Langileen Estatutua (Espainia)
Langileen Estatutua lan harremanetarako oinarrizko araudia da Espainian, lanaren araudi-esparru guztiaren funtsa, zehazki; izan ere, langileek eta enpresek dituzten eskubide, askatasun eta betebehar guztiak garatzen eta zehazten ditu. Lan-esparruko lege-erreferentzia gehienak lege horretan daude jasota.
Langileen Estatutua | |
---|---|
Herrialdea | Espainia |
1980 urtean ezarri zen indarrean, eta 1978. urteko Konstituzioaren 35. artikuluaren ebazpenaren ondoriotzat jotzen da.
Langileen Estatutuak hiru titulu ditu, eta 92 artikulu, honela banatuta:
- I. titulua. Norbanakoaren lan-harremanak.
- I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
- II. kapitulua. Lan-kontratuaren edukia.
- III. kapitulua. Lan-kontratua aldatu, eten eta azkentzea.
- IV. kapitulua. Langileen faltak eta zehapenak.
- V. kapitulua. Preskripzio-epeak.
- II. titulua. Langileek enpresan ordezkaritza kolektiboa izateko eta bilerak egiteko duten eskubidea.
- I. kapitulua. Ordezkaritza kolektiboa izateko eskubidea.
- II. kapitulua. Biltzeko eskubidea.
- III. titulua. Negoziazio kolektiboa eta hitzarmen kolektiboak.
- I. kapitulua. Xedapen orokorrak
- II. kapitulua. Prozedura
Kanpo estekak
aldatu- Langileen estatutua IVAP-en itzulpena
- Langileen estatutua Espainiako BOE-n argitaratutako testua euskaraz
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |