Lankide:Agarcia854/Proba orria

Lasto-fardelen pilaketa Hokkaidoko zelaietan.

Nekazaritza zientzia nekazaritza, basoak eta animaliak aztertzen dituen zientzia da. Nekazari edo nekazaritza zientzialari zientzia horietako profesionalei deritze. Arlo horietako lursailetan produktibitatea handitzeko lan egiten duen pertsona nekazaritza zientzietako ingeniaria da, eta aurretik aipatutako arloak profesionalki aztertzen ditu.[1]

Nekazaritza, nekazaritza-zientziak eta agronomia aldatu

Nekazaritza-zientziak aukera ematen digu espezie ezberdinak eta baldintza desberdinetan ekoizteko dituzten gaitasunak sakon ezagutzeko. Normalean agronomiaren eta nekazaritzaren esanahi berdina duela pentsatzen da, baina hori ez da horrela:

  • Nekazaritza gizakiak bere onura propiorako elikadura eskuratzeko jarduerak dira. Onura horiek lurra lantzen eta animaliak zaintzen lortzen dira.
  • Agronomia lurraren laborantzarekin lotutako ezagutzen multzoa da.

Nekazaritza-zientziak aurrera eramateko ikerketak egiten dira. Horien helburua, ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena sortuz, nekazaritza-errendimendu handiena lortzea da. Era berean, nekazaritza-ikerketen alderdi garrantzitsu bat lurzoruak optimizatzeko erabiltzen diren erremintak eta makinak dira. Tresna horiei esker gizakiak ingurumenean egin beharreko esfortzuak izugarri murrizten dira.

Gainera, nekazaritza-ikerketen azterketa eskualde bakoitzak dituen beharren arabera oinarritzen da. Horregatik, azterketa era egokian burutzeko hainbat zientziek esku hartzen dute, hala nola, genetika, baratzezaintza, landare-patologia, lurzoruaren zientzia eta entomologia.[1]

Garapena eta aurrerapenak aldatu

Nekazaritza-sektoreari aplikatutako zientziei esker, jarduera horrek aurrerapen handiak lortu ditu azken hamarkadetan:[2]

  • Gaur eguneko ureztatze-sistemak eraginkorragoak edo kontsumo txikikoak dira.
  • Teknologia mota anitzak ureztatze-denborak, elikagaien osasuna eta izurriteak kontrolatzeko.

Teknologiaz gain, genetika eta propietateekin loturiko beste aurrerapen batzuk ere badaude:

  • Haziak genetikoki manipulatzen dira azkarrago hazteko eta fruitu gehiago sortzeko.
  • Intsektuen azterketari esker, izurrien kontrolak egin daitezke. Hauek kontrolatzeko jatorri organiko edo naturaleko produktuak ere erabili daitezke.
  • Lurraren propietateen aberasketa eta babesa jatorri naturaleko ongarriak erabiliz eta laboreak txandakatuz.

Inpaktua eta onurak aldatu

Zientzia honek aurrerapen handiak lortu ditu nekazaritzan. Horri esker teknologia asko garatu da eta gizadiak eboluzionatzen duen heinean, garapen horiek gero eta hobeagoak dira. Gaur egun, batez ere nekazaritzako tresna berriei esker, baserriek beste modu batean funtzionatzen dute. Teknologia berri horiek hainbat erosotasun eta abantaila eskaintzen dituzte, haien artean; hazkuntza-baldintza eta elikagai seguruagoak, ingurumenaren eta ekologiaren inguruko eragina murriztea, langileen segurtasun handiagoa, eta natura-baliabideen kontrol handiagoa.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Ciencia agrícola. 2022-10-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Beneficios ambientales de la ciencia aplicada a la agricultura » Hablemos del Campo» Hablemos del Campo 2017-07-27 (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).