alor ezberdinetan nola aldatu

Itzulpen ikasketetan, “itzulpen literarioak” testu zientifiko, tekniko, teknologiko edo juridikoei itzupen teknikoa eskaintzen die.

Itzulpenaren teorian, “itzulpen literalaren” beste hitz bat “metafrasea” da; eta perpaus itzulpenetarako (“zentsua”), “parafrasea”.

Itzulpengintzan aldatu

Itzulpen literalak batzuetan itzultzaileak ezagutzen ez duen hizkuntza batetik itzultzeko prestatuta daude. Hitzez hitzeko itzulpena ere jatorrizko testuaren esanahi zehatza adierazi dezake baina testuaren berezko estiloa, edertasuna eta poesia, ordea, galdu egiten da. Poesia lan baten itzulpen literarioaren eta prosa itzulpen baten arteko aldea handia da gainera. Poesia baten itzulpen literarioa prosa moduan idatzi daiteke eta ez bertsotan.

Erabilera desegokia aldatu

Itzulpen “literalak” akats asko izan ditzake, itzultzaileak ahalegin gutxi egiten baitu, adibidez, esapide zuzenak erabiltzeko, esanahi egokia duten hitzak aukeratzeko eta abar, baina erabilgarria ere izan daiteke  hitzak hizkuntza batetik bestera nola interpretatzen diren ikusteko.