TERAPIA GENIKOAK aldatu

Definizioa: 80ko hamarkadan, Terapia Genikoaren aukera agertu zen tratamendu egokirik gabeko gaixotasun larriak edota hilgarriak sendatzeko. Terapia Genikoaren oinarria gaixoaren zelulei gene akastunaren eragina konpentsatuko lukeen genea intsertatzean datza.

Zertarako balio du: Teknika hauek garrantzi handiko gaixotasun ezberdinak sendatzeko potentzialtasuna dauka, hala nola, minbizia, gaixotasun genetikoak, hiesa, diabetea, bihotzeko eta odol-hodietako gaixotasunak, eta neuroendakapen-gaixotasunak (Parkinsonen gaitza adibidez).

Terapia geniko motak: 2 Terapia geniko mota daude:

1- terapia geniko somatikoa

2- terapia geniko germinala

Terapia geniko somatikoa: Pertsona baten zelula somatikoetan ematen da, beraz, zelulen modifikazioak pertsona horretan ematen dira. 2 Transferentzia mota daude:

1-In vivo 2-Ex vivo

Transferentzia In vivo: Gaixoaren barruan ematen den zelula-eraldaketa terapiaren ondorioz ematen da. Terapia hau gaixoari gen bat emanez sortzen da eta gen horrek zelula infektatua bilatzen du hori akabatzeko. Terapia honen arazo bakarra hauze da: gen horren funtzioa zelula zehatz batzuetan emateko nahiko zaila dela.

transferentzia ex vivo: Zelula-eraldaketa gaixoaren ehun baten biopsiatik ateratzen da eta transformatutako zelulak transplantatzen dira zelula ez transformatuen ordez. Terapia mota hau askoz errazagoa da egiteko eta kontrol handiagoa ahalbidetzen du zelula kutsatuei begiratuz. Teknika hau ia erabat murriztuta dago, zelula hematopoyetikak kultibatu ahal direlako. Horren ondorioz material transplatatua osatzen dute.


terapia geniko germinala: Gaixoaren zelula germinaletan ematen da, beraz, gene terapeutikoaren ondorioz emanten diren aldaketak heredatu egingo litzateke. Hala ere, arazo etiko eta juridikoen ondorioz; gaur egun gene-terapia mota hau ez da burutzen.