Langileen Estatutua (Espainia)

Langileen Estatutua» orritik birbideratua)

Langileen Estatutua lan harremanetarako oinarrizko araudia da Espainian, lanaren araudi-esparru guztiaren funtsa, zehazki; izan ere, langileek eta enpresek dituzten eskubide, askatasun eta betebehar guztiak garatzen eta zehazten ditu. Lan-esparruko lege-erreferentzia gehienak lege horretan daude jasota.

Langileen Estatutua
HerrialdeaEspainia

1980 urtean ezarri zen indarrean, eta 1978. urteko Konstituzioaren 35. artikuluaren ebazpenaren ondoriotzat jotzen da.

Langileen Estatutuak hiru titulu ditu, eta 92 artikulu, honela banatuta:

  • I. titulua. Norbanakoaren lan-harremanak.
    • I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
    • II. kapitulua. Lan-kontratuaren edukia.
    • III. kapitulua. Lan-kontratua aldatu, eten eta azkentzea.
    • IV. kapitulua. Langileen faltak eta zehapenak.
    • V. kapitulua. Preskripzio-epeak.
  • II. titulua. Langileek enpresan ordezkaritza kolektiboa izateko eta bilerak egiteko duten eskubidea.
    • I. kapitulua. Ordezkaritza kolektiboa izateko eskubidea.
    • II. kapitulua. Biltzeko eskubidea.
  • III. titulua. Negoziazio kolektiboa eta hitzarmen kolektiboak.
    • I. kapitulua. Xedapen orokorrak
    • II. kapitulua. Prozedura

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.