Langile Sindikatu Koordinakundea

Langile Sindikatu Koordinakundea (katalanez eta jatorrizko izenaz: Coordinadora Obrera Sindical, COS) 1987. urtean sortutako Katalan herrietako nazio, genero eta klase askapenerako sindikatua da.

Coordinadora Obrera Sindical (COS)
BozeramaileaGonçal Bravo
Sorrera1987
Egoitza nagusiaMartí Genís etorbidea, 4
08500 Vic
Ideologia politikoaEzker independentista, independentismoa, sozialismoa, feminismoa, lurraldetasuna

1987. urtean Kataluniako Langileen Sindikatu Konfederazioak bertan behera utzi zuen bere jarduera Kataluniako Sindikatu Konfederazioan batzeko, baina bere militantziaren zati handi batek Langile Sindikatu Koordinakundea sortu zuen handik gutxira, Katalan Herrietako ezker independentistaren babesa eta sustengua jasoko zuena.

Langile sindikatu koordinakundea Kataluniako Sindikatu Batasunaren Koordinakundearen parte da beste sindikatu batzuekin batera.

COS izenaz ezagutzen den sindikatu hau katalan nazio askapenerako mugimenduko parte da, eta oro har, Katalan Herrietako ezker independentistaren sindikatu erreferentea.

Kanpo estekak aldatu

- Langile Sindikatu Koordinakundea, webgune ofiziala