Depresioa tristura indartsua bat bezala definitu genezake eta bere iraupena luzea izaten da, esate baterako, depresioa ez da bakarrik noizean behin triste sentitzea. Bestalde, gaixotasun serioa baina arrunta da, eta pertsonen eguneroko bizitzan eragina du; ikastea, lo egitea eta bestelako ekintzak normaltasunez burutzea saihesten du.

Depresioaren kausa ez da beti berdina izaten, eta hainbat gauzari zor zaio. Gauza horietako batzuk familiaren parte dira, heredatzen ditugun geneak bezala. Hala ere, aurretik depresioa sufritu duten seniderik izan ez duten pertsonei ere eragin diezaieke.

Garrantzitsua da jakitea depresioak ez diela pertsona guztiei berdin eragiten. Sintomak desberdinak izan daitezke pertsona bakoitzarengan: indartsuagoak edo leunagoak, maizago edo noizean behin...